SORTU LARRABETZU: NEURRIZ HASI, BARRURANTZ HASI

Atzo iluntzean 30en bat lagun batu gintzezan Anguleri kultur etxean Fernando Heviaren berbaldia entzuteko. Guri honakoak egin jakuzan aipagarri:

- Eraikuntzaren krisiaren aurretik, herrien hazkundea neurribakoa izan da, mugabakoa.

- Herrien hazkundeak arautu izan deituezan Plan Orokorrak herritarren parte hartze barik egin izan direz.

- Gaur egun, etxebizitza eskaera asko hasi da. Ostera, etxebizitza eskaera gehitzeak ez dau esan gura etxebizitza barriak egin behar direzenik.

- Etxebizitza barriak egin baino, eraikita daudenak zelan optimizatu aztertu behar da.

- Alokairua sustatu behar da. EAEn alokairu eskaria %5ekoa dan bitartean, berbarako Alemanian %70ekoa da.

- Familia gehienen zorpetzea ez handitzeko, alokairu publikoa alternatiba egokia da.

- Etxebizitzen eskeintza egin aurretik, eskariaren barri euki behar da. Ezin da etxebizitza barririk egin jakin barik inork beharko deituzen, jakin barik zenbat herritarrek dekogun benetako beharrizana.

- Larrabetzun hutsik dauzen etxebizitzen kopurua ( %25a) ikaragarria da. Horrek okupatzen ez direzen bitartean barriak erakikitzea astokeria itzela da.

- Alokairua sustatuteko neurri fiskalak

- Etxebizitza barriak egitea ebatziten bada, posiblea da %100a babes ofizialekoa izatea.

Fernando Heviaren iritziz, Larrabetzuk jada eraikita dauena zelan optimizatu pentsatu beharko leuke eta ez etxebizitza barriak zentzu barik egiten hasi.

Erantzun bat “SORTU LARRABETZU: NEURRIZ HASI, BARRURANTZ HASI” postean

  1. unai says:

    larrabetzun hutsik dauden etxebizitzen kopurua handia da. hemen ez dira bakarrik pisuak sartzen, badaude hainbat etxe eta baserri abandonaturik daudenak. honen arrazoiak ondorengoak izan daitezke:
    *familiaren akordiorik falta.
    *Larrabetzuko norma subsidiariotan, gehienez bi etxebizitza egin daitezkela baserri bakoitzeko(aipatu beharrekoa, hau suposatzen duen diru kopuru handia)
    *Udaletxe eta Eusko jaurlaritzaren aldetik laguntzarik eza, ondare historikoa zaintzeko.

    Nire galdera da: zergaitik ez dira erreztasunak ematen, aipatu ditudan arazoak konpontzeko?adibidez, baserri baten, bi etxebizitza baino gehiago egiteko aukera???? honela hobeto aprobetxatuko genuke eraikita dauden lur eremuak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.