Posted in Apirila 2009

LARRABETZURAKO PLAN OROKORRA: ESAN ETA ENTZUTEKO ORDUA DA

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}

Atzo frontoian egindako aurkezpenaren ostean herritarren artean iritzia batzeko ordua heldu da. Lehen ahalegina datorren astelehenean bertan hasiko da, maiatzaren 4an. Orduan, ADOS consulting enpresakoak 330 herritarri 68 galderako inkesta egingo doskue. Galderok honako gaien ingurukoak izango direz:

Datu soziodemografikoak

Urigintzea

Ekonomia eta enplegua

Azpiegiturak eta ekipamendua

Kultura eta historiako ondarea

Ingurumena

Udal eskumenekoak ez diren beste gai batzuk

Larrabetzuko ezker abertzalekook, honako gogoetak egin doguz:

ZELANGO LARRABETZU GURA DOGU?

  • Hazkunde jasangarria
  • Etxebizitza eskubidea: %100eko promozino publikoa
  • Hutsik dauzen etxeak erabili
  • Herriaren nortasuna gorde
  • Herria herritarren gozamenerako
  • Herria bizia, kulturalki zein ekonomikoki
  • Herritarron beharrak asetu
  • Ingurumenagaz alkarbizitzan
  • Ondarea babestu
  • Oinezkoek lehentasuna
  • Edadekoentzako eguneko zentroa urigunean

zer deritzozu?

Apirilaren 29an danok frontoira: Plan Orokorrerako iritziak zelan batuko direzen aurkeztuko da

Datorren apirilaren 29an, Larrabetzurako Plan Orokorra herritarren parte hartzean oinarrituta burutzeko sortu gendun KONTSEILUAk, Plan Orokorrerako herritarren iritzia zelan jasoko dan aurkeztuko dau.

Aurkezpena frontoian izango arrastiko 19:00etatik aurrera

Larrabetzuko ezker abertzaleak herritar guztieri deia egiten deutsuegu gure herriaren etorkizuna auzolanean ebatziteko hain garrantzitsua dan Plan Orokorrean parte hartu dagizuen. Horrez gain, argipen batzuk be emon gura doguz:

1.- Plan Orokorra herritarren parte hartzeagaz ebatziteko sortutako KONTSEILUA ez da Larrabetzuko ezker abertzalearen kontseilua, herritarrena baino.

1.1.- SORTU LARRABETZU ez da larrabetzuko ezker abertzalearen leloa, KONTSEILUArena baino. Halan da guzti, Larrabetzuko ezker abertzaleak lelo hori erabiliko dau KONTSEILUAren ekimenak babestu eta bultzatzeko.

2.1.- Larrabetzuko ezker abertzaleak %100ean bat egiten dau KONTSEILUAk hartzen deituzen erabakiakaz LARRABETZUKO EZKER ABERTZALEA BE KONTSEILUKO KIDE DALAKO ETA GEUK SUSTATU GENDULAKO!!

2.- Larrabetzuko ezker abertzaleak ez DAU PLAN OROKORRA KAPITALIZATU GURA, EZ DOGU SINESTARAZI GURA GURE PROZESUA DANIK. LARRABETZUKO EZKER ABERTZALEAK LARRABETZUKO PLAN OROKORRA LARRABETZUAR GUZTI GUZTION  PARTE HARTZE ZUZENAREN ONDORIOZ EBATZITEA BERMATZEA BAINO EZ DAU GURA. Zer esan gura dau horrek? Ba besteak beste, akaso Plan Orokorra ez dala Larrabetzuko ezker abertzaleak gurako leukena izango BAINA HERRITARREN PARTE HARTZE ZUZENAGAZ EBATZITA DAGOENEZ ONARTU EGINGO DOGULA EZELANGO ZALANTZA BARIK HORIXE BAITA BENETAKO DEMOKRATA IZATEA!!

3.- Larrabetzurako Plan Orokorra herritarron parte hartzean oinarrituta ebatzi daiten sortu zan KONTSEILUA, Larrabetzuko ezker abertzalearen ekimenez sortu zan. 2003ko maiatzeko hauteskundeetako emoitzari esker, 2003-2007 legegintzaldian PNVk berak bakarrik, herritarron iritzia kontuan hartu barik, onartu zeuen Plan Orokorra atzera botatea lortu gendun EB-ARALARegaz batera. Halan da ze, ezker abertzaleko kideok astirik galdu barik, EB-ARALARengana jo gendun herritarren parte hartze zuzenean oinarritutako prozesua martxan ipinteko eta horregatik dau martxan KONTSEILUA ez PNVk gura zeuelako!!

3.- 2003-2007 legegintzaldian ezker abertzaleko kideok erabat baztertu bagintuen be, guk hasikera hasikeratik argi euki gendun PNVk be prozesu honetan parte hartu behar zeuela eta halan jakinarazi geuntson EB-ARALAReri KONTSEILUA sortzeko euki genduzan batzarretan. Halan da ze, ORAIN EZ DOGU EZELAN BE ONARTUKO PNVk LARRABETZUKO EZKER ABERTZALEARI EZELANGO KONTURIK ESKATZERIK PLAN OROKORRA DALA-TA!! LARRABETZUKO PNVk EZ DEKO EZELANGO ZILEGITASUNIK EZKER ABERTZALEAREKIKO MESFIDATIA IZATEKO. HEMEN INOREKIKO MESFIDANTZARIK EUKI BEHAR BADA PNVrekiko DA, EURAK IZAN BAITZIREN 2003-2007an HERRITARREN IRITZIA EZETARAKO KONTUAN HARTU BARIK PLAN OROKOR SUNTSITZAILE BAT ONARTU ZEURIENAK!!

4.- Era berean, harrigarria eta mingarria egiten jaku EB-ARALARek ezker abertzalearekiko agertu deuen mesfidantzak. Izan be, geu izan gintzezan EB-ARALARengana jo gendunak esateko Plan Orokorra larrabetzuar guztion parte hartzean oinarrituta ebatzi behar dala eta PNVk be parte hartu behar deuela, nahiz eta ordura arte PNVk gu erabat baztertu. ZERTARA DATOZ EB-ARALARen mesfidantzak orduan?

5.- KONTSEILUko kide garalako, haren ebatziak onartzeaz ganera, Larrabetzuko ezker abertzaleko kideok Plan Orokorrari buruz dekogun iritzia zabalduko dogu herritarren artean gaiaren inguruan herritarrok alkarri entzun eta iritziak trukatu daiguzan, zelango herria gura dogun kalean eztabaidatu daigun ez nor bere etxean auzokoagaz berbarik be egin barik. Izan be, alkarri entzuten ez badotsegu, batak bestearen iritzia aintzat hartzen ez badogu, zelan osotuko dogu herria?

5.1.- Ostantzeko ordezkaritza politikoei dei egiten deutsiegu Plan Orokorrarekiko dekien iritzia herritarren artean zabaldu dagien, herritarrek ahalik eta iritzi gehien batu dagien, ahalik eta ikuspuntu ezberdin gehien batu dagien, ahalik eta aukera gehien euki dagien.

larrabetzu behetik herritik ezkerretik auzolanean

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.