ETAREN AZKEN EKINTZA DALA-TA

ETAren Abusuko ekintza dala-ta

 Euskal Herria etenbako samindura eta nahigabea sorrarazten dotson gatazka gordin bat jasaten ari da luzaroegi. Ekainaren 19ko heriotza horren adibidea da. Arrazoi politikoek eragindako beste heriotza bat.
Konfrontazino jarrerak nagusitzen direzen honetan, irmoago adierazi gura dogu, gatazkaren susterretara jo behar dala eta guk bide politikoetatik bakarrik lan egiten jarraituko dogula. Eduardo Puellesen heriotza euren diskurtso politikoa goraipatzeko erabili deurie alderdi espainolistek eta Eusko Jaurlaritzak. Gatazka politikoarentzako urtenbide poliziala da eskaintzen doskuena, 40 urtean ezertarako balio izan ez dauena.

PSOEk alkarrizketa erabat baztertuta errepresino gogorrenari ekin deutson unean etorri da ETAren ekintza armatua. Gure ustean ez batak ez besteak ez dau ekarriko benetako konponbiderik. Ganera, alde batekoen aurkako gaitzespen hutsak exigitzen doskuezenek, jagokuzan eskubideak kendu eta baztertu baino ez gaitue egiten, legez kanpo utzi, berba egitea galazo, konponbiderako proposamen politikoak zabaldu ez daiguzan atxilotu. Ezker abertzalearen legez kanporatzearen ondorioz EAEko lehendakaritza lortu dauen Patxi Lopez espainolistarentzat sano barri txarra izan da Europako hauteskundeetan Iniziatiba Internazionalistak horrenbeste boto lortu izana eta aurrerantzean euskal herritarrak garan milaka lagunen kontra gogorrago egingo dauela ziurtatu dau. Zelan onartu leike lehendakari batek holangorik esatea? Horreri gitxi eritxita, milaka botoen lapurreta eta txarto kontatzeari buruz ez dau ezer esan lehendakari jaunak ezta Jon Anzaren desagerketari buruz ezta polizien torturei buruz be. PSOEk argi esan dau eskura dekozen bitarteko guztiak erabiliko deituzela milaka euskal herritar bai politikoki bai sozialki desagerrarazoteko. Estrategia militarra inondik be.
Gure ustean, Euskal Herrian marko demokratiko bat eraikitzea bideratuko dauen akordio politiko batek bakarrik lortuko dau gatazka politiko honeri urtenbidea emotea.
Euskal Herrian eskenatoki demokratiko bat lortzea ezinbestekoa da; askatasunean, herri honeri eta herritar guztioi jagokuzan eskubideen aitortzan eta herri honen gehiengoaren erabakiarekiko errespetuan oinarritutako eskenatokia behar dogu. Gurari hori gatazka armatuaren zein politikoaren parte garan alde guztiok onartu behar dogula deritzogu.
Ardura handiegaz jokatzeko garaiak direz. Guk ez dogu egundo gure herriaren askatasun eta bake nahia manipulatuko. Guk, beharrean tinko segiduko dogu, gure herriaren eskubideen alde, gatazka politiko eta armatuaren ondorio guztiak behin betiko gaindituko deituzen soluzinobide eta akordio politikoaren alde. Horixe dalako Euskal Herriko gehiengo sozialaren nahia, horixe dalako gure herriak merezi dauena.

Danok be, ardura handiz jokatu daigun dei ozena luzatu gura dotsiegu alderdi politikoei beren beregi zein euskal gizarteko eragile guztiei:  Konponbidera eroango gaituen benetako prozesu baten aldeko apustua egin beharra dago, gatazkaren susterretara jo eta gertakari honek zein gatazkak sortzen deituzen indarkeria adierazpen guztiak gaindituko deituzen eskenatoki bat lehenbailehen lortu daigun. Hori lortuteko proposamen politikoak egiten tinko segiduko dogu.

Larrabetzuko Ezker Abertzalea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.