BERRIA egunkarian irakurri dogun artikuluak, Larrabetzun 2003-2007 legegintzaldian berak bakarrik agindu zeuen PNVren jokabidea gogorazon dosku. Artikuluan aipatzen direzen hedabideen diskurtso bardine darabilie aspalditik ” alderdi demokratikoek” eta diskurtso horren berorren aterpean ibili ziren Larrabetzuko PNVkoak Larrabetzuarrok herri-plataformako hiru zinegotziak eta ondorioz 382 larrabetzuar baztertu gintuenean.
Eta salagarria da, hauteskundeotan PNVko buruek PSOEkoei aurpegiratzea ezker abertzalea etekin elektoralengatik legez kanporatu izana. Zer pasetan da ezker abertzalea baztertzearen ondorioz PNVk alkatetza lortu dauen herrietan? Hori be PSOEren kalkulua izan zan? Zergatik orduan ez zeuen PNVk injustizia hori salatu? Orain akordetan direz, jaurlaritza galtzekotan dauzenean?
D3M legez kanporatu ostean ARALAReri kanpainarako dirua emon dotse PNVk baina ARALARek PNVk behar deituzen beste legebiltzarkide lortu ez deuzenez, ezker abertzalea ei da egoeraren erruduna.
Ezker abertzaleak, Larrabetzun zein Euskal Herrian ezkerrekoa eta abertzalea dan proposamen politikoa deko, egunez egun, herririk herri jorratuko dauena euskaldunok gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea gauzatu arte:
EZKER ABERTZALEAREN ESKAINTZA POLITIKOA
Zer deritzozue?