Posted in Maiatza 2009

UDALBATZARRA: Jaietarako iazkoaren %70a / Udalaren defizita

Gaurko udalbatzarrean, besteak beste, egoera ekonomikoaren ondorioz izango doguzan murrizketetako baten barri euki dogu: 2009ko jaietarako, 2008koaren %70a esleitzea onartu deurie hiru alderdiek. Halan da ze:

2008———-40.000€

2009———–28.000€

Idazkariak jakinarazo dauenez, udalak, egun 660.000 euroko defizita deko

SORTU LARRABETZU: NEURRIZ HASI, BARRURANTZ HASI

Atzo iluntzean 30en bat lagun batu gintzezan Anguleri kultur etxean Fernando Heviaren berbaldia entzuteko. Guri honakoak egin jakuzan aipagarri:

- Eraikuntzaren krisiaren aurretik, herrien hazkundea neurribakoa izan da, mugabakoa.

- Herrien hazkundeak arautu izan deituezan Plan Orokorrak herritarren parte hartze barik egin izan direz.

- Gaur egun, etxebizitza eskaera asko hasi da. Ostera, etxebizitza eskaera gehitzeak ez dau esan gura etxebizitza barriak egin behar direzenik.

- Etxebizitza barriak egin baino, eraikita daudenak zelan optimizatu aztertu behar da.

- Alokairua sustatu behar da. EAEn alokairu eskaria %5ekoa dan bitartean, berbarako Alemanian %70ekoa da.

- Familia gehienen zorpetzea ez handitzeko, alokairu publikoa alternatiba egokia da.

- Etxebizitzen eskeintza egin aurretik, eskariaren barri euki behar da. Ezin da etxebizitza barririk egin jakin barik inork beharko deituzen, jakin barik zenbat herritarrek dekogun benetako beharrizana.

- Larrabetzun hutsik dauzen etxebizitzen kopurua ( %25a) ikaragarria da. Horrek okupatzen ez direzen bitartean barriak erakikitzea astokeria itzela da.

- Alokairua sustatuteko neurri fiskalak

- Etxebizitza barriak egitea ebatziten bada, posiblea da %100a babes ofizialekoa izatea.

Fernando Heviaren iritziz, Larrabetzuk jada eraikita dauena zelan optimizatu pentsatu beharko leuke eta ez etxebizitza barriak zentzu barik egiten hasi.

GAUR HITZALDIA, BIHAR UDALBATZARRA

SORTU LARRABETZU prozesuaren barruan gaur 19:30ean Angulerin burutuko dan hitzaldiaren gaietako batzuk hazkundea, etxebizitza eta lurren erabilera izango dira. Hona Larrabetzuko ezker abertzaleak gai horien inguruan herritarrekaz eztabaidatu gura deituzen gogoeta batzuk:

HAZKUNDEA

Datozen urteotan, etxebizitza eskaintza, aurrikusita dagoen herriaren hazkundearen araberakoa izatea. Aurrikusitako batez-besteko familia tamaina eta bizilagunen kopuruaren igoera, 1670etik 1800era, kontuan hartuta, eskaintzak 70 etxebizitzatan egon behar duela.  Bizkaiko Aldundiak ez balu onartuko, subsidiarioki, eskaintzak ez luke sekula izan behar 264 etxebizitzatik gorakoa. 264 etxebizitza diogunean zera esan gura dugu: gaur egun eraikita daudenen eta habitabilitate lizentziadunen gainetikoak

ETXEBIZITZAK

Larrabetzuko Udalean, herritarren interesak defendatzeko, etxebizitzen gaiak lehentasuna hartu beharko luke. Eraikitzeko edozein erabaki hartu aurretik,hutsik dauden etxebizitza kopurua kontuan hartu eta berauon erabilera sustatzeko neurriak hartu beharko liratekeela uste dugu:

1.    Hazkunde erresidentzialerako zehaztutako kopuruaren %100a babes ofizialeko etxebizitzak.

2.    Hauetatik %50a babes ofizialekoak, araubide orokorrekoak zein berezikoak, eta gainontzekoak tasatuak, araubide autonomikokoak zein Udalekoak.

