Posted in Uztaila 2009

UZTAILAREN 30ean udalbatzarra

Gaur, uztailaren 30a dala, udalbatzarra burutuko da

20:00etan udaletxeko aretoan

Besteak beste honakoak izango doguz berbagai:

92.- Larrabetzun Haurreskolak barritu eta hantitzeko proiektuko obren lehenengo ziurtagiria ontzat emotea,bidezkoa bada. Zenbatekoa: 110.672,19€

93.- Larrabetzuko Belarrinaga auzoan hornikuntza sarea ordezteko proiektuko obren lehenengo ziurtagiria ( likidatzea) ontzat emotea, bidezkoa bada.  Zenbatekoa: 81.975,02€

94.- 2008ko ekitaldiko udal kontu Orokorra ontzat emotea, bidezkoa bada.

95.- Larrabetzuko 8.2 sektoreko lurzati industriala ( Bersoakoa, saldu ezinik dauena) besterentzeko administrazino klausulen agiriaren aldaketea ontzat emotea, bidezkoa bada. ( Prezioa %15 bajatuko da).

98.- Jai-batzordeari emon beharreko dirulaguntzea aztertzea, bidezkoa bada. Zenbatekoa: 28.000€. Orain %70a eta memoriagaz batera %30a.

100.- Amada Bilbao Garcia ( Maite, gure zinegotzia) zinegotzi andreak egin dauan eskaerea aztertzea, bidezkoa bada. Txorierriko zerbitzuen Mankomunitateari eskatu deutso hartutako erabagien akten eta ebazpen guztien kopiak bialduteko.

101.- Aurrekontuan ” Nekazaritzea, abeltzaintzea eta kontsumo iraunkorra” izeneko partida barri bat sortzea aztertzea, bidezkoa bada.

101.- Gurpide alkarteak aurkeztutako proiektuari erakunde eta ekonomia laguntzea emotea aztertzea, bidezkoa bada.

GOGORATU HERRITARROK UDALBATZARRERA JOAN ETA BERBA EGIN GEINKENA

LARRABETZUKO UDALAREN EGOERA EKONOMIKO LARRIAZ


/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}

UDAL AURREKONTUAK: KRISIAREN ISPILU

 Konturatuko zintzienez, udal-aurrekontuei buruzko informaziorik ez dozue jaso. Aurtengo udal-aurrekontuak oraindik burutu barik dagozenez, Udalak 2008ko aurrekontu prorrogatuekaz funtzionatu behar dau.

Gastuen eta diru sarreren arteko aldeari urtenbidea emon ezinik dabil Udala.

DIRU-SARREREN EGOERA

2008an 611.000 eurotako defizita izan dogu.

Batetik, gune industrialetik Udalari jagokon lur zatia salduta 1.816.000€ jasotzea aurreikusi zan arren, gune industrialeko lurrik ez da saldu.

Ostera, diru-sarrera hori segurutzat hartuta hainbat inbertsiotan sartu zan Udala, beste asko egin barik utzi baziran be.

Bestetik, eraikinen zergatatik 348.000 € jasotzea aurrikusi zan eta 75.000€ baino ez zan bildu.

Bizkaiko Foru Aldundiak 132.000 € itzuliarazo gura doskuz.

2008an Udalei banatutakoaren zati bat itzuli egin behar dogu Udal guztiek 2009an zergatatik batu beharreko dirutza ez zalako izan BFAk aurreikusitakoa. Arrazoia: Antza, iruzur fiskala?Baina nortzuena? Enpresariena.

Horrez gain, seguruenik aurten be gune industrialeko lurra ezin izango da saldu eta eraikinen zergatatik ezer gitxi etorriko dala aurrikusten da.

GASTUEN EGOERA

Gastu arruntek ( derrigorrezkoek) gora egin deurie.

Mankomunitateari bere zerbitzuengatik ordaindu behar dotsegun kuota %15 igo da, KPI (Kontsumoko Prezioen Indizea) delakoa baino gehiago kasu askotan.

Iaztik onartuta dagozen hainbat inbertsiotarako gastuak derrigorrez asumitu behar doguz.

455.000€ko inbertsinoa

Gune industrialeko lurzorua saldu ezean 224.000€ko diru-sarrera

 BALANTZEA (uztaila hasieran)

Gastu-sarrera arruntak (makina bat murrizketa eginda)                -171.000€

Inbertsino gastuak-sarrerak                                                         -231.000€

2008ko defizita                                                                         -611.000€

GURE BALORAZINOA

Krisi ekonomikoari aurre egiteko gastuetan zorrotz jokatzearen aldekoak gara eta horixe da ondo edo txarto orain arte Ogasuna Batzordean ezker abertzaleko zinegotziok egin doguna. Halan eta guzti be, ezin izan dogu lortu balantzea bardintzerik.

