Gogoratuko dozuenez, urtarrilaren 29ko udalbatzarrerako mozinoa sartu gendun ezker abertzalekook. PNVk ezetza emon eutson eta EB-ARALAR abstenitu egin zan. Euren webgunean leidu barri dogu gaiaren inguruko beste mozino bat sartu gura deuriela. Mozino horren testua sareratu deurie, ez ostera urtarrilaren 29ko udalbatzarrean leidu zeurien gogoeta. Gogoeta horren arabera, gure ustean, EB-ARALARek iraindu egiten deitu palestinarrak, izan be, euren burua defenditzeko eskubidea ukatu egiten deutsie. Alde guztietako indarkeria salatu beharrak itsututa ei dauzka Larrabetzuko EB-ARALARekoak. Zer egin behar deurie ba, palestinarrek, Israeldarrek euren lurretatik zelan botaten deituezan lurrean jesarrita itxaron? Zer egin behar deurie ba, palestinarrek, Israeldarrek tankeak, hegazkinak, fosforo zuria eta munduko arma barrienak ume, gazte, heldu zein zahar hiltzeko erabiltzen deituezan bitartean, lurrean jesarrita itxaron? Genozidio hain nabarmenaren aurrean, Israeldar sionismoaren aurrean, zelan esan leike HAMAS talde fundamentalista dala eta lau koete uger botaten deituzelako metodo antidemokratikoak erabiltzen deituzela? Israelek zergatik eragin deitu 1.500 hildako, 5.000tik gora zauritu eta milaka erbesteratu, HAMASek lau koete uger bota deutsiezelako? Larrabetzuko EB-ARALAReko kideek, Palestinarren eta Israelen arteko gatazkaren historia ezagututen deurie? eta ezagututa esan deituez esandakoak? Edo EFE agentziaren teletipoetan, El Correoko eta Tele 5ko editorialetatik kopietan deituez euren gogoetak?Ba eskuineko nazionalista espainolak direzen komunikabide horretatik kanpo, benetako iritzi asko aurkitu leike, gura izanez gero. Guk, ahalegin handi barik, holangoak topatu doguz, eta ez dira ez, HAMASeko kideenak:
Rebelion aldizkari digitalean: Carta al presidente de Israel del nieto de una victima del Holocausto.
Gara egunkarian: En Israel no se habla de las personas que viven en Gaza.
/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}
Guzurretan edo manipuletan ez gabizela argi egon daiten, leiduizue EB-ARALARek aurkeztu zeuen gogoeta:
Gazako sarraskiaren mozioaren Larrabetzuko EB-ARALARen udal-taldearen hausnartzea.
Guztiz bat gatoz (…) Irakurtzen jarraitu