3.    Babes ofizialeko etxebizitzen %25a gutxienez alokairuan.

LUR EZ URBANIZAGARRIA

  1. Interes berezia duten lurrak eta lur emankorrenak direnen katalogoa.
  2. Nekazaritza sektorearen krisi egoera sakona kontuan hartuz, datozen belaunaldien beharrizanetarako jarduera honetarako lur eremurik onenak gorde eta zaindu epe mugatu batean. Epea 30 urtekoa izan daiteke.
  3. Abandonatutako lur pribatuak udaleratu beti ere nekazaritzarako erabilerarekin jarraitzeko konpromisoarekin.
  4. Herri bideak egoera onean mantendu eta pistak neurri barik egitearen arazoak kontuan edukiz, sarbide egokiak bermatu.

ZER DERITZOZUE?
Bestalde, bihar, 20:00etatik aurrera, hileroko udalbatzarra egingo da.

SORTU LARRABETZU: Hitzaldia Angulerin

SORTU LARRABETZU herritarron parte hartzerako prozesuan iritziak batzeaz ganera, iritzia emoteko ahalik eta informazio gehien euki dagigun berbaldiak antolatuko deitu Kontseiluak.

GAIA: Udal antolaketa iraunkorra eta parte-hartzailea. Nola hazi behar da Larrabetzu?

HIZLARIA: Fernando Hevia

EGUNA: Maiatzaren 27a

ORDUA: 19:30

LEKUA: Anguleri kultur etxea

ETXEGINTZA ETA ETXEBIZITZA POLITIKA

Auzolanean egiten gabizen SORTU LARRABETZU prozesuan, etxegintza eta etxebizitza ereduak hausnartu behar doguz: Larrabetzu hasi behar bada, zenbat hasi behar dan, nondik hasi behar dan, zenbat etxebizitza berri egin behar direzen, zein motatakoak, zer egin hutsik dauzen etxebizitzakaz, alokairua bultzatu behar dogun, lonjak zertarako erabili…

Gaiaren inguruko artikulu interesantea aurkitu dogu GAINDEGIAren webgunean eta iritzia emoteko beste oinarri bat euki daigun hona ekarteari egoki iritzi dotsegu:

Etxegintzaren sektorea eta etxebizitza-politika Euskal Herrian

Aitziber Etxezarreta / Irati Susperregi

Ekonomia Aplikatua I Saila, EHU /
Donostiako Enpresa Ikasketetako Unibertsitate Eskola

Jakina denez, Euskal Herriko etxegintzaren sektoreak izugarrizko eztanda bizi izan du azken urteotan. Aitzitik, Euskal Herriko eremu guztietan izugarri igo da eraikitako etxebizitza kopurua eta baita bere merkatuko salneurria ere (ohiz metro karratuko prezioetan neurtua). Hauexek, nolanahi ere, bertako zein hurbileko ezaugarri komunak badira ere, gainerako adierazleek ezin esan joera eta izaera beretsua izan dutenik Hegoaldeko zein Iparraldeko eremu guztietan.

Hots, Euskal Herriko etxegintzaren errealitatera hurbilduz, ezaugarri beretsu zein disparekoekin topatzen gara, eta batez ere, errealitatea azaltzeko modu desberdinekin, estatistika desberdinekin, alegia. Dena dela, bada estatistika guztietan islatzen den bilakaera hazkor eta bateratu baten irudi nagusi bat, hain zuzen ere, ondoko datu eta grafikoan argi islatzen den prezioaren eskalada nabarmena. Laburbilduz, etxebizitza libre berriaren prezioa ganoraz igo da hiru esparruetan aztertutako zazpi urteen joanean, portzentajeetan %74 eta %132 arteko igoerak izaki.

Eremuz-eremu, prezio igoera altuenak Hegoaldean kontzentratu dira: EAEn gehien (metro karratuko prezioa eurotan 1.569tik 3.646ra igoz), eta bere atzetik Nafarroa Garaian (925 eurotik 1698 eurora). Iparraldean, azkenik, etxebizitzaren prezio igoera nabaria izan da (1.654 eurotik 2.871 eurora), nahiz eta erlatiboki Hegoaldean baino portzentaje apalagoak azaldu.

Baina, bestetik, badira hasieran esan moduan horren parekoak ez diren bilakaerak ere Euskal Herriko eremu desberdinetan. Azken urteotan aplikaturiko politiken aztarnari helduz, esparru administratibo bakoitzaren soslai dinamikoa hurbil daiteke, eta honela, etorkizunean lehenaldiko desberdintasunak aregotu ala murriztu egingo al diren aurreikusi. Honi dagokionez, zera ondorioztatu da, etxebizitza berriaren eraikuntzaren izaerari erreparatuz, nolabaiteko bilakaera independentea garatu ei dela Euskal Herriko esparru bakoitzean. Irakurtzen jarraitu

