ITSASOAREN ALABA.

Aretxabalaren 20 urteak ospatzeko ekitaldietako bat bihar izango dogu, azaroaren 11an, 20:00etan Angulerin

ITSASOAREN ALABA

Haize Goikoetxea Ugartek hogeita sei urte dauzka. Ipar Euskal Herrian jaio zen. Errefuxiatu bikote baten bigarren alaba da, eta bi urte bete gabe zituela, GALek Mikel Goikoetxea, “Txapela”, hil zuen: bere aita.

Urte guzti hauetan Haizerentzat sendatu gabeko zauri sakon bat izan da bere aitaren heriotza. Gertaera horrek bere bizitza erabat baldintzatu du, eta gainera, amarekin gaiari buruz hitz egitea bientzat oso gogorra izan denez beti, gauza gutxi dakizki aitari buruz.

“Irudi erreal bat edukitzea falta dut, zirkulu bat itxi beharra daukat barnean”, esan zidan egun batean Haizek. “Eta lan horretan zeuk lagunzea gurako nuke. Gura nuke aita ezagutu zutenak elkarrizketa ditzagun”.

Memoriaren berreskurapeneko ariketa zoragarri honen lekukotza da dokumental hau. Haizek eskatuta abiatutako bilaketa du ardatz nagusi, inbestigazio periodistiko soil bat baino askoz gehiago dena: Haizeren bilaketa pertsonala. Bide horretan, Txapelaren irudi desberdinak ezagutu zituzten pertsonekin egiten da topo eta guztiek kontatutako istorioak josiz, Txapelaren irudi kontraesankor bezain erreala osatzen du Haizek, non nahasten diren Argelia eta Donibane Lohitzune, edo Txorierriko langileria eta espainiar ministroen kontrako atentatu saiakerak…. Guzti horrekin batera, Haizeren esperientzia pertsonal errepikaezinaren lekuko bilakatzen da ikuslea. Biktima baten memoria eta sustraien berreskurapen adoretsuaren lekuko.

Laburpen hitzak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

Gravatar
WordPress.com Logo

Please log in to WordPress.com to post a comment to your blog.

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.