AUTODETERMINAZIOAZ INDEPENDENTZIA

Agiri hau aurkeztu dau gaur ezker abertzaleak:

AUTODETERMINAZIOAZ INDEPENDENTZIA

Martxoaren 1ean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan buruturiko hauteskundeen ostean eta eztabaida politikoa Gasteizko Gobernuaren osaketan kokatu denean, Euskal Herriak sakoneko aldaketa politiko eta sozialerantz urratsak egin ditzan aztertu beharreko sakoneko gaien inguruko perspektibak eta erreferentziak aurkeztu nahi ditu Ezker Abertzaleak.

Marko estatutario agortua – Zilegitasunik gabeko Legebiltzarrak Alderdi unionistek -PSOEk eta PPk- ezarritako joko-arau politikoen arabera EAEn eginiko hauteskundeek Gasteizko Legebiltzarraren osaketa desitxuratu dute, euskal jendartearen sektore baten aurka inposatutako apartheid politikoan sakonduz. Lehenik,marko konstituzional-estatutario agortu bat baldin bagenuen, orain gainera Madrilen erabakitako salbuespen legediek manipulaturiko bi Legebiltzar dauzkagu: Iruñekoa eta Gasteizkoa Herri borondatea ordezkatzen ez duten heinean, zilegitasunik gabeko Legebiltzarrak dira.

Lizarra-Garazitik gaurdaino espainiar konstituzionalismoak diseinaturiko eta garaturiko estrategiak, legez kanporatzeak eta eskubide zibil eta politikoen urraketa oinarri dituena, urrats kualitatibo berri bat egin du azken hauteskundeetan eta bi parlamentu autonomoak unionismoaren esku utz ditzake, prozesu politikoa eta marko juridikopolitikoaren edozein aldaketa edota berrikuntza baldintzatzeko xedearekin.

Beste behin ere, berresten dugu: marko konstituzional-estatutarioak ez du sinesgarritasunik, ez du garapen estrategikorako gaitasunik, ez eta, orain inoiz baino argiago, bere kudeaketarako zilegitasun demokratikorik ere.

Errealitate estruktural berean oinarrituriko Gobernu aldaketa

Errealitate estruktural honen aurrean, PSE-EE eta PNVren arteko botere-kota eta kudeaketa politiko-instituzionalaren inguruko lehiak, Lehendakaritza eskuratzeko Ibarretxe eta Lopezen arteko lehiak, bere garrantzia ukatu gabe, Euskal Herriaren onarpen eta eskubide demokratikoen aldeko konfrontazio politikoan eta gatazkaren

oinarrietan dauden sakoneko arazoak distortsionatu edo gutxietsi nahi ditu.PSE-EEk “aldaketarako” egiten dituen proposamenak, PPrekiko konpromisoek baldintzatuta, euskal jendarteak aldarrikatzen duen aldaketa sozial eta politikoaren antitesia dira. Duela bi urteko Nafarroako egoerarekin egungo EAEko egoerak duen antzekotasunak adierazten digu konstituzionalismoa Euskal Herrian eskenatoki

demokratiko bat eraikitzeko eman beharreko aldaketa politikoak baldintzatzen saiatzen ari dela. Nafarroan eta Baskongadetan aldaketa politiko eta soziala PPrekiko elkarlan eta akordioen eskutik etor daitekeela iradokitzea iruzur politiko itzela da eta ezer erakustekotan, alderdi sozialistaren PPrekiko menpekotasuna da.

Dokumentu esplizitu eta solemne batean PNVek aliantza “egonkorretarako” PSE-EEri egindako proposamenak PNVren zuzendaritzaren posizio politikoa argiro erakusten du:

Estatuaren estrategiaren menpekoa eta politikoki neutralizatua. PSOEren besoetara bota izanak, Eusko Jaurlaritzan jarraitu ahal izateko akordioak erregutuz, Lizarra Garazi, Ibarretxe plana, galdeketak eta abar luze bat bide bazterrean utzita, estrategiarik gabeko eta belaunikatutako PNV erakusten du Euskal Herriak ukatuta eta eskubide demokratikorik gabe jarraitzen duen bitartean, herri borondatea salbuespen legeen bidez urratzen den bitartean, eskubide zibil eta politikoak sistematikoki urratzen diren bitartean, 800 preso politiko inguru dagoen bitartean, sufrimendu anitz eragiten duen konfrontazioak dirauen bitartean, PNVk “kolpe instituzionalaz” hitz egiteak eta aldi berean PSOEri “Arriagako Izpiritua” eta Ajuria Eneko paktuko oinarri berdinak dituen egonkortasun-akordio bat eskaintzeak hipokresia ikaragarria erakusten du. PNV politikoki eta ideologikoki hustu egin da; egun aparatu politiko hutsa da, zeinaren lehentasuna eta helburua nagusia, kosta ahala kosta instituzioetan jarraitzea eta bere interes korporatiboen gestioa egitea da PSOE eta ezker abertzalearen arteko ustezko “pinza”-ren argudio maltzur horrek erakusten du ezerk baino hobeto PNV edozer gauza egiteko prest dagoela bere negozio politikoaren kota defendatzeko.

Laburbilduz, hauteskunde osteko egoera honetan eztabaida politikoa botere eta kudeaketa interesek eta pribilegioak, kargu instituzionalak eta negozioak galtzeko beldurrek baldintzatuta dago. Eta hori guztia, esan bezala, Euskal Herriak ukatuta eta gatazka politikoak zabalik jarraitzen duen bitartean eta krisi ekonomiko larriaren aurrean

langile, langabetu, merkatari, autonomo eta abarrek Zapatero, Ibarretxe eta Sanzen eredu neoliberalaren aurrean alternatiba ekonomiko eta sozialak aldarrikatzen dituzten bitartean.

Hala bada, inauteri politiko horren amaiera edozein delarik ere, egoera antidemokratiko eta are ezegonkorrago baten aurrean gaude. Eremu politiko zein sozialean terapia berriak eta demokratikoak eskatzen dituen egoera baten aurrean, alegia.

Aldaketa politiko eta sozialerako eskenatoki demokratikoa

Aldaketarik gabeko aldaketarako eskaintza honen aurrean, ezker abertzalea ziur dago euskal herritarren gehiengoak alternatibak eskatzen dituela, aldaketa politiko eta sozialerako berme izango den eskenatoki demokratiko bat eskatzen duela.

Euskal Herriaren aitortza eta euskal herritarren borondatearen errespetuan oinarritutako eskenatokia, proiektu politiko guztiak ahalezko egingo dituena.

Ezker abertzaleak ekarpena egin nahi dio etorkizun horren eraikuntzari, marko politiko demokratikoa erdiesteko alternatiba erreal bati. Beste behin ere, Euskal Herrian dugun konfiantza agertu nahi dugu eta adierazi, sinetsita gaudela euskal jendartean aldaketa politikorako baldintza objektibo eta subjektibo daudela.

Horregatik guztiagatik, ezker abertzaleak berriro ere adierazi nahi du indar soberanista eta independentisten metaketa egin beharra dagoela, egungo ukazio eta inposaketa mekanismoak nahiz eredu ekonomiko eta sozial neoliberala zaharberritu nahi dituztenen aurrean alternatiba eraginkorra gorpuztuz eta estrategia independentista eraginkorra eraikiz. Espazio politiko, sozial eta sindikal horrek bi eginbehar nagusi ditu:

-Prozesu demokratiko bat artikulatzea, zeinak elkarrizketa eta negoziazioaren bidez, proiektu politiko guztiak ahalezko egingo dituen eskenatokia ezartzea ahalbideratuko duen.

-Aldaketa sozialaren aldeko borroka aitzinatzea, zeinak langile eta herri sektoreak politika ekonomiko eta sozialen erreferentzia nagusi bilakatuko dituen.

Helburu horrekin, datozen asteetan ezker abertzaleak analisi eta kontraste dinamika bat abiatuko du eragile politiko, sindikal eta sozialekin.

Euskal Herria, 2009ko martxoaren 16a

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.