INICIATIVA INTERNACIONALISTAKO ALFONSO SASTRERI ELKARRIZKETA

Espainiko gobernuaren eta justiziaren eroaldi faxistak ez deko mugarik, besteak beste inork mugarik ipintzen ez dotsegulako. Azkenetakoa, denontzat ezaguna, Iniciativa Internacionalista legez kanporatzea izan da, zergatik eta kideetako batzuek “harreman subjetiboa” dekielako ezker abertzaleagaz. Hona hemen Santiago Alba Rico pentsalari espainiarrak Alfonso Sastreri egindako elkarrizketa mamitsu bezain argigarria:


/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}

Conversación con Alfonso Sastre, dramaturgo y candidato de la ilegalizada Iniciativa Internacionalista

“Siempre he amado la justicia y la libertad, y con esas ideas he procurado siempre y procuro hoy untar todo lo que se pone a mi alcance”

Santiago Alba Rico

Rebelión

El abogado general del Estado ha pedido al Supremo y éste ha confirmado la ilegalización de las listas de Izquierda Internacionalista, basándose en “conexiones personales, sobre todo del ‘número 1 de la candidatura europea, Alfonso Sastre”, al que se relaciona con “el entorno de ETA”. Alfonso Sastre, quizás el más grande dramaturgo vivo del mundo, se ha convertido en una “fuente de contaminación” en el marco de un pensamiento primitivo, religioso, sacrificial, que ha sustituido la noción de “delito” -ceñida sólo a actos demostrables- por un conjunto de oscuras fuerzas nosológico-pecaminosas más contagiosas que los nuevos virus de la gripe y que imponen prácticas institucionalmente paranoicas, como las del Santo Oficio, orientadas a localizar “intenciones” o “analogías” o incluso sencillamente “miasmas” contaminantes más allá de la propia voluntad del sujeto bajo cuarentena. En este caso, II no incluye fuerzas ni candidatos vascos; reúne una serie de grupos y personas vinculados al activismo anticapitalista en el resto del Estado, lo que marca una nueva etapa en la política represiva de los gobiernos de España. La doctrina Garzón, el principio de analogía, el derecho penal del enemigo se expanden más allá del País Vasco. Alfonso Sastre, cuya extraordinaria obra literaria ha sido siempre inseparable -como la de su compañera Eva Forest, de cuya muerte se cumplieron precisamente ayer dos años- de una actividad incansable, valiente y solidaria, a favor de la libertad, la justicia y el socialismo, ha tenido la generosidad de responder a algunas preguntas.

¿Por qué Alfonso Sastre acepta ser candidato de una lista electoral como Iniciativa Internacionalista? ¿Qué hay en ella que te resulte particularmente afín? ¿Qué diferencia esa opción de otras con programas sociales y políticos semejantes?

Porque estoy de acuerdo con todos los puntos de su manifiesto; y por otro lado no he tenido ocasión de estudiar a fondo el pensamiento subyacente en las que ya he llamado, sin conocerlas, “candidaturas hermanas”. Lo decisivo ha sido, sin duda, que quienes gestionaron la Candidatura de II fueron quienes llamaron a mi puerta.

En medio del naufragio general de las izquierdas del Estado español, la paradoja -o al menos esa impresión tengo- es que hay cada vez más malestar individual pero está cada vez menos representado a nivel político e institucional. En este contexto, frente a la necesidad de reconstituir un frente anticapitalista amplio, ¿por qué presentarse a las elecciones europeas? ¿A qué estrategia responde esa decisión? ¿Y por qué no ha sido posible unir a todas las fuerzas a la izquierda de IU? ¿Qué piensas de Izquierda Anticapitalista? ¿Habéis mantenido conversaciones con ellos y con el PCPE para buscar una candidatura conjunta?

Es ciertamente una paradoja, que no quiere decir una mentira sino, como dijo Gracián, y yo he repetido mil veces, “un monstruo de la verdad”. ¿Por qué, en esta paradoja, presentarse a las elecciones europeas? Yo lo he visto bien como un modo de alzar la voz en el cuadro de esa paradoja en la que el PSOE y el PP poseen todas las cajas de resonancia y nos niegan la palabra. El resto de las preguntas no soy capaz de responderlo. No he participado en la elaboración de esta candidatura. Por Izquierda Anticapitalista y por el PCPE siento simpatía a través de las noticias que me llegan de su existencia.

