Ez deurie ezker abertzalea instituzinoetatik kanpo gura bakarrik independentistak garalako. Instituzinoetatik kanpo gura gaitue instituzinoak herrigintzarako izan behar direzela aldarrikatuten dogulako, instituzinoak herritarren zerbitzurako izan behar direzela, ezin direzela instituzinoak erabili interes partidista eta ekonomikorako, ezin direzela instituzinoak erabili negozioak egiteko eta herritarren iritzia ezetarako kontuan hartuko ez deuen politika egiteko. Ezker abertzalea instituzinoatatik kanpo gura deurie, alkatetza dekogun herrietan demokrazia parte hartzailea landuten dogulako, egiten dogun guztia herritarrakaz batera egiten dogulako, eguneroko beharragaz demostretan gabizelako benetako politika ezkertiarrak praktikan ipinten doguzela, udalak herrigintzarako, herria auzolanean egiteko direzela uste dogulako, Euskal Herria herrietatik egiteko ahaleginean gabizelako. Eta hori ezin deurie onartu ez espainiako indar nazionalistek ez Euskal Herriko eskuindeko kontserbadoreek.
Larrabetzurako Plan Orokorra gure jardunaren adibideetako bat da, ez bakarra, baina bai sano garrantzitsua, Larrabetzuren etorkizuna jokoan dau-eta.
Hori dala-ta, Larrabetzuko Plan Orokorra egiteko Kontseiluan zein udal-taldean gabizen kideok, Plan Orokorrari egiteko proposamen batzuk aurkeztu gura dotsueguz, zer deritzezuen jakin gura dogu-ta
HERRIBATZARRA: Otsailaren 12an, 20:00etan Anguleri
larrabetzu auzolanean euskal herria