GAUR HITZALDIA, BIHAR UDALBATZARRA

SORTU LARRABETZU prozesuaren barruan gaur 19:30ean Angulerin burutuko dan hitzaldiaren gaietako batzuk hazkundea, etxebizitza eta lurren erabilera izango dira. Hona Larrabetzuko ezker abertzaleak gai horien inguruan herritarrekaz eztabaidatu gura deituzen gogoeta batzuk:

HAZKUNDEA

Datozen urteotan, etxebizitza eskaintza, aurrikusita dagoen herriaren hazkundearen araberakoa izatea. Aurrikusitako batez-besteko familia tamaina eta bizilagunen kopuruaren igoera, 1670etik 1800era, kontuan hartuta, eskaintzak 70 etxebizitzatan egon behar duela.  Bizkaiko Aldundiak ez balu onartuko, subsidiarioki, eskaintzak ez luke sekula izan behar 264 etxebizitzatik gorakoa. 264 etxebizitza diogunean zera esan gura dugu: gaur egun eraikita daudenen eta habitabilitate lizentziadunen gainetikoak

ETXEBIZITZAK

Larrabetzuko Udalean, herritarren interesak defendatzeko, etxebizitzen gaiak lehentasuna hartu beharko luke. Eraikitzeko edozein erabaki hartu aurretik,hutsik dauden etxebizitza kopurua kontuan hartu eta berauon erabilera sustatzeko neurriak hartu beharko liratekeela uste dugu:

1.    Hazkunde erresidentzialerako zehaztutako kopuruaren %100a babes ofizialeko etxebizitzak.

2.    Hauetatik %50a babes ofizialekoak, araubide orokorrekoak zein berezikoak, eta gainontzekoak tasatuak, araubide autonomikokoak zein Udalekoak.

3.    Babes ofizialeko etxebizitzen %25a gutxienez alokairuan.

LUR EZ URBANIZAGARRIA

  1. Interes berezia duten lurrak eta lur emankorrenak direnen katalogoa.
  2. Nekazaritza sektorearen krisi egoera sakona kontuan hartuz, datozen belaunaldien beharrizanetarako jarduera honetarako lur eremurik onenak gorde eta zaindu epe mugatu batean. Epea 30 urtekoa izan daiteke.
  3. Abandonatutako lur pribatuak udaleratu beti ere nekazaritzarako erabilerarekin jarraitzeko konpromisoarekin.
  4. Herri bideak egoera onean mantendu eta pistak neurri barik egitearen arazoak kontuan edukiz, sarbide egokiak bermatu.

ZER DERITZOZUE?
Bestalde, bihar, 20:00etatik aurrera, hileroko udalbatzarra egingo da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.