EUSKARA-KULTURA-KIROLA: Ordenantzak eta dirulaguntzak

Atzo iluntzean udaleko Kultura batzordeko hiru zinegotzik eta kirola batzordeko batek Larrabetzuko elkarteek zein norbanakoek dirulaguntzak eskatzeko ordenantzak aurkeztu euskuezan. Batzuei burokratikoegiak iruditu jakiezan, ohituta dauzen beste batzuei, ostera, beste erakunde askotan eskatzen direzenen antzekoak. Helburua diru publikoa irizpide ahalik eta objetiboenetan banatzea eta Larrabetzuko herritarrentzat intereskoak direzen egitasmoak diruz laguntzea dala azaldu zeurien zinegotziek.

Atzo aurkeztutako ordenantzak proposamena direzela be azpimarratu zeurien, erabileraren podazuz hobetu beharko doguzenak eta paperean berba pisutsuz beteak badirudie be, praktikan malgutu direzenak.

Herriko elkarte gehienak batu bagintzezan be, egon leike 2009an egitasmoren bat aurkeztu gura dauen norbanakorik. Halan da ze, aurten honakoak izango direz epeak:

2008ko egitasmoak justifiketako: martxoaren 31a

2009rako egitasmoak aurkezteko: martxoaren 31

Ekitaldi puntualen bat aurkeztu gura bada, bi hilabete lehenago egin beharko da.

Informazino gehiago gura dauenak galdetu zinegotziei: Marifeli, Jose Martin, Iñigo Manci, Asier edo Mari Carmen

edo joan liburutegira Maiterengana.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.