Posted in Ekaina 2009

HERRIBATZARRA

EGUNA: Uztailaren 1a

ORDUA: 20:00

LEKUA: Anguleri kultur etxea

BERBAGAIAK

  • Aurrekontuak: Larrabetzuko udalaren egoera ekonomikoa
  • Hirigintza Plan Orokorra: SORTU LARRABETZU prozesuaren egungo egoera eta datorkeena
  • 08/09 ikasturte politikoaren balantzea eta datorkeena

larrabetzu herritik behetik ezkerretik auzolanean euskal herria

LARRABETZUKO UDALAREN ARAUTEGI ORGANIKOA

GURE PROPOSAMEN OROKORRAK ( I )

  • Publikazioak edo herritarrei jakinaraztea eskatzen duten artikulu guztietan udaleko web orrian ere argitaratu behar direzela azpimarratzea.
  • Gobernu Batzordea egitura agertzen den artikulu guztietatik  kentzea.
  • Plenoetan herritarren partehartzea araututa daukagun moduan agertzea.
  • Alkatearen ordezkapenak burutzeko arauak agertzea onartuta dauzkagun moduan.
  • Euskeraren erabilerari buruzko artikuluak agertzea.
  • Batzorde informatiboetan zinegotzi ez direnen boto gabeko partehartzea zehaztea

GURE ESKOLAKO UMEAK UGER EGITEN JOAN DAITEZEN

Horra herritar batek egindako proposamena:

Larrabetzuko eskolatik uger egiteko ikastaroetara joateko page behar dana kontutan eukinde. Aztertu leiteke zer diru kantitatea dan eta Larrabetzuko piszina neguan erabilgarri egiteko aukera.
Esan gure dot, urtero 2.000-3.000 € artean gaste behar badoguz gure umeak beste herri batera eroaten…. 

ZER DERITZOZUE?

EKAINAREN 25eko UDALBATZARRAREN GURE LABURPENA

Atzoko udalbatzarreko berbagaietatik honakoak iruditu jakuz aipagarri:

76.-Larrabetzu udalerrian Gerekiz gaina izenez ezagutzen dan gunean dagoan lur-zati beten jabetza doan lagatea ontzat emotea bidezkoa bada.

Alkatearen proposamena: Larrabetzun Miranda lez ezagutzen dogun eremu horreri BFAk ezarri deutson Gerekiz gaina izena aldatzea eskatzea edozein kontsultarako nahasgarria izan leikelako.

Udalbatzaren ebatzia: Alkateak egindako proposamena aintzat hartzeaz ganera, Larrabetzuko toponimiaren azterketa egin dauan LABAUYRU IKASTETXEAri eskatuko jako toponimo egokia proposatzeko.

80.- Herri-argietan energia aurreztu eta eraginkorragoa izatek Ingequr S.A enpresak egin dauan proiekturako kontratu-proposamena ontzat emotea bidezkoa bada.

Ingequr S.A enpresak, espainiako estatuaren pentsura, herri-argietan aurrezteko 4 aparailu ipini deitu Larrabetzun. Beste 5 ipini eta herri osoan argiak aurreztu ahal izateko dirulaguntza jaso 17.000€ko dirulaguntza jaso leike Larrabetzuko udalak, ostera 5 aparailu horrek ipinteak 17.000€ baino gehiago balio dau. Larrabetzuko udalak dirurik ez dekonez, Ingequr enpresak hauxe proposatu deutso: Dirulaguntzaren 17.000€ Ingequr enpresarentzat eta gainontzekoa Larrabetzuko udalak aparailuek ipinita aurreztuko dauanetik ordaintzea.

82.- Udalbidek 2009ko maiatzaren 7ko idazkian egindako eskaerea aztertzea bidezkoa bada.

Udalbidek, urtero legez, bere proiektuetarako kuota eskatu deutso Larrabetzuko udalari. Biztanle kopurua neurritzat, 2.400€ eskatu deuskuz.

EAE-ANV: Abstentzinoa. Zergatia:

1.- Udalbideren 2008ko memoriarik ez dago. ( Alkateak esan dau baietz, artxiboan egongo dala eta topeuko dauela). Ez dakigunez zertan gastatu deituezan 2008ko diruak.

2.- 2008an superabita izan deurie, hain zuzen be, 227.993,45€ko superabita. Zelan da posible naziogintzarako egitasmoak bultzatzea helburu dekon erakunde batek horrenbesteko superabita eukitzea? Argitzea gura dogu.

3.- Udalbidek aurkeztutako 2009ko aurrekontuaren arabera, %40tik gora erakundearen beraren egitura mantentzeko erabiltzen da( batez ere liberatuen soldatak eta funtzionamendu gastuak). Gure ustean gehiegizkoa da.

