/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}
UDAL AURREKONTUAK: KRISIAREN ISPILU
Konturatuko zintzienez, udal-aurrekontuei buruzko informaziorik ez dozue jaso. Aurtengo udal-aurrekontuak oraindik burutu barik dagozenez, Udalak 2008ko aurrekontu prorrogatuekaz funtzionatu behar dau.
Gastuen eta diru sarreren arteko aldeari urtenbidea emon ezinik dabil Udala.
DIRU-SARREREN EGOERA
2008an 611.000 eurotako defizita izan dogu.
Batetik, gune industrialetik Udalari jagokon lur zatia salduta 1.816.000€ jasotzea aurreikusi zan arren, gune industrialeko lurrik ez da saldu.
Ostera, diru-sarrera hori segurutzat hartuta hainbat inbertsiotan sartu zan Udala, beste asko egin barik utzi baziran be.
Bestetik, eraikinen zergatatik 348.000 € jasotzea aurrikusi zan eta 75.000€ baino ez zan bildu.
Bizkaiko Foru Aldundiak 132.000 € itzuliarazo gura doskuz.
2008an Udalei banatutakoaren zati bat itzuli egin behar dogu Udal guztiek 2009an zergatatik batu beharreko dirutza ez zalako izan BFAk aurreikusitakoa. Arrazoia: Antza, iruzur fiskala?Baina nortzuena? Enpresariena.
Horrez gain, seguruenik aurten be gune industrialeko lurra ezin izango da saldu eta eraikinen zergatatik ezer gitxi etorriko dala aurrikusten da.
GASTUEN EGOERA
Gastu arruntek ( derrigorrezkoek) gora egin deurie.
Mankomunitateari bere zerbitzuengatik ordaindu behar dotsegun kuota %15 igo da, KPI (Kontsumoko Prezioen Indizea) delakoa baino gehiago kasu askotan.
Iaztik onartuta dagozen hainbat inbertsiotarako gastuak derrigorrez asumitu behar doguz.
455.000€ko inbertsinoa
Gune industrialeko lurzorua saldu ezean 224.000€ko diru-sarrera
BALANTZEA (uztaila hasieran)
Gastu-sarrera arruntak (makina bat murrizketa eginda) -171.000€
Inbertsino gastuak-sarrerak -231.000€
2008ko defizita -611.000€
GURE BALORAZINOA
Krisi ekonomikoari aurre egiteko gastuetan zorrotz jokatzearen aldekoak gara eta horixe da ondo edo txarto orain arte Ogasuna Batzordean ezker abertzaleko zinegotziok egin doguna. Halan eta guzti be, ezin izan dogu lortu balantzea bardintzerik.
Izan be, arazoa sakonagoa da
Alde batetik, azpikontratazio dinamikan gagoz sartuta aspalditik. Seguruenik zerbitzuen kudeaketa zuzena eginda gastua bajuagoa litike, epe luzera pribatizaziona garestiago dalako. Horren adibide nabarmena da Mankomunitateak udalei kuota igo izana.
Gure ustean AZPIKONTRATAZIO POLITIKAREN BALORAZIO SAKONA EGITEA BEHARREZKOA DA
Bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2008ko likidazinoa negatiboa izatea ez da krisi ekonomikoaren ondorioa: arrazoi nagusia azken urteotan Bizkaiko Foru Aldundiak zergen inguruan hartutako neurri atzerakoiak dira: Sozietateen zergak gitxitu, Ondarearen gaineko zerga kendu eta gero eta hobari gehiago emon deutsiez enpreseei.
Bizkaiko Foru Aldundiak ezarritako Udalen finantziazioa bidegabea eta ez-nahikoa da:
Aurten Foru Aldundiaren baliabide guztien %11,05 baino ez dogu jasoko Udalek, gainera kopuru horretatik 2008ko likidazio negatiboa dala-ta, jagokun portzentaia itzuli egin behar dogu.
Aldundiko Sailetatik jasotzen direzen dirulaguntzak sail bakotxeko diputatuaren irizpidearen arabera zein dekretoen bidez, objetibotasun barik emoten dira. Holan, banaketa udalerrien menpekotasunaren arabera egiten da.
Gure iritziz, dirulaguntzetan banatzen dana poltsa orokorrean sartu behar da (Udalkutxan).
Azken baten, erabateko aldaketa behar da finantziazio sisteman, herritarrengandik kudeaketa hurbilagoa eta eraginkorragoa egiteko eta udalen baliabideak behar direzen bestekoak izateko.
UDAL AUTONOMIA EKONOMIKOA ALDARRIKATZEN DOGU.
Egoera larri honeri urtenbidea emoteko alkatetza eta beraz erantzunkizuna duen alderdiak ez dau gaur gaurkoz ezelango proposamenik egin Ogasun batzordean. Zer deritzozue?
[...] En el blog de la izquierda abertzale de Larrabetzu podemos leer la situación del ayuntamiento y la valoración que hace la izquierda abertzale de esta situación. [...]
[...] es habitual en la historia política de Larrabetzu, la izquierda abertzale informa, en su blog y a traves de un escrito de la situación del Ayuntamiento, Como es habitual en la historia [...]