Posted in Azaroa 2009

BARDINTASUN PLANAREN AURKEZPENA

Hauxe udaleko batzordeak helarazo doskun deialdia:

Gaur, azaroaren 30eanLarrabetzuko  Emakume eta Gizonen Berdintasunerako   II Planaren  azken zirriborroaren aurkezpena izango dogu, Anguleri Kultur etxean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bertan planari buruzko azken iritziak, ekarpenak jaso ahal izango dira.

Larrabetzuko Berdintasunerako II  Plana herritar guztientzako tresna ulergarria eta praktikoa izateko asmoagaz jaio da. Hori dala-ta, plan horren egitura eta hizkuntza ahalik eta sinpleneenak eta gertuenak aukeratzen ahalegindu gara.

Aurreko urtean hasi gintzezan plan hori diseinatzen Emakume Batzordean, Behargintzako Berdintasun teknikariegaz  alkarlanean. Aurten egingo dan azken Plenoaren onespenagaz amaituko dogu planaren diseinu-lana. Planak hurrengo hiru urteetan, hau da 2010 – 2012, udaleko bizitzan eragina izateko sortu dogu, zinegotzi eta herritarron parte hartzeagaz.

Dokumentua Larrabetzuko udalaren web orritik hartu ahal izango dogu honako helbide honetan, http://www.larrabetzuko-udala.com/modules.php?name=descargas . Liburutegian be kopia eskatu ahal izango dogu. Zuen ekarpenak eta iritziak ongi etorriak izango dira.

Gaurko udalbatzarrean gazte independentisten aldeko mozinoa

Azaroari jagokon udalbatzarra gaur izango da, 20:00etan udaletxean

Hauxe gai-ordena: GAI ORDENA

Horrez ganera eta azken orduan, gertakizunek halan aginduta, atxilotuta dauzen 34 gazte independentisten aldeko mozinoa sartu dogu. Hauxe testua:

GAZTE MUGIMENDUAREN KONTRAKO ESPAINIAR ESTATUAREN ERASO ERREPRESIBOAREN AURREAN MOZIOA:

Azaroaren 23an euskal gazte independentisten aurkako beste operazio poliziala eta judizial bat burutu zuten. Horren ondorioz, hegoaldeko lau herrialdetan Euskal Herriaren eskubideen defentsan aritu diren 34 gazte atxilotu zituzten. Poliziek 90 bat miaketa burutu zituzten: etxeak, gaztetxeak, elkarteak, peñen egoitzak, tabernak…

Atxiloketa hauek arrazoi politikoak direla medio burutzen dituzte, oinarrizko eskubideak urratuz eta berme juridikoak ukatuz. Kasu honetan operazio mediatiko-poliziala erabiliz. Bestalde, esan beharra dugu, makro-operazio hau testuinguru politiko zehatz batean egiten dela.

Izan ere, hilabete hauetan ezker abertzalea eztabaida sakonean murgildua dago. Euskal Herria aldaketa politikora eraman eta eskenatoki demokratiko bat eraikitzeko estrategia eraginkorra definitzeko lanean dabil, eta argi dago honi beldurra diola Estatu espainiarrak. Eztabaida hau eta ezker abertzalearen iniziatiba politikoa zapuzteko Estatuak horrelako operazio errepresiboak burutuko zituela jakina zen, izan ere, errepresioa da Estatu espainiarrak duen tresna bakarra. Irakurtzen jarraitu

HARITZ ASKATU: Mobilizazioak asteon

Zamudioko burkideek bidalitako oharra:

Polizia operazio zabala egin dute Hego Euskal Herrian gazteen kontra, Segi gazte erakundearekin lotura dutelakoan. Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak zuzendu du operazioa eta, oraingoz, 36 gazte atzeman dituzte Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak.
Makro operazio honen  barruan HARITZ PETRALANDA Zamudioztarra atxilotu
dute.

MOBILIZAZIOAK:
-Azaroak 24, Asteartea 20:00etan Zamudioko Plazan
-Azaroak 25, Asteazkena 20:00etan Zamudioko Plazan
-Azaroak 26, Osteguna 20:00etan Zamudioko Plazan
HARITZ ASKATU!!!

UTZI GAZTERIA INDEPENDENTISTA BAKEAN!!!

ARITZ PETRALANDA atxilotu deurie: 20:00etan Zamudiora

36 gazte independentista atxilotu deuriez bart. Horien artean Zamudioztarra dan Aritz Petralanda.

BERRIA egunkarian: 36 euskal gazte atxilotu dituzte bart Hego Euskal Herrian, Segirekin lotuta

APURTU.ORG webgunean: Gutxienez 36 gazte atxilotu dituzte polizia espainolak eta goardia zibilak

Atxilotuen behin behineko zerrenda

Ezker Abertzaleak gatazka politikoa gainditzeko proposamen politikoa egin ostean datoz atxiloketok, euskaldunon artean itxaropena zabaldu dan sasoian.

Gaur 20:00etan eta Zamudioko plazan, gure 36 neska-mutilen atxiloketak salatuteko batuko gara

GORA EUSKAL GAZTERIA!

AZAROAREN 25ean emakumeen kontrako indarkeria salatuko dogu

Hauxe dozue emakumearen indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dala-ta, Larrabetzuko ezker abertzaleak proposatu eta udalak onartutako testua:

Beste urte batez, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Larrabetzuko udalak salaketa egin nahi du eta biolentzia matxistaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du, gure Udalerrian ere irauten duen gaitza baita.

2009a hasi zenetik 5 emakume erail dituzte Euskal Herrian eta milaka dira komunikabideen bitartez jasotzen ditugun kasuen berri . Eraso sexisten inguruko gertakariak eta salaketak egunero entzun ohi ditugun elementuak dira. Herriko jaietan edota jai eremuetan emakumeon askatasuna baldintzatu eta eraso sexisten areagotzea ematen da. Lan eremuan ematen diren sexu jazarpenen datuak kezkatzekoak dira. Gazteriaren artean sexuen arteko botere harremanak eta balore patriarkalak iraunarazteaz gain, mutil askok nesken kontrako indarkeria ere baliatzen dute…

Beraz, Euskal Herriko indarkeri sexistaren diagnosia osatu ahal izateko datu zehatzik ez badugu ere; aipaturiko datuak oinarri hartuta, emakumeon kontrako indarkeria gure herriko arazo sozio-politiko nagusia dela ondorioztatu dezakegu.

Instituzioen aldetik, emakumeon aurkako indarkeriari aurre hartzeko martxan dauden lege, protokolo, orden eta akordio inter-instituzionalak,  partzialak dira eta benetako konpromiso politikotan oinarritutako adierazpena plazaratzea beharrezkoa da.

Horren guztiaren jakitun, Udal honek Irakurtzen jarraitu

EL DIARIO VASCO-EL CORREO ESPAÑOL FRANCO gogoratuten

El Diario Vasco gipuzkoako El Correo Español da, ugazaba bardinen egunkariak dira, editorial eta ildo ideologiko batekoak.

El Diario Vasco gipuzkoan eta El Correo Español bizkaian dira gehien irakurtzen direzen egunkariak, besteak beste, euskaldun askok irakurtzen doguzelako.

Eta Larrabetzun? Beste hainbeste. Hauteskundeatan aukera abertzaleen alde egiten dogu larrabetzuarrok nabarmen. Ostera, gero, egunerokoan, El Correo Español erosten dogu, Francoren eskelak ipinten deituzen faxisten esku dagoen egunkaria.

Atzoko egunez, batzuk Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoratuten genduzan bitartean, beste batzuk Francogaz akordeu ziren:

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.