2010eko udal zergak: Ezker abertzalearen proposamena

UDAL ZERGAK, TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

EZKER ABERTZALEAREN PROPOSAMENA

Krisialdia dala-eta bizi dogun egoera ekonomiko eta sozialari erantzun sendoa emotea da  ezker abertzalearen asmoa.

Gure ustez eredu ekonomiko eta soziala da auzitan  jarri behar dana krisiaz berba egiten dogunean. Eredua da aldatu behar dana benetako arazo sozialei aurre egiteko.

Euskal Herrian gai ekonomiko eta sozialetan erabakitzeko aukerarik ez izatea da klabea egungo eredua mantentzeko eta enpresarien interesak nagusi izaten jarraitzeko. Benetako aldaketa politikoa ez burutzeko asmoaren atzean interes ekonomiko jakinak dagoz.

Udalak krisialdiaren ispilu argia bilakatu dira eta beronen ondorio handienak  sufritzen dituezan instituzioak dira. Udalen finantziazio justua, duina eta nahikoa ez izatea da bizi dogun egoeraren arrazoia. Izan be, zergen bilketatik Udalek apurrak besterik ez dituez jasoten. BENETAKO ARAZOA UDALEN FINANTZIAZIO SISTEMAN DAGO.

Eskuak loturik gagoz Udaletan beste instituzio batzuek erabakiten deurielako zein izan behar dan gure finantziazioa, gure ekimen eta politikak erabat baldintzatuta dagoz inoiz ez dakigulako noraino izango dogun dirulaguntza bat edo ez.

Aldundiek Udalei dirua bueltatzea eskatzeak edo hurrengo urterako finantziazio murrizketak Udalerrietan eragin zuzena  izango dau, egoera okertu besterik ez baitu egiten. Sortu deurien kolapso egoera honetan ezinezkoa da Udal batek bete behar dituezanak betetzea, holan ezinezkoa da herritarrei opatu beharreko zerbitzuak behar dan moduan bermatutea, hola ezinezkoa bihurtuten da gure Udalerrietan garatu gura doguzan politikak aurrera eroatea.

Eta gauzak argi esan behar dira, Aldundiek ebatzi zeuriezan Udalen finantziazio murrizketa hauek ez dira krisiaren ondorioa. Zerga bidez gitxiago jaso bada ez da krisiaren ondorioz bakarrik, eurek bultzatu deurien politika fiskala eta zerga aldaketak sortu deurie egoera hau neurri handi batean, enpresei edo errenta altuei begira hartu deuriezan erabakiak eta horrez gain errenta altuen iruzur fiskalaren aurrean neurri eraginkorrak hartu barik jarraitzeak.

Hortaz, Udalek deukiezan diru sarrera urriak ez dira herritarren errua, eta herritarren bizkar gainean karga fiskal handiagoa botatzea ez da norabide egokia.

Ezin dogu zerga eta tasen igoeran oinarritutako Udal finantziazio eredua bultzatu eta horrexegaitik  2010erako Zerga, Tasa eta Prezio Publikoei buruz ondorengoa proposatzen dogu:

A)     ZERGAK

KPIaren (Kontsumo Prezioaren Indizea) azken datu ezaguna negatiboa izanik eta urte amaierarako aurre ikuspena 0 ingurukoa dalarik, Zergen tarifak bere horretan uztea.

B)     TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Herritarrei   dagokien  zerbitzua   emoteagaitik   zorpetzeko   ez  dogu

inongo  beldurrik   izan   behar.  Horrez gain,   KPIaren     (Kontsumo

Prezioaren  Indizea)   urte  amaierako   aurre I  kuspena  0 ingurukoa

dalarik,  Tasa eta Prezio Publikoen tarifak bere horretan uztea.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.