Udalbideren jardunaren inguruko informazino zehatzik ez dekogunez eta 2008ko memoriarik erakutsi ez deuskuenez, abstenitu egingo gara.

EB-ARALAR: EAE-ANVk emondako argudioekaz bat gatoz

PNV: Udalbideren eskaera onartzen dogu, azken baten udaletxe guztiei eskatzen deutsie.

ONDORIOZ: Larrabetzuko udalak 2.400€ emongo deutsoz UDALBIDEri

83.- Dirulaguntzak emoteko modua arautzen dauan udal ordenantza nagusia hasieran ontzat emotea, bidezkoa bada.

Danok ados

Horrez gain, EB-ARALARen proposamena:

Ordenantzetan beren beregi jaso daitela generoagatik baztertzaileak direzen egitasmoak ez direzela diruz-lagunduko.

Danok ados

84.- Larrabetzuko Herri Ikastetxeak egindako dirulaguntza eskaerea aztertzea.

Larrabetzuko ikastetxeak, igeriketa ikastaroetara joateko autobusa ordainduteko 1.889,07€ko dirulaguntza eskatu deutso udalari.

Danok ados

Horrez gain, PNVren proposamena.

Eskolako kontseiluan ordezkari dan EB-ARALAReko zinegotziak galdera hauxe egitea eskolaren hurrengo kontseiluan: Zein ekintzatan gastatzen dau eskolak Jaurlaritzatik jasotzen dauan dirulaguntza?

Danok ados

86.- Eskaerak eta galderak

EAE-ANV: Udaletxeko udalbatzarretarako aretoan dagoan Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiaren kuadroa kentzea eta haren ordez beste zeozer jartzea.

Danok ados

Horrez gain, Ibarretxeren koadroaren ordez zer jarri pentsatu beharko da.

EKAINAREN 25eko UDALBATZARRA

Ekainaren 25eko 20:00etatik aurrera udaletxeko aretoan, besteak beste, honako gaiak izango dira berbagai:

75.- Behin betiko ontzat emongo da Larrabetzuko 11.2 egikaritze-unidadearen Xehetasun Aztarlanaren aldaketea.

80.- Herri-argietan energia aurreztu eta eraginkorragoa izateko Ingequr S.Ak egin dauan proiekturako kontratu-proposamena ontzat emotea, bidezkoa bada.

82.- Udalbidek 2009ko maiatzaren 7ko idazkian egindako eskaerea aztertzea bidezkoa bada.

83.- Diru-laguntzak emoteko modua arautzen dauan udal ordenantza nagusia hasieran ontzat emotea bidezkoa bada.

84.- Larrabetzuko Herri Ikastetxeak egindako diru-laguntza eskaerea aztertzea.

85.- Larrabetzuko Haurreskolak zaharbarritu eta handitzeko obra-proiketuko beharreko segurtasun eta osasun plana ontzat emotea bidezkoa bada.

espainiako ejerzitoak gorbeia konkistatu dau

Argazkia honako mezu honegaz batera heldu jaku:

Aupa
Nire anaiaren lagun batek pasa den ostegunean gorbeiako gurutzean harrapatutako momentua bidaltzen dizuet. Mendira joan zen paseoan eta bat batean han ikusi zuena: Espainako ejerzitokoak gurutzean bandera bat jartzen.

Hau ote Jaurlaritza berriak etenbarik aldarrikatzen dauen bakearen eta aniztasunaren diskurtsoaren adibidea?

ARTIKULU HONENGATIK SASTRE KARTZELARATU ETA II-HE LEGEZ KANPO UTZI GURA DEURIE

GARA egunkariak joan dan domekan argitaratutako honako artikuluarengatik Alfonso Sastre kartzelaratu gura deurie Manos Limpias deritzon elkarte parapolizialak. Horrez gain, artikulu horrengatik PSOEk eta PPk Iniziatiba Internazionalista legez kanpo uzte eskatu deurie eta UPyD ultraeskuindarreko Rosa Diezek ikaratzeko modukoak idatzi deituz bere blogean. Sinestezina dala esango geunke antzeko horrenbeste gertatuko ez balitikez. Barriro be, espainiaren aldeko politikari eta komunikabideek guzurra eta manipulazioa erabili deurie iritzi publikoa sortzeko.

Noz arte babestuko doguz komunikabideok? Noz arte onartuko dogu antzeko politikariok kargu publikoak eukitea?

OHARRA: EITBko zuzendari barria dan Alberto Suriori, antza, bere gaurko berbaldian ahaztu egin jako iritzi artikuluak idazteagatik auziperatuta dauzen euskal herritarrak gogoratzea. Antza, Suriok, alde espainolistaren biktimismoa goraiputa agertu gura dau Euskadiren aniztasuna.

