Hauxe da Larrabetzuko ezker abertzaleko zinegotziek 2009ko Aberri Eguna dala-ta udalean sartuko dogun mozinoa:
/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;} ALDAKETA GARAIA, BURUJABETZA GARAIA.
Euskal Herriak apirilaren 12an Aberri Eguna ospatuko du. 1931. urtetik aurrera, Euskal Herriaren eguna eta euskal herritar guztion eguna dugu. Urte asko igaro badira ere, 1931. urtetik gaur arte, baldintza politikoak ezberdinak izanda ere, Aberri Egunean milaka eta milaka euskal herritar kalera atera gara aldarrikapen eguna dugulako.
Historikoki Udalek oso eginkizun garrantzitsua izan dute Euskal Herriaren eraikuntzan. 1920ko eta 1930eko hamarkadetan udalek Eusko Ikaskuntzarekin eta Aldundiekin batera Euskal Herria aitortzearen alde egin zuten. Hamarkada batzuk beranduago alkateen mugimenduak frankismoaren aurka borrokatu zuen. Halaber, Pirinioen beste aldean, nabarmentzekoa da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako udalek bultzada handia eman ziotela euskal departamentuari 1990eko hamarkadan. Bestalde, aurten 10 urte beteko dira, Bilboko Euskalduna Jauregian Udalbiltza Udal eta Udal Hautetsien Biltzarra sortu zenetik.
Gure herriaren egoera ez dago inola ere normalizatuta oraindik. Estaturik gabeko nazioa gara, bere buruaren jabe ez den herria. Horregatik 2009. urtean Euskal Herriari dagozkion eskubideen defentsan hurrengo apirilaren 14an Aberri Eguna ospatuko dugu. Nazio bat garela ozen eta indartsu agertu nahi dugu.
Burujabetzaren aldeko estrategia nazionala bultzatzeko eta konpromisoa aldarrikatzeko garaiak direlarik, Euskal Herriaren eskubideen eta burujabetzaren aldeko esparruan bultzada herritarra eta soziala ezinbestekoa da
Honela, Euskal Herriaren burujabetzaren aldeko bidean urrats eraginkorrak eman daitezen, Aberri Egunean abertzaleen eta sektore ezberdinen arteko elkarlana sustatu nahian, Larrabetzuko udalak honako ebazpena hartzen du:
Euskal herritarrei, eta bereziki Larrabetzuko herritarrei, bai Euskal Herria eraikitzen bai pairatzen dugun gatazka politikoa era demokratikoan gainditzeko dinamiketan inplika daitezen deia luzatzen diegu.
Euskal Herriko eragile politikoei, sozialei eta sindikalei arduraz jabetzeko, eta alderdikeriak baztertu eta herri gisa, Euskal Herri osoari begira, jokatzeko deia egin nahi diegu.
Herri gisa zein euskal herritar gisa dagozkigun eskubideak urratzen dituzten bi estatuei Euskal Herria eskubide politikoak dituen subjektu gisa aitortu eta errespetatzeko deia egin nahi diegu.
Larrabetzuko herritarrei Irun eta Hendaia artean ospatuko dugun Aberri Egunean parte har dezaten gonbitea egin nahi diegu.
Mozio honen bidez onartutakoa herritarrei zein komunikabideei jakinaraziko zaie.
2009ko martxoa.
Hona Larrabetzuko ezker abertzaleko zinegotziek Aberri Eguna dala-ta udalean sartuko dogun mozinoa: