Posted in Martxoa 2009

ABERRI EGUNA: EUSKAL HERRIA AUZOLANEAN

Hauxe da Larrabetzuko ezker abertzaleko zinegotziek 2009ko Aberri Eguna dala-ta udalean sartuko dogun mozinoa:

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;} ALDAKETA GARAIA, BURUJABETZA GARAIA.

Euskal Herriak apirilaren 12an Aberri Eguna ospatuko du. 1931. urtetik aurrera, Euskal Herriaren eguna eta euskal herritar guztion eguna dugu. Urte asko igaro badira ere, 1931. urtetik gaur arte, baldintza politikoak ezberdinak izanda ere, Aberri Egunean milaka eta milaka euskal herritar kalera atera gara aldarrikapen eguna dugulako.

Historikoki Udalek oso eginkizun garrantzitsua izan dute Euskal Herriaren eraikuntzan. 1920ko eta 1930eko hamarkadetan udalek Eusko Ikaskuntzarekin eta Aldundiekin batera Euskal Herria aitortzearen alde egin zuten. Hamarkada batzuk beranduago alkateen mugimenduak frankismoaren aurka borrokatu zuen. Halaber, Pirinioen beste aldean, nabarmentzekoa da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako udalek bultzada handia eman ziotela euskal departamentuari 1990eko hamarkadan. Bestalde, aurten 10 urte beteko dira, Bilboko Euskalduna Jauregian Udalbiltza Udal eta Udal Hautetsien Biltzarra sortu zenetik. Irakurtzen jarraitu

AUTODETERMINAZIOAZ INDEPENDENTZIA

Agiri hau aurkeztu dau gaur ezker abertzaleak:

AUTODETERMINAZIOAZ INDEPENDENTZIA

Martxoaren 1ean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan buruturiko hauteskundeen ostean eta eztabaida politikoa Gasteizko Gobernuaren osaketan kokatu denean, Euskal Herriak sakoneko aldaketa politiko eta sozialerantz urratsak egin ditzan aztertu beharreko sakoneko gaien inguruko perspektibak eta erreferentziak aurkeztu nahi ditu Ezker Abertzaleak.

Marko estatutario agortua – Zilegitasunik gabeko Legebiltzarrak Alderdi unionistek -PSOEk eta PPk- ezarritako joko-arau politikoen arabera EAEn eginiko hauteskundeek Gasteizko Legebiltzarraren osaketa desitxuratu dute, euskal jendartearen sektore baten aurka inposatutako apartheid politikoan sakonduz. Lehenik,marko konstituzional-estatutario agortu bat baldin bagenuen, orain gainera Madrilen erabakitako salbuespen legediek manipulaturiko bi Legebiltzar dauzkagu: Iruñekoa eta Gasteizkoa Herri borondatea ordezkatzen ez duten heinean, zilegitasunik gabeko Legebiltzarrak dira.

Lizarra-Garazitik gaurdaino espainiar konstituzionalismoak diseinaturiko eta garaturiko estrategiak, legez kanporatzeak eta eskubide zibil eta politikoen urraketa oinarri dituena, urrats kualitatibo berri bat egin du azken hauteskundeetan eta bi parlamentu autonomoak unionismoaren esku utz ditzake, prozesu politikoa eta marko juridikopolitikoaren edozein aldaketa edota berrikuntza baldintzatzeko xedearekin. Irakurtzen jarraitu

Usurbilen hondakina atez ate batzen hasi dira

BERRIA egunkaritik: GAUR HASI DUTE HONDAKINEN ATEZ ATEKO BILKETA USURBILEN

Ezker abertzalearen gehiengoa duen Usurbilen egingo badeurie, ostantzeko herrietan egin leike?

Zer deritzozue?

TXAKOLI EGUNA

Aurten ere NEKALUR enpresak Txakoli Eguna antolatzeko aurrekontua aurkeztu dau udalean. Iazkoaren aurrekontu erdia aurkeztu deurie: 5.686,03€ BEZ kanpo

Lehengo asteko Gobernazino batzordean aurrekontuari buruz berba egin zan eta ezker abertzaleko zinegotziak aurrekontuari ezetza emon behar jakola proposatu zeuen. Zergatia, ulerterraza: Udalak ez dekonez dirurik gastu arruntei be aurre egiteko, zelan bideratu dauz 6.000€ eurotik gora Txakoli Egunerako?