  GARA


/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;} egunkaritik

Alfonso Sastre | Dramaturgo

La prosa y la política

Una entradilla de urgencia. Apenas terminado este artículo, se ha producido el último atentado -esta vez mortal- de ETA y las respuestas rituales del PSOE y el PP. Todo ello parece cerrar una vez más un círculo vicioso y acreditar que la paz en este país es definitivamente imposible. En tal situación, angustiosa sin duda, yo no puedo por menos de mantener tozudamente mi esperanza y deseo remitir a las ideas que expuse en mis cinco artículos, en este mismo periódico (del 23 de septiembre al 18 de octubre de 2008), bajo el lema «Si quieres la paz, prepara la paz».

En esta situación, considero así mismo revalidado el pensar expuesto en el artículo escrito hoy como los grandes temores en él expresados. En tales circunstancias, todo parece más fuerte -y hasta arrollador- que el pensamiento, pero las ideas claras también tienen su propia fuerza. Es en esta convicción en la que yo deposito mi esperanza.

Alicia Stürtze ha estado muy bien planteando, como ella lo ha hecho, el tema de la relación, nunca analizada seriamente (que yo sepa, al menos) entre la política y la prosa como expresión literaria, tema sobre el que yo, modestamente, algo tengo dicho en alguno de mis artículos en la revista «Artez» Irakurtzen jarraitu

ETAREN AZKEN EKINTZA DALA-TA

ETAren Abusuko ekintza dala-ta

 Euskal Herria etenbako samindura eta nahigabea sorrarazten dotson gatazka gordin bat jasaten ari da luzaroegi. Ekainaren 19ko heriotza horren adibidea da. Arrazoi politikoek eragindako beste heriotza bat.
Konfrontazino jarrerak nagusitzen direzen honetan, irmoago adierazi gura dogu, gatazkaren susterretara jo behar dala eta guk bide politikoetatik bakarrik lan egiten jarraituko dogula. Eduardo Puellesen heriotza euren diskurtso politikoa goraipatzeko erabili deurie alderdi espainolistek eta Eusko Jaurlaritzak. Gatazka politikoarentzako urtenbide poliziala da eskaintzen doskuena, 40 urtean ezertarako balio izan ez dauena.

PSOEk alkarrizketa erabat baztertuta errepresino gogorrenari ekin deutson unean etorri da ETAren ekintza armatua. Gure ustean ez batak ez besteak ez dau ekarriko benetako konponbiderik. Ganera, alde batekoen aurkako gaitzespen hutsak exigitzen doskuezenek, jagokuzan eskubideak kendu eta baztertu baino ez gaitue egiten, legez kanpo utzi, berba egitea galazo, konponbiderako proposamen politikoak zabaldu ez daiguzan atxilotu. Ezker abertzalearen legez kanporatzearen ondorioz EAEko lehendakaritza lortu dauen Patxi Lopez espainolistarentzat sano barri txarra izan da Europako hauteskundeetan Iniziatiba Internazionalistak horrenbeste boto lortu izana eta aurrerantzean euskal herritarrak garan milaka lagunen kontra gogorrago egingo dauela ziurtatu dau. Zelan onartu leike lehendakari batek holangorik esatea? Horreri gitxi eritxita, milaka botoen lapurreta eta txarto kontatzeari buruz ez dau ezer esan lehendakari jaunak ezta Jon Anzaren desagerketari buruz ezta polizien torturei buruz be. PSOEk argi esan dau eskura dekozen bitarteko guztiak erabiliko deituzela milaka euskal herritar bai politikoki bai sozialki desagerrarazoteko. Estrategia militarra inondik be.
Gure ustean, Euskal Herrian marko demokratiko bat eraikitzea bideratuko dauen akordio politiko batek bakarrik lortuko dau gatazka politiko honeri urtenbidea emotea.
Euskal Herrian eskenatoki demokratiko bat lortzea ezinbestekoa da; askatasunean, herri honeri eta herritar guztioi jagokuzan eskubideen aitortzan eta herri honen gehiengoaren erabakiarekiko errespetuan oinarritutako eskenatokia behar dogu. Gurari hori gatazka armatuaren zein politikoaren parte garan alde guztiok onartu behar dogula deritzogu.
Ardura handiegaz jokatzeko garaiak direz. Guk ez dogu egundo gure herriaren askatasun eta bake nahia manipulatuko. Guk, beharrean tinko segiduko dogu, gure herriaren eskubideen alde, gatazka politiko eta armatuaren ondorio guztiak behin betiko gaindituko deituzen soluzinobide eta akordio politikoaren alde. Horixe dalako Euskal Herriko gehiengo sozialaren nahia, horixe dalako gure herriak merezi dauena.