El programa de II reclama “plenas libertades democráticas”, evocando entre otras cosas -o especialmente- la situación de excepción que se vive en el País Vasco. Y parece que es justamente esa reclamación la que convierte a II en una fuerza sospechosa, hasta el punto de que el Tribunal Supremo acaba de confirmar la ilegalización de vuestra lista. ¿Cuánta democracia puede soportar el estado español?

El actual Estado Español es algo así como aquella democracia que Jack London ya prefiguró a principios del siglo XX en su gran profecía El talón de hierro, que no fue, como pensó Trotski, cuando la arribada del nazi-fascismo, una anticipación de éste sino, más allá, o sea, más acá, de esta democracia que nosotros padecemos desde la caída del “socialismo real”.

¿Crees que la izquierda del Estado está lo suficientemente preocupada por las reiteradas violaciones del Derecho y lo suficientemente comprometida en la defensa de la democracia? ¿Cómo crees que deberían reaccionar las otras candidaturas de izquierda ante la ya confirmada ilegalización de II y su imposibilidad de presentarse a las elecciones? ¿Y qué crees que los izquierdistas españoles, por nuestra parte, deberíamos esperar de Batasuna y la izquierda abertzale?

La izquierda convencional, desde luego, no. En cuanto a la izquierda radical, me siento incapaz de dar cualquier consejo. ¿Y qué esperar, me preguntas, de la izquierda patriótica vasca? Yo estoy seguro de que se puede esperar de ella una firme lealtad a sus ideas, cuyas raíces más profundas tiene poco o nada que ver con el nacionalismo de Sabino Arana y mucho que ver, descontando e incorporando matices, con la voz de “patria o muerte” tal como sonaba en los labios de Ernesto Che Guevara. Raíces más lejanas las encuentro en el Lenin que a Rosa Luxemburgo le recordó que ella era polaca y que debería partir de esa base, o sea, de una convicción inter-nacionalista, y no de un cosmopolitismo proletario abstracto y, menos, místico. Irakurtzen jarraitu

KRISI EKONOMIKOARI BURUZKO BERBALDIA

Larrabetzuko greba komiteak antolatuta, gaur, 20:00etan, egungo krisi ekonomikoari buruzko berbaldia egongo da Anguleri kultur etxean.

Bitartean, sartu   http://www.grebaorokorra.info/telebista.htm

ALGECIRASEN GOSE GREBAN DAUZEN EUSKAL PRESOEN GUTUNAK



/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;} Espetxezainek duten inpunitatea esplikatzen dute gutunean eta bertako hainbat preso arruntek jasandako jipoien berri ematen dute. Apirilean idatzitako gutunak dira.

Algeciras, 2009ko apirilaren 12an

Kaixo lagunok,

Algeciraseko espetxeko isolamenduan gauden euskal preso politikook zuengana jotzea erabaki dugu bertan bizi dugun egoeraren berri emateko. Etxezain batzuekin bizi dugun egoera hain zuzen ere.

Arazoak iaz hasi ziren. Urte hasieran zuzendaritzak txandakako sistema bat ezarri zuen, sei hilero isolamenduan lan egiten duten etxezain guztiak aldatuz. Aldaketa hauek ez zuten hobekuntzarik helburu, espetxezainen eskaera ekonomikoa erantzutea baizik; isolamenduan lan egiten dute espetxezainek sari hobea jasotzen bait dute eta ondorioz beste sailetako zaintzaileek bertan lan egin nahi zuten. Eskaera horri erantzuteko ezarri zuen zuzendaritzak txandakako sistema.

Erabaki horrek baina, arazo ugari sortarazi isolamendu sail honetan. Espetxezain berriak ez daude bertan lan egiteko prestaturik: ez dituzte bertako funtzionamendua, ezaugarriak, arautegia… ezagutzen eta egoera ezberdinak kudeatzen jakin ez eta tentsio momentuak sortarazten dituzte. Hala ere, arazo larrienak espetxezain jakin batzuekin sortu dira. 2008 urte hasierako txandan hasi ziren isolamenduan lanean eta lehen unetik presoonganako jarrera oldarkorra erakutsi zuten, etengabeko iseka, larderia eta mehatxuekin tirabirak sortuz. Jipoiak ere ugariak izan ziren, esaterako Arkaitz Bellon Blanco euskal preso politikoak jasotakoa. Isaac Garziarena azpimarratu nahi genuke hala ere; bertakoa da, andaluza, eta bere familiak Giza Eskubideen Andaluziako Elkartearen (Asociación de Derechos Humanos de Andalucía) babesarekin prentsaurrekoa eskaini zuen Garciak berak eta beste bost presoak Algeciraseko espetxeko isolamendu sailean jasotako jipoiak salatzeko eta oihartzun nabarmena izan zuen inguruko komunikabideetan.

