Gaur, 20:00etan udalbatzarra egingo da. Ekainaren 7ko Europako hauteskundeatako mahaiak osatzeaz ganera, maiatzaren 21eko greba egunari buruzko mozinoaz berba egingo da. Mozinoa Larrabetzuko Ezker Abertzaleak aurkeztu dau eta okerrik ezean, gitxienez EB-ARALARen aldeko botoagaz onartu egingo da. Hauxe dozue mozinoaren testuak dinoena:
/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}
/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}
MAIATZAREN 21eko GREBAri BURUZKO MOZIOA
Euskal gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU) greba orokorrerako deialdia egin du maiatzaren 21erako. Arrazoiak soberan daude patronalaren eta administrazioen txantaje eta jokabide zikinei erantzuteko eta krisialdi hau pagatzeko prest ez gaudela ozen esateko. Izan ere, botere ekonomikoak krisialdi sakonean sartu gaitu eta orain langileen kontura euren irabazi mailak salbatzen ahalegintzen ari dira; bien bitartean, Frantzia zein Espainiako gobernuak eta Gasteiz zein Iruñako administrazio ezberdinak erabaki politiko eta ekonomiko guztiak krisiaren arduradun eta erantzuleen mesedetan hartzen ari dira berriro ere.
Sistema kapitalistaren krisi hau gure eskubide sozial eta laboralak gehiago murrizteko baliatzen ari dira: kaleratzeak, espedienteak, lan baldintzak kaskartu, jardunaldia luzatu eta malgutu, miseriazko soldatak, gastu soziala murriztu… pentsiorik ere izango ez dugula mehatxatzen dute eta, bien bitartean, administrazioek enpresa eta bankuei diru publikoa oparitzen jarraitzen dute eta, hori gutxi balitz, zergak are gehiago jaisten dizkiete. Dirua egon badago, baina langileek sortutako aberastasunak beti amaitzen du gutxi batzuen eskuetan. Bien bitartean, 160.000 langabetu baino gehiago dira Hego Euskal Herrian eta herritarroi gero eta gehiago kostatzen zaigu hilabete amaierara heltzea.
Sistema honek langileok, emakumeok, gazteok, nekazariok, arrantzaleok, ezgaitasunak ditugun pertsonok, langabeok, pentsiodunok, migratzaileok… kolpatzen gaitu. Kapitalismoaren krisiari kapitalismo gehiagorekin erantzuten ari dira. Hona ekarri gaituzten politika eta estrategietan sakontzen jarraituko den edo aldaketaren bidea hartuko dugun erabaki behar da. Horixe da gakoa eta horrexetan datza gatazka nagusia. Aldaketa estrukturalen alde egin behar dugu, gehiengo sozialaren mesedetan eraikiko dugun bestelako eredu baterantz joateko.
Aberastasunaren banaketan eta justizia sozialean oinarritutako eredu ekonomiko eta soziala nahi eta behar dugu. Baina gehiengo sozialaren beharrei erantzuten dieten aldarrikapenak benetan gauzatu ahal izateko aldaketa politikoak, erabakitzeko aukera eta bitartekoak ere beharrezkoak ditugu. Geure buruaren jabe izan behar dugu bestelako Euskal Herria eraikitzeko.
Euskal Herrian aldaketa sakon hauek bultzatzeko eta gauzatzeko gai den gehiengoa badago, eta konbentziturik gaude langileriaren eta herri sektoreen borrokaz aldaketa hauek lortu egingo ditugula.
Hori dela-eta Larrabetzuko udalbatzak:
1. Bat egingo du maiatzaren 21ean izango den greba orokorrerako deialdiarekin.
2. Herritarrak deituko ditu 21eko greban parte har dezaten.
3. Herritarrak deituko ditu grebaren inguruan izango diren ekintzetan parte har dezaten.
4. Erabakia herritarrei jakinarazteko honako bitartekoak erabiliko dira: Udaletxeko iragarki-taula, web-gunea, iragarki-taula elektronikoa. Horrez gain, ohiko komunikabideetara bidaliko da.