Izan be, arazoa sakonagoa da Irakurtzen jarraitu

SORTU LARRABETZUREN HITZALDIA eta PNVren hitzaldia

Aste honetan bi hitzaldi izan doguz Larrabetzurako Hirigintza Plan Orokorra gaitzat hartu deurienak. Bata PNVk antolatu dau eta bestea SORTU LARRABETZU prozesua dinamizatzen dabilen Kontseiluak. Kronologikoki egingo doguz biei buruzko gure balorazinoak:

PNVren hitzaldia

Larrabetzuren etorkizuna izenburuko hitzaldia martitzenean izan zan, 19:30ean Angulerin. Hitzaldirako herrian kartelak ipintzeaz ganera, PNVk hainbat gonbidapen banatu zeituzen, bai Ezker Abertzalekoen artean bai EB-ARALARekoen artean bai TXOTX KAFEan izan ziren batzuen, ez danen, artean. Harritu egin gintuen PNVk Ezker Abertzaleko kideok gonbidatzeak eta geuk ere aurrerantzean kontuan hartzeko moduko keinua dala uste dogu, hau da, herriko alderdiok ekitaldi zabalak egiten doguzenean ostantzeko ordezkaritza politikoei gonbidapen zuzena egitea elkarbizitza demokratikoaren seinale dalako.2003-2007 legegintzaldian Ezker Abertzaleko zinegotziak guztiz baztertzetik gonbidapenak eskura emotera aurrerapausu itzela dago, zoriontzekoa edozelan be.

PNVkoa dan Otzara blogean azpimarratu egiten deurie zein garrantzitsua izan dan PNVk egin dauena,  baina ahaztu egin jakie herritarrei azaldutea PNVk Kontseiluan izan dauen jokaera:

  • Ezker Abertzaleari etenbarik kontuak eskatzen ibili dira PNVkoak Ezker Abertzaleak herritarrok SORTU LARRABETZU prozesuan parte hartzeko ekitaldiak, kartelak, blogean informazinoa… zabaldu deituzelako. Oso gogor kritikatu euskuen Angulerin Plan Orokorrari buruz berba egiteko batzarra antolatu izana ETA HARA NON ANTOLATU DEURIEN HITZALDI BAT KONTSEILUAK BESTE BAT ANTOLATU DEUEN ASTE BEREAN ETA GAI BERAREN INGURUAN!!! Gure ustean, Kontseiluak proposatutakoez ganera, Larrabetzuko alderdi politikoek ahalik eta gehien motibatu behar deitu herritarrak SORTU LARRABETZU prozesuan parte hartu dagien. Zergatik? Herritar askok alderdiaren akuiluagaz errazago hartuten deurielako parte antzekoetan. Adibide garbiena PNVk antolatutako hitzaldi hau bereu.
  • Ezker Abertzaleari aurpegiratu doskue SORTU LARRABETZU prozesua monopolizatu gura dogula: Eta zelan definidu behar dogu Kontseiluak beste hitzaldi bat antolatutako aste berean gai beraren inguruko hitzaldia antolatzeari? Ezin zan beste aste batean egin? Alkateak Agirregoitia aurkeztean esan zeuen hitzaldia Larrabetzun Plan Orokorrari buruz egiten gabizen hitzaldi zikloaren barrukoa da”la? Ez zan ba PNVren hitzaldia izan? Irakurtzen jarraitu

LARRABETZURAKO HIRIGINTZA PLAN OROKORRA: Uztailaren 2an hitzaldia

Larrabetzurako Hirigintza Plan Orokorra herritarron parte-hartzean oinarrituta egin daiten sortu genduen Kontseiluak antolatuta eta SORTU LARRABETZU prozesuaren barruan, hitzaldia dekogu:

EGUNA: Uztailaren 2a

ORDUA: 19:30

LEKUA: Anguleri

HIZLARIA:  Izaskun Larzabal.

BERBAGAIA: Elgoibarreko HPOa zelan egin deurien azalduko dosku

Bide batez gogoratu SORTU LARRABETZU blogean zein kaleko paneletan gure iritzia emon geinkeana

larrabetzu behetik herritik ezkerretik auzolanean euskal herria

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.