EKAINAREN 25eko UDALBATZARRAREN GURE LABURPENA

Atzoko udalbatzarreko berbagaietatik honakoak iruditu jakuz aipagarri:

76.-Larrabetzu udalerrian Gerekiz gaina izenez ezagutzen dan gunean dagoan lur-zati beten jabetza doan lagatea ontzat emotea bidezkoa bada.

Alkatearen proposamena: Larrabetzun Miranda lez ezagutzen dogun eremu horreri BFAk ezarri deutson Gerekiz gaina izena aldatzea eskatzea edozein kontsultarako nahasgarria izan leikelako.

Udalbatzaren ebatzia: Alkateak egindako proposamena aintzat hartzeaz ganera, Larrabetzuko toponimiaren azterketa egin dauan LABAUYRU IKASTETXEAri eskatuko jako toponimo egokia proposatzeko.

80.- Herri-argietan energia aurreztu eta eraginkorragoa izatek Ingequr S.A enpresak egin dauan proiekturako kontratu-proposamena ontzat emotea bidezkoa bada.

Ingequr S.A enpresak, espainiako estatuaren pentsura, herri-argietan aurrezteko 4 aparailu ipini deitu Larrabetzun. Beste 5 ipini eta herri osoan argiak aurreztu ahal izateko dirulaguntza jaso 17.000€ko dirulaguntza jaso leike Larrabetzuko udalak, ostera 5 aparailu horrek ipinteak 17.000€ baino gehiago balio dau. Larrabetzuko udalak dirurik ez dekonez, Ingequr enpresak hauxe proposatu deutso: Dirulaguntzaren 17.000€ Ingequr enpresarentzat eta gainontzekoa Larrabetzuko udalak aparailuek ipinita aurreztuko dauanetik ordaintzea.

82.- Udalbidek 2009ko maiatzaren 7ko idazkian egindako eskaerea aztertzea bidezkoa bada.

Udalbidek, urtero legez, bere proiektuetarako kuota eskatu deutso Larrabetzuko udalari. Biztanle kopurua neurritzat, 2.400€ eskatu deuskuz.

EAE-ANV: Abstentzinoa. Zergatia:

1.- Udalbideren 2008ko memoriarik ez dago. ( Alkateak esan dau baietz, artxiboan egongo dala eta topeuko dauela). Ez dakigunez zertan gastatu deituezan 2008ko diruak.

2.- 2008an superabita izan deurie, hain zuzen be, 227.993,45€ko superabita. Zelan da posible naziogintzarako egitasmoak bultzatzea helburu dekon erakunde batek horrenbesteko superabita eukitzea? Argitzea gura dogu.

3.- Udalbidek aurkeztutako 2009ko aurrekontuaren arabera, %40tik gora erakundearen beraren egitura mantentzeko erabiltzen da( batez ere liberatuen soldatak eta funtzionamendu gastuak). Gure ustean gehiegizkoa da.

Udalbideren jardunaren inguruko informazino zehatzik ez dekogunez eta 2008ko memoriarik erakutsi ez deuskuenez, abstenitu egingo gara.

EB-ARALAR: EAE-ANVk emondako argudioekaz bat gatoz

PNV: Udalbideren eskaera onartzen dogu, azken baten udaletxe guztiei eskatzen deutsie.

ONDORIOZ: Larrabetzuko udalak 2.400€ emongo deutsoz UDALBIDEri

83.- Dirulaguntzak emoteko modua arautzen dauan udal ordenantza nagusia hasieran ontzat emotea, bidezkoa bada.

Danok ados

Horrez gain, EB-ARALARen proposamena:

Ordenantzetan beren beregi jaso daitela generoagatik baztertzaileak direzen egitasmoak ez direzela diruz-lagunduko.

Danok ados

84.- Larrabetzuko Herri Ikastetxeak egindako dirulaguntza eskaerea aztertzea.

Larrabetzuko ikastetxeak, igeriketa ikastaroetara joateko autobusa ordainduteko 1.889,07€ko dirulaguntza eskatu deutso udalari.

Danok ados

Horrez gain, PNVren proposamena.

Eskolako kontseiluan ordezkari dan EB-ARALAReko zinegotziak galdera hauxe egitea eskolaren hurrengo kontseiluan: Zein ekintzatan gastatzen dau eskolak Jaurlaritzatik jasotzen dauan dirulaguntza?

Danok ados

86.- Eskaerak eta galderak

EAE-ANV: Udaletxeko udalbatzarretarako aretoan dagoan Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiaren kuadroa kentzea eta haren ordez beste zeozer jartzea.

Danok ados

Horrez gain, Ibarretxeren koadroaren ordez zer jarri pentsatu beharko da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.