Elkartasun uholdea

elkartasun eguna

http://elkartasunauholdea.wordpress.com/

BERRIA.

Etxeratek deituta euskal presoen eskubideen aldeko ekimena egin dute gaur Bilbon eta “Elkartasun uholdea” izeneko manifestuaren aurkezpen ofiziala egin dute. Jada 2.500 sinadura ditu euskal preso eta berain senide eta lagunen eskubideen alde egiten duen manifestu horrek. Deitzaileek eskerrak eman dizkie “manifestura atxiki diren eragile sindikal, sozial, politiko eta norbanako ezberdinei”. Oraindik, elkartasunauholdea.wordpress.com atarian sinadura emateko aukera dago.

“Euskal Presoen eskubideen defentsaren aldeko edozein ekimen kriminalizatzearen helburua euskal presoen eskubideekiko elkartasunaren zergatia iritzi publikoari ezkutatzea” dela berretsi dute gaurko elkarretaratzean.

Hainbat lagun izan dira, horien artean aurpegi ezagun asko: Oihana Bartra, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Xabier Amuriza eta Iratxe Ibarra bertsolariak, Iñaki Olano kazetaria, ezker abertzaleko Arantza Urkaregi eta Joxerra Etxebarria, Aralarreko Iñaki Aldekoa eta Rebeka Ubera, Alternatiba Eraikitzeneko Jonathan Martinez eta Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia, esaterako.

Laburpen hitzak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.