Posted in Urria 2009

JON ANZA erahil deurien zantzoak

Gaur GARAk dakarrena hasierako susmoen baieztatzea izan leike. Ez da lehenengoz gertatu eta gatazka politikoa konpontzen ez badogu, ez da azkena izango. PSE-PSOE, PP eta Espainiako indar armatuek Euskal Herriaren kontrako errepresino itsua abiarazo deurie. Zoritxarrez, EAJ-PNVk bat egin dau heurekaz eta argi utzi dau Euskal Herriaren autodeterminazino eskubidea lortzea ez dala euren lehentasuna.

UDALAREN KIROL ZERBITZUEN ESKAINTZA

Larrabetzuar batek honako eritxia jakinarazo dosku:

 epa,

azkeneko egunotan ikasturteari hasiera emon deutsegu. Eta eurekaz batera extraeskolarren tenporadia be zabaldu da. Guraso elkarteaz batera, kirol elkarteek euren eskaintza egiten deurie. Baie gure herriek ez dekoz kirol azpiegitura nahiko eskaintza osoari aurre egiteko, estalitako piszina kasu. Eta beste herri batzuetara desplazatu behar gara. Eta inguruko herrietan erroldatuek gure aurretik lehentasuna dekie (normala) eta onartuak bagaren itzelezko prezioak ordaindu behar doguz.
Txorierriko mankomunitatean ez dau gai honen inguruan akordio globalik? Ez dogu eskatuten zerbitzu guztiek gurean eukitea baie mankomunitatean egoteak zeozertarako balioko deu, ez? Eta ez bakarrik umeei begire, nagusiei begire be.
Agian udalaren aldetik dauzen zerbitzuen barri emon beharko zan eta prezioei begire be gainontzeko herriekaz akordio bat lortu.

Gero arte
Zr

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.