Azken udalbatzarra

Hemen daukazue azkenengo udalbatzarraren informazioa:

1.-Haurtzaindegiko obrak amaitu dira.

    • Astelehenean umeak sartu, eta martxan hasiko da haurtzandegia.

2.-2010 erako udal zergek ez dute igoerariak izango.

    • Zinegotziguztiek aho batez onartu zuten igoerarik ez egotea, arrazoi desberdinengatik.
    • EAJ-PNVk egungo udelarrien finantziazio sistema irmoki defendendatu zuen eta esker abertzalearekin eztabaida piztu zen.
    • Ezker abertzaleak egungo udal finantziazio sistemaren aurka egin zuen. Udalek finantziazio indartsuagoa eta autonomía gehiago behar dutela aldarrikatu zuen, herritarrengandik hurbilen dagoen instituzioak direlako. Egungo ereduan, udal finantziazioa “adreiluarekiko” menpekotasunean oinarritzen dela salatu dute; horrek herriaren eta herritarren beharren arabera eraiki beharrean, bestelako interesengatik eraikitzea ekartzen bait du,  udalak diru sarrerak eduki ditzan .

3.-Larrabetzuko osasun zerbitzu eskasa hobetze aldera Osakidetzarekin elkarrizketak hasiko ditu Udalak.

    • Udalak osakidetzako arduradunei gutun bat bidali die, egoeraren berri emateko eta konponbideak emateko asmoz.

4.-Gizarte larrialdietarako laguntza eskaria bidali da Eusko Jaurlaritzara.

    • EAJ/PNVk proposatu eta aho batez onartu zen eskaria egitea.

5.-Ezker abertzaleko kideen atxiloketak salatzeko mozioa aho batez onartu du Larrabetzuko udalak.

  • Ezker abertzaleak aurkeztu zuen mozioa, eta EB/arala-ek bere proposamena. Kontsentsura iritsi eta aho batez onartu zuten mozioa.

6.-Azaroak 25 EMAKUMEENGANAKO ERASOEN AURKAKO EGUN INTERNAZIONALA.

  • Udalak deklarazio instituzionala aho batez onartu eta mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu du.
  • Ezker abertzaleak bere deklarazio aurkeztu zuen, PNV-k eudel-ena. Ezker abertzalearena aho batez onartu zen eta eudel-ena PNV-EB-aralar-en 5 bozka eta ezker abertzalearen abstentzioaz onartu zen

7.- Goikoeleixalde-ko eliz atariaren gaiaz hitzegin zen .

Laburpen hitzak

Erantzun bat “Azken udalbatzarra” postean

  1. [...] hemos podido leer en  ESANLARRABETZU.ORG, respecto al último pleno municipal, por fin parece ser ( a ver si es verdad) el Ayuntamiento va a [...]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.