TXAKOLI EGUNA

Aurten ere NEKALUR enpresak Txakoli Eguna antolatzeko aurrekontua aurkeztu dau udalean. Iazkoaren aurrekontu erdia aurkeztu deurie: 5.686,03€ BEZ kanpo

Lehengo asteko Gobernazino batzordean aurrekontuari buruz berba egin zan eta ezker abertzaleko zinegotziak aurrekontuari ezetza emon behar jakola proposatu zeuen. Zergatia, ulerterraza: Udalak ez dekonez dirurik gastu arruntei be aurre egiteko, zelan bideratu dauz 6.000€ eurotik gora Txakoli Egunerako?

Gure proposamena ez da Txakoli Egunaren aurkakoa, gure proposamena udalaren egoera ekonomikoa aintzat hartutakoa izan da. Larrabetzuko beste elkarte askok orain arte egin deurien legez, autogestinoaren eta auzolanaren bitartez antolatu leiteke Txakoli Eguna baina, gure ustean, gaur egun bizi dogun egoera ekonomikoa dana izanda, ezin dogu gastu hori egin oinarrizko beharrizanetarako gorde behar dogulako.

Batzordean ostera, PNVk eta EB-ARALARek bat egin zeurienez, Larrabetzuko udalak 5.686,03 BEZ kanpo euro emongo deutsoz NEKALUR enpresari.

Erantzun bat “TXAKOLI EGUNA” postean

  1. [...] en AUZOBLOGEAN que este año NEKALUR ha presentado un presupuesto de 5.686 euros, la mitad del año pasado, y que [...]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.