Gure proposamena ez da Txakoli Egunaren aurkakoa, gure proposamena udalaren egoera ekonomikoa aintzat hartutakoa izan da. Larrabetzuko beste elkarte askok orain arte egin deurien legez, autogestinoaren eta auzolanaren bitartez antolatu leiteke Txakoli Eguna baina, gure ustean, gaur egun bizi dogun egoera ekonomikoa dana izanda, ezin dogu gastu hori egin oinarrizko beharrizanetarako gorde behar dogulako.

Batzordean ostera, PNVk eta EB-ARALARek bat egin zeurienez, Larrabetzuko udalak 5.686,03 BEZ kanpo euro emongo deutsoz NEKALUR enpresari.

ZETAKO ERABILTZEN DAN POLIZIA EUSKAL HERRIAN (II)

 Manex Castro atxilotu eta astebetera atxilotu zuten Iraitz Santa Cruz  Isaias Carrasco eta Iñazio Uriaren ustezko hiltzailea

zelakoan. Eta guri erantzun logikorik ez dekon galdera jatorku: zergatik ez zeuen Iraitz Santa Cruzek ihes egin Manex Castro atxilotu zeuriela jakinda? Zergatik itxaron eutsien poliziei etxean?

Gaur entzun barri dogu, ezetz, ez zala Iraitz Santa Cruz izan Carrasco eta Uria hil zituzena, Beñat Aginagalde izan da, antza. Baina zer da hau, tontotzat gaitue ala? Zer uste deurie ez dakigula poliziak tortura metodoak erabiltzen deituzela testigantza faltsuak eta euren komenientziazkoak lortuteko?

Igor Portu eta Mattin Sarasolaren tortura salaketen aurrean, Rubalcabak esan barri dau poliziak ez zeituzela torturatu, hori ETAren estrategia baino ez dala, torturak salatuteko aginduten deutsiela bere militanteei. PNVk be bardin jokatu gura dau?

Manex Castro Villabonako gazteak Ertzaintzaren eskuetan igarotako bost egunen gaineko testigantza publiko egin du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Etengabeko mehatxu eta presioak agertzen dira bertan.

MANEX CASTRO ZABALETA

Larunbata gauean atxilotu ninduten, goizeko hirurak aldera, lagun batzuekin tabernan nengoela. Lasai lasai geunden, eta bapatean argiz eta armez inguratuta ikusi nintzen. Argia eta armak gogoratzen ditut. Dena oso azkarra izan zen. Beltzez jantzitako enkaputxatu asko sartu ziren tabernara eta konturatu nintzenerako kalean behera korrika nindoan kamiseta buruan nuela. Bi enkaputxatuk bultzatzen ninduten eta korrikaldi honetan lehenengo aldiz entzun nuen ondoren ehundaka aldiz entzungo nuena: “Se te ha acabado”. Kotxe batean sartu ninduten, eskuak atzean lotuta eta bi enkaputxadunen artean “Te hemos cazado. Ahora nos vas a cantar todo. Te vamos a meter una manguera por el culo. Vamos a detener a tu madre, la vamos a follar. Las vas a pasar putas”. Asko urduritu nintzen. Ertzainak zirela konturatu nintzen lehenago, peto batean “ertzaintza” hitza irakurri ahal izan nuen.
Kotxean, nire ezkerrera zijoana gaztea zen eta ero baten moduan egiten zidan oihu. “Nos vas a comer la polla” eta burua gora eta behera eragiten zidan, hortan egongo banintz bezala. “Te vas a comer la de Lazkao, te vas a comer lo de Azpeitia…. te vamos a meter lo de Isaias Carrasco….” ero baten moduan. Eskuinekoa zaharragoa zen. Polikiago hitzegiten zuen, baina askoz mingarriagoak egiten zitzaizkidan bere hitzak: “A ti te han engañado, ya te has jodido la vida. 40 años de talego. Los funcionarios te van a dar por culo. A los vascos ya no se os respeta….”. Irakurtzen jarraitu

zetako erabiltzen dan polizia euskal herrian (I)

Ez da lehenengoz gertatu, ez da azkena izango. Halan da be, ezker abertzaleko milaka lagun eskubide zibil eta politiko barik egoteari ” demokraziaren festa” deritzotenek, euren aginduetara dagoen polizia ustez publikoa erabiltzen deurie urte luzeegitarako kartzela zigorrak asmatzeko.

