historiako hauteskunderik antidemokratikoenak

EAEko milaka lagunek D3Mri emondako bozka legez kanpokoa dala jakinda, EAEko milaka herritarren eskubide zibil eta politikoak zapaldu deituezela jakinda be, Bizkaiko PNVko zerrendaburuak, PPko, PSOEko eta UPyDkoen antzera, domekakoa “demokraziaren festa” izan zala esan zeuen. Atara kontuak zenbaterainoko faltsuak diren! Batetik alderdien legearen kontra dauzela dineurie eta bestetik euren aginduetara dauzen poliziek inoizko kontrol, atxiloketa eta identifikazino gehien egin deituez D3Mren aukera herritarren artean zabaldu ez zeiten; euren aginduetara dauen EITBk erabat baztertu deituz ezker abertzaleko hautagaiak; domekakoa ” demokraziaren festa” izan dala errepikatzeko lotsabakokeria euki deurie.

Larrabetzuri jagokonez,  datu objetiboen arabera, ARALARek gora egin dau eta guk zein PNVk bozkak galdu doguz 2005eko hauteskundeekiko. Halan da guzti, PNVk hartu dauz, barriro be, bozka gehien. Larrabetzun eskuindar kontserbadoreek irabazi deurie barriro, krisi ekonomikoa eragin deurienen lagunek irabazi deurie barriro, herritarren iritzia ezertarako kontuan hartzen ez deurienek irabazi deurie barriro, alderdiaren interesak beste ezeren ganetik dauzela demostratzen deurienek irabazi deurie. PNVk irabazi dau eta Larrabetzuko herriak galdu.

Ezelango behin betiko balorazinorik egin aurretik, zuen iritzia jaso gura dogu. Oraingoz, emoitzak baino ez doguz ekarriko:



/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;} table.MsoTableGrid {mso-style-name:”Tabla con cuadrícula”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; border:solid windowtext 1.0pt; mso-border-alt:solid windowtext .5pt; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-border-insideh:.5pt solid windowtext; mso-border-insidev:.5pt solid windowtext; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}

  2009 2005
ERROLDA 1.491  
BOTO KOPURUA 1.150 1.376
ABSTENTZINOA %22,54 %17,22
EZKER ABERTZALEA 328 346
ARALAR 112 35
EB 26 42
EA 18 624 + PNV
PNV 576 624 + EA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.