Hurrengo sei hilabeteak (2008 urteko bigarren txandari dagozkionak) “lasaiagoak” izan ziren, isolamenduan lan egiteko prestaturik dauden espetxezainen itzulerari esker. Urte berriarekin ordea, zaintzaile guztiak aldatu dituzte berriz ere. Iazko jipoietan parte hartutako Manuel izenekoa itzuli da eta lauko talde batekin elkarturik presook probokatzen aritzen da, iaz baino eta are eta jarrera oldarkorragoarekin gainera. Ostera ere, euren iseka, larderia eta mehatxuak jasan behar ditugu baita jipoiak ere. Jose Joaquin Peña Blanco presoak jasotakoa azpimarratu nahiko genuke, aipatutako espetxezainek erakutsitako bortizkeriarengatik: ibiltzeko gauza ez zela ikusi zuten, ubeldurez josita, eta hainbat saihets hezur hautsita. Espetxeko medikuak artatu ostean, eta oheari lotuta zutelarik, berriro jipoitu zuten eta antzerako gertaerak ohiko bilakatu zaizkigu.

Gertaera horiek etengabe salatu dizkiogu espetxeko zuzendaritzari, honen jarrera ordea, espetxezain horiek babestea izan da. Eta ondorioz, azken hauen jarrerak okerrera egin du, zuzendaritzaren babesak dakarkien zigorgabetasuna dela eta, eta gure eskubide oinarrizkoenak lotsagabe zapaltzen dituzte. Babesgabe sentitzen gara eta gerta daitekeenaren beldur.

Zuen laguntza aurrez eskertuaz,

Adeitasunez

Algeciras, 2009ko apirilaren 17an

 

Aupa lagunak,

Ostera ere zuengana jo beharrean aurkitzen gara, Algeciraseko espetxeko isolamendu sailean jasotako beste gehiegikeria baten berri emateko.

Aurreko gutunean niotsuen bezala, isolamendu sail honetako egoera jasanezina da, bertan aipatzen nizuen Jose Joaquin Peña Blanco presoak jasotako jipoi bortitza. Ordutik hilabete eskas besterik ez denean pasa, Victor Jimenez de Oria presoak martxoaren 25ean jasotako jipoiaren berri izan dugu. Jipoia sarrerako (ingresos) departamentuan hasi zen, bertan kartzelariek kolpeka lurrera bota eta eskuburdinak jarri zizkioten. Jarraian isolamendura ekarri zuten, bidean ostikoz eta borraz etengabe kolpatzen zutelarik. Isolamendura iritsi eta beso, hanka eta gerritik ohera lotu zuten, borraz jipoituz konortea galdu zuen arte.

Hori guztia gutxi balitz, biharamunean heriotza mehatxua egin zioten gertatutako sala ez zezan eta astebete eman zuen espetxeko medikuek artatu gabe, pairatutako lesioen txostenik izan ez zedin.

Zuzendaritzak gertaera hauek ekiditeko neurririk hartu gabe jarraitzen du. Are gehiago, presook eginiko edozein salaketaren aurrean kartzelariak babesten jarraitzen du. Hori dela eta, egoera jasanezin honen aurrean, ostera ere babesa eskatu behar dizuegu, dagokien erakunde zein elkarteei bizi dugun egoera larriaren berri emanaz, nahiz gertaera hauek jendartean ezagutaraziz.

Zuen laguntza aldez aurretik eskertuz,

adeitasunez.

plan orokorra: bloga eta buzoiak

Herriko 20 puntutan Kontseilukoek jarritako buzoiak ondino hutsik dauzela-ta, herritar guztioi deia egin gura deutsuegu zuen ekarpenak egiteko aukerarik galdu ez dagizuen.

Era berean, Sortu Larrabetzu blogean hasi dira ekarpenak agertzen baina oraingoz gitxi batzuk

Ez daigun urteetan ukatu doskuen aukera hau galdu, esan daigun zelango Larrabetzu gura dogun

UDALAK MAIATZAREN 21EKO GREBARI BAI

Atzoko udalbatzarrean Larrabetzuko ezker abertzaleak maiatzaren 21eko greba orokorraren alde aurkeztutako mozinoa eztabaidatu zan. Emaitza hauxe:

Aldeko botoak: 5 Ezker abertzalea eta EB-ARALAR

Aurkako botoak: 0

Abstentzinoa: 1 PNV

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.