BERRIA egunkaritik : Ertzaintzak AHTren aurkako ekintzak “terroristatzat” jotzeko agindu izanari oso larri iritzi dio ELAk.

GARA egunkaritik ( bai, badakizue ze egunkari dan GARA, ez-neutrala, ez-objetiboa, ez profesionala, hauteskunde kanpainako azken egunea, erreflesino egunaren bezperan, Ibarretxe hautagaiari bi orrialdeko elkarrizketa eskaini ziona):

 EAJren erabaki politikoa izan da berriz ere inkomunikazioaz eta torturaz baliatzea

EZKER ABERTZALEA BERE BAZTERKETAREN ERANTZULEA EI DA

BERRIA egunkarian irakurri dogun artikuluak, Larrabetzun 2003-2007 legegintzaldian berak bakarrik agindu zeuen PNVren jokabidea gogorazon dosku. Artikuluan aipatzen direzen hedabideen diskurtso bardine darabilie aspalditik ” alderdi demokratikoek” eta diskurtso horren berorren aterpean ibili ziren Larrabetzuko PNVkoak Larrabetzuarrok herri-plataformako hiru zinegotziak eta ondorioz 382 larrabetzuar baztertu gintuenean.

Eta salagarria da, hauteskundeotan PNVko buruek PSOEkoei aurpegiratzea ezker abertzalea etekin elektoralengatik legez kanporatu izana. Zer pasetan da ezker abertzalea baztertzearen ondorioz PNVk alkatetza lortu dauen herrietan? Hori be PSOEren kalkulua izan zan? Zergatik orduan ez zeuen PNVk injustizia hori salatu? Orain akordetan direz, jaurlaritza galtzekotan dauzenean?

D3M legez kanporatu ostean ARALAReri kanpainarako dirua emon dotse PNVk baina ARALARek PNVk behar deituzen beste legebiltzarkide lortu ez deuzenez, ezker abertzalea ei da egoeraren erruduna.

Ezker abertzaleak, Larrabetzun zein Euskal Herrian ezkerrekoa eta abertzalea dan  proposamen politikoa deko, egunez egun, herririk herri jorratuko dauena euskaldunok gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea gauzatu arte:

EZKER ABERTZALEAREN ESKAINTZA POLITIKOA

Zer deritzozue?

ALKATEAREN ORDEZKAPENAK BETETZEKO PROPOSAMENA

PNVk urteetan herritarroi lepoa emonda, herritarrongandik hain urrun, herritarrokiko desinformazinoan oinarritu dauen udalaren funtzionamendua aldatzeko egiten gabizen ahaleginaren lekuko, Larrabetzuko udalaren funtzionamendua ahalik eta transparenteena izan daiten, otsailaren 26ko udalbatzarrean, ezker abertzaleko zinegotziek alkatearen ordezkapenak betetzeko proposamena aurkeztu zeurien. Zergatik? Ba orain arte alkatea egon ez danean bere lekua hartu izan dauenak alkateordeari jagokozan dirusariak jaso bai baina ardurak proportzino berean bete ete dauzen zalantzak izan doguzelako. Horra gure proposamena:



/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}

Alkatetza ordezkatu beharko den aldiak arautzeko beharrizana izanik honako proposamen hau luzatzen dugu:

Alkateordeak alkatetza karguak ohikoak dituen ardurak eta betebehar guztiak bere gain hartuko ditu ordezkapenak irauten duen bitartean. Hortaz, alkatearen ordutegi eta jarduera berbera izan beharko du.

Nahitaezko arazoengatik alkatearen ordezkapena aipatutako eran betetzea ezinezkoa suertatuko balitz, ordezkapenaren ordu kopurua murriztu egingo da eta, modu proportzionalean, horri dagokion ordainketa ere. Betiere, lanordu kopurua ezin izango da  4 ordu baino gutxiagokoa izan.