Danok be, ardura handiz jokatu daigun dei ozena luzatu gura dotsiegu alderdi politikoei beren beregi zein euskal gizarteko eragile guztiei:  Konponbidera eroango gaituen benetako prozesu baten aldeko apustua egin beharra dago, gatazkaren susterretara jo eta gertakari honek zein gatazkak sortzen deituzen indarkeria adierazpen guztiak gaindituko deituzen eskenatoki bat lehenbailehen lortu daigun. Hori lortuteko proposamen politikoak egiten tinko segiduko dogu.

Larrabetzuko Ezker Abertzalea

LARRABETZUKO UDALAREN FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEKO BATZARRA

Gaur, udalean ordezkaritza dekien alderdi guztietako ordezkariak udalaren abokatuagaz batuko dira Larrabetzuko udalaren funtzionamendua arautzeko proposamenak egiteko.

Eta guk herritarrok, zein proposamen dekogu udalaren funtzionamenduari jagokonez? Berbarako:

Zelan arautuko geunke herritarron parte hartzea: udalbatzarretan, batzorde informatiboetan, aurrekontuetan…?

Zein eskubide euki behar doguz herritarrok udalarekiko? eta zein betebehar? Badakigu zein direzen gure eskubideak?

Zein betebehar euki behar deituz udalak herritarrokiko?

Zelangoa izan behar da udalaren eta herritarron arteko harremana?

Zein dira udaleko langileen betebeharrak herritarrokiko?

Zein dira zinegotzien eskubideak? eta betebeharrak?

Hori danori eta askoz gehiago da udalaren funtzionamenduak arautu behar dauena

ZER DERITZOZUE?

TXOTX KAFE: Proposamenak

Honek direz ekainaren 12an, 18:00etatik hasita Larrabetzuko 40 bat lagunek 4/5 laguneko mahaietan banatuta azaldu genduzan hainbat ekarpen.

Metodologia: Mahai bakotxean aktalari bat aukeratu gendun. Denbora neurtuan, galderak erantzun genduzan. Ostean, aktalaria izan ezik, beste guztiak mahaiz aldatu gintzezan. Mahai barrian, aktalariak, aurretik mahai horretan ibilitako kideen ekarpenen laburpena egin euskun. Laburpen horreri nork bere ekarpenak gehitu eutsozan. Hirutan mahaiz aldatuta galderak erantzun ostean, mahai bakotxeko aktalariek, jasotakoaren barri emon euskuen danori. Hori da hona dakartzueguna:

Larrabetzutik gehien gustetan jaku:

- Herri bizia da batez be kulturalki eta sozialki.

- Nortasuna mantentzen dauen herria da. Nortasun hori gorde egin behar dogu.

- Bizitza kalitatea: Herri lasaia baina era berean bizia eta landa eremukoa baina uriguneetatik hur

Zer ez jakun gustetan eta zer hobetzeko proposamenak:

- Etxebizitza barriak egin aurretik, hutsik dauzenak erabili.

- Etxebizitza hutsen errolda egin.

- Etxebizitza eskaeraren azterketa egin

- Alokairua sustatu.

- Lur urbanizagarri gehiagorik ez

- 4 alturatik gorako etxerik ez

- Eguneko zentroa

- Eguneko zentroa + gauekoa= Zaharretxe edo asiloa ( beti be urigunea, plazan bertan)

- Urigunea oinezkoentzako

- Eleixoste oinezkoentzako

- Eskola eta frontoi aurreko eremuak oinezkoentzako

- Aparkalekua frontoiaren albo baten

- Haurreskolak eta Eskolak eremu baten batu.

- Etorkizunean eskolak zein haurreskola eraikitzeko lurrak erosi

- Udaletxearen aurrean aterpea

- Gune ruralak euren horretan mantendu

- Oztopo arkitektonikoak kendu

-  Basoak jagon

-  Hori Bai babestu

- Hori Bai kasko historikoan barriro sartu ( orain fuera de ordenacion dau)

- Gazteentzako gunea: futbolina, ping-pong, billarra, play-stationa…

-  Taxista munizipala

- Lezamako trenera eta Usansoloko ospitalera autobusak

- Trena ekartzeko aukera berreskuratu

- Bidegorria Larrabetzu zeharkatzeko

- Bidegorria Lezamaraino

- Bidegorria Txorierri osorako

-  Maila ertaineko kultur ekitaldietarako udalaretoa

- Berdegune asko dekoguz baina horretako gehienak jabea dekie eta itxituran dauz. Herritarrok erabilteko berdeguneak behar doguz.

- Uraren presentzia berreskuratu behar dogu

- Igeriluak estali

- Bizikletantzako aparkalekuak

- Kanposantua lekuz aldatu

- Iturriak babestu

- Gurdibideak babestu

- Ikasleentzako ikasgela ( gaur egun Galdakao edo Deriora joaten direz)

- Alaioko auzoeskola berreskuratu

ZER DERITZEZUE? Idatzi zuen proposamenak SORTU LARRABETZU blogean, zein buzoietan zein kaleko paneletan.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.