Lazkaoko herriko taberna txikitu zeuen gizonaren jokabidea justifikatu deurie alderdi ” demokratiko” guztiek; batzuek, horrez gain, txalotu be egin deurie. Geuk be ulertzen dogu Lazkaoko bizilagunaren erreakzinoa, ez jaku arraroa iruditzen amorruak eta gorrotoak eragindako erantzun hori. Geuk be sentitzen dogu, askotan, ganera. Alderdi “demokratikoetako” ordezkari gehienek esan deurie ulertzekoa dala indarkeriazko egoera bateri indarkeriaz erantzutea. Izango ez da ba! Zelan hasi dira historia guztian gizonen arteko gerrak ba? zergatik sortu zan ba, ETA? zergatik dago ba, kale borroka? zergatik dago tortura? zergatik daude Euskal Herrian milaka soldadu espainiar? zergatik atxilotzen deitu Ertzaintzak euskal herritarrak ba?
Batzuen erreakzinoak ulergarriak dira. Beste batzuenak ez?
Orain dala gutxi, PNVko Izaskun Bilbao harro entzun gendun Bruselan “biktimen erakusketa” bat dala-eta esaten, euskal gizarteak biktimei erakusten dotsien errespetuaren adierazgarri dala “erakusketa” hori. Ai, baina EITBko hedabideei ez eutsien zehaztu eta kazetariek ez zeurien esan, ” erakusketa” ETAk eragindako biktimena baino ez zala.
Honako artikulua, gure blog eta herrikideak direzen Otzarakoak subjetiboegi eta ez-profesionaltzat dekien GARA egunkaritik hartu dogu: Comprension generalizada para quien ataco la herriko de Lazkao
A, eta ahaztu orduko, Otzarakoei galdera sortatxoa: DEIA zer da, ba, erabat objetiboa? Zer egiten dabil DEIA Txorierriko gehigarrian Larrabetzuarron diruegaz ez bada Tomas Ordeñana PNVko alkatearen aldeko kanpaina? Aurrekontuei buruz zein PLAN OROKORRAri buruz Txoriberrik atara deituzen artikuluak objetiboak izan direz, Otzarakideok?
Eta zer da ba EL CORREO ESPAÑOL egunkaria, erabat inpartziala eta objetiboa? Eta EITB? Nork agintzen dau EITBren administrazio kontseiluan ez bada PNV?