Ordezko lana beteko duen pertsonak udaletxeko beste langileekin batera eta udaletxean bertan izanik, ordu kopuru minimo bat bete beharko du egunero, alde batetik, udaletxeko funtzionamendu egokirako nahitaezkoak diren bertako langileekin koordinazio lanak bete ahal izateko, eta bestetik, herritarrei harrera egiteko. Ordutegi hau  horrela banatuko da:

  • 2 ordu udaletxeko beste langileekin koordinaketa lanerako. Bi ordu hauek jarraian edota zatituta bete ahal izango dira, betiere aldez aurretik udaletxeko langileak jakitun direla.
  • 2 ordu herritarren harrera egiteko edota karguari dagokion bulego lana egiteko.

Azken bi ordu hauek arratsaldera aldatu ahal izango dira aldez aurretik 15 eguneko epeaz herritarrei jakinarazi bazaie ohiko bideen bitartez. (Bandoa udaletxeko  eta kaleko iragarki tauletan, web orrian, udal bulegoen atean, udal ardurako eraikuntzetan: eskola, haurtzaindegia, Anguleri, Gure etxea, Goikoelixaldeko txokoa eta Osakidetzako lokaletan). 15 eguneko epea betetzea ezinezkoa den kasuetan nahikoa izango da 7 egunekoa baina, bandoa uriko atari guztietan ere ipini beharko da.

Ordezkapena egingo den guztietan langileei, zinegotziei eta herritarrei jakinaraziko zaie ordezkapenaren iraupena, nor izango den alkateordea eta honek udaletxean bertan beteko duen ordutegia, herritarrei harrera egitekoa barne.

historiako hauteskunderik antidemokratikoenak

EAEko milaka lagunek D3Mri emondako bozka legez kanpokoa dala jakinda, EAEko milaka herritarren eskubide zibil eta politikoak zapaldu deituezela jakinda be, Bizkaiko PNVko zerrendaburuak, PPko, PSOEko eta UPyDkoen antzera, domekakoa “demokraziaren festa” izan zala esan zeuen. Atara kontuak zenbaterainoko faltsuak diren! Batetik alderdien legearen kontra dauzela dineurie eta bestetik euren aginduetara dauzen poliziek inoizko kontrol, atxiloketa eta identifikazino gehien egin deituez D3Mren aukera herritarren artean zabaldu ez zeiten; euren aginduetara dauen EITBk erabat baztertu deituz ezker abertzaleko hautagaiak; domekakoa ” demokraziaren festa” izan dala errepikatzeko lotsabakokeria euki deurie.

Larrabetzuri jagokonez,  datu objetiboen arabera, ARALARek gora egin dau eta guk zein PNVk bozkak galdu doguz 2005eko hauteskundeekiko. Halan da guzti, PNVk hartu dauz, barriro be, bozka gehien. Larrabetzun eskuindar kontserbadoreek irabazi deurie barriro, krisi ekonomikoa eragin deurienen lagunek irabazi deurie barriro, herritarren iritzia ezertarako kontuan hartzen ez deurienek irabazi deurie barriro, alderdiaren interesak beste ezeren ganetik dauzela demostratzen deurienek irabazi deurie. PNVk irabazi dau eta Larrabetzuko herriak galdu.

Ezelango behin betiko balorazinorik egin aurretik, zuen iritzia jaso gura dogu. Oraingoz, emoitzak baino ez doguz ekarriko:



/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;} table.MsoTableGrid {mso-style-name:”Tabla con cuadrícula”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; border:solid windowtext 1.0pt; mso-border-alt:solid windowtext .5pt; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-border-insideh:.5pt solid windowtext; mso-border-insidev:.5pt solid windowtext; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}

  2009 2005
ERROLDA 1.491  
BOTO KOPURUA 1.150 1.376
ABSTENTZINOA %22,54 %17,22
EZKER ABERTZALEA 328 346
ARALAR 112 35
EB 26 42
EA 18 624 + PNV
PNV 576 624 + EA
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.