ALGECIRASEN GOSE GREBAN DAUZEN EUSKAL PRESOEN GUTUNAK



/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;} Espetxezainek duten inpunitatea esplikatzen dute gutunean eta bertako hainbat preso arruntek jasandako jipoien berri ematen dute. Apirilean idatzitako gutunak dira.

Algeciras, 2009ko apirilaren 12an

Kaixo lagunok,

Algeciraseko espetxeko isolamenduan gauden euskal preso politikook zuengana jotzea erabaki dugu bertan bizi dugun egoeraren berri emateko. Etxezain batzuekin bizi dugun egoera hain zuzen ere.

Arazoak iaz hasi ziren. Urte hasieran zuzendaritzak txandakako sistema bat ezarri zuen, sei hilero isolamenduan lan egiten duten etxezain guztiak aldatuz. Aldaketa hauek ez zuten hobekuntzarik helburu, espetxezainen eskaera ekonomikoa erantzutea baizik; isolamenduan lan egiten dute espetxezainek sari hobea jasotzen bait dute eta ondorioz beste sailetako zaintzaileek bertan lan egin nahi zuten. Eskaera horri erantzuteko ezarri zuen zuzendaritzak txandakako sistema.

Erabaki horrek baina, arazo ugari sortarazi isolamendu sail honetan. Espetxezain berriak ez daude bertan lan egiteko prestaturik: ez dituzte bertako funtzionamendua, ezaugarriak, arautegia… ezagutzen eta egoera ezberdinak kudeatzen jakin ez eta tentsio momentuak sortarazten dituzte. Hala ere, arazo larrienak espetxezain jakin batzuekin sortu dira. 2008 urte hasierako txandan hasi ziren isolamenduan lanean eta lehen unetik presoonganako jarrera oldarkorra erakutsi zuten, etengabeko iseka, larderia eta mehatxuekin tirabirak sortuz. Jipoiak ere ugariak izan ziren, esaterako Arkaitz Bellon Blanco euskal preso politikoak jasotakoa. Isaac Garziarena azpimarratu nahi genuke hala ere; bertakoa da, andaluza, eta bere familiak Giza Eskubideen Andaluziako Elkartearen (Asociación de Derechos Humanos de Andalucía) babesarekin prentsaurrekoa eskaini zuen Garciak berak eta beste bost presoak Algeciraseko espetxeko isolamendu sailean jasotako jipoiak salatzeko eta oihartzun nabarmena izan zuen inguruko komunikabideetan.

Hurrengo sei hilabeteak (2008 urteko bigarren txandari dagozkionak) “lasaiagoak” izan ziren, isolamenduan lan egiteko prestaturik dauden espetxezainen itzulerari esker. Urte berriarekin ordea, zaintzaile guztiak aldatu dituzte berriz ere. Iazko jipoietan parte hartutako Manuel izenekoa itzuli da eta lauko talde batekin elkarturik presook probokatzen aritzen da, iaz baino eta are eta jarrera oldarkorragoarekin gainera. Ostera ere, euren iseka, larderia eta mehatxuak jasan behar ditugu baita jipoiak ere. Jose Joaquin Peña Blanco presoak jasotakoa azpimarratu nahiko genuke, aipatutako espetxezainek erakutsitako bortizkeriarengatik: ibiltzeko gauza ez zela ikusi zuten, ubeldurez josita, eta hainbat saihets hezur hautsita. Espetxeko medikuak artatu ostean, eta oheari lotuta zutelarik, berriro jipoitu zuten eta antzerako gertaerak ohiko bilakatu zaizkigu.

Gertaera horiek etengabe salatu dizkiogu espetxeko zuzendaritzari, honen jarrera ordea, espetxezain horiek babestea izan da. Eta ondorioz, azken hauen jarrerak okerrera egin du, zuzendaritzaren babesak dakarkien zigorgabetasuna dela eta, eta gure eskubide oinarrizkoenak lotsagabe zapaltzen dituzte. Babesgabe sentitzen gara eta gerta daitekeenaren beldur.

Zuen laguntza aurrez eskertuaz,

Adeitasunez

Algeciras, 2009ko apirilaren 17an

 

Aupa lagunak,

Ostera ere zuengana jo beharrean aurkitzen gara, Algeciraseko espetxeko isolamendu sailean jasotako beste gehiegikeria baten berri emateko.

Aurreko gutunean niotsuen bezala, isolamendu sail honetako egoera jasanezina da, bertan aipatzen nizuen Jose Joaquin Peña Blanco presoak jasotako jipoi bortitza. Ordutik hilabete eskas besterik ez denean pasa, Victor Jimenez de Oria presoak martxoaren 25ean jasotako jipoiaren berri izan dugu. Jipoia sarrerako (ingresos) departamentuan hasi zen, bertan kartzelariek kolpeka lurrera bota eta eskuburdinak jarri zizkioten. Jarraian isolamendura ekarri zuten, bidean ostikoz eta borraz etengabe kolpatzen zutelarik. Isolamendura iritsi eta beso, hanka eta gerritik ohera lotu zuten, borraz jipoituz konortea galdu zuen arte.

Hori guztia gutxi balitz, biharamunean heriotza mehatxua egin zioten gertatutako sala ez zezan eta astebete eman zuen espetxeko medikuek artatu gabe, pairatutako lesioen txostenik izan ez zedin.

Zuzendaritzak gertaera hauek ekiditeko neurririk hartu gabe jarraitzen du. Are gehiago, presook eginiko edozein salaketaren aurrean kartzelariak babesten jarraitzen du. Hori dela eta, egoera jasanezin honen aurrean, ostera ere babesa eskatu behar dizuegu, dagokien erakunde zein elkarteei bizi dugun egoera larriaren berri emanaz, nahiz gertaera hauek jendartean ezagutaraziz.

Zuen laguntza aldez aurretik eskertuz,

adeitasunez.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.