Posted in Azaroa 2009

SANTI eta JOSU gogoan

Santi Brouard erail zutenetik 25. urteurrenean eta Josu Muguruza hil zutenetik 20 urte pasa direnean Ezker Abertzaleak omenaldia egin nahi die berriro ere. Aurtengoa egoera ezberdinean kokatzen da: Altsasun eginiko proposamenak ilusio berriak piztu ditu gure herrian.

Santi eta Josuk askotan defendatu zuten bezala gakoa ez dago erresistentzian, baizik eta garaipenean. Hori dela eta lelo horrekin egingo zaie omenaldia: “Santi, Josu… garaitzeko jaioak, irabaziko dugu!”. Ekitaldiak, beti bezala, goizetik hasiko dira. Lehenengo Santi Brouarden monolitoaren aurrean, 11tan, lore-eskaintza egingo dua. Ondoren, 12tan, Errekalden Josu Muguruzari ere lore-eskaintza egingo zaio plazan eta bertan izango dira adierazpenak. Arratsaldean ekitaldia izango da Bilboko Esperantza Frontoian. Santi, Josu… irabaziko dugu!

AZAROAREN 18an herri batzarra: Prozesu demokratikoa auzolanean hasiko dogu

Azaroaren 18an, eguaztenez, iluntzeko 20:00etatik aurrera Anguleri kultur etxean, Larrabetzuko ezker abertzaleak bere proposamena aurkeztu gura dotzue Larrabetzuko herritarrari.

Proposamen horrek zazpi oinarri dekoz :

1 Konponbide demokratikorako prozesuaren erreferentzia bakarra bide baketsu eta demokratikoetatik adierazitako herri borondatea da, bai prozesua bera martxan jartzeaz konfiantza izateko, bai hark garapen egokia edukitzeko, bai eta herritarrek beraiek berretsi beharko dituzten akordioak erdiesteko ere. Euskal herritarrek, prozesuan zehar, une bakoitzean era aske, baketsu eta demokratikoen bidez hartuko dituzten erabakiak errespetatuko dituela zinez hitza ematen du ezker abertzaleak, gainerako eragileek egin beharko luketen bezalaxe.

2 Unean uneko egitura juridiko-politikoak herri borondatearen ondorio eta herritar guztien eskubideen berme izan behar du. Herri borondateak libre eta demokratikoki adierazteko mugarik izan ez dezan, une bakoitzean indarrean diren legezko markoak ez dira inoiz oztopo edo galga izango, baizik eta berau betetzeko berma izan beharko dute.

3 Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak; Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunak; eta Eskubide Zibilen eta Politikoen Nazioarteko Itunak aitortutako eskubideak errespetatu eta arautu beharko dituzte prozesu demokratikoan barrena egin beharreko akordioek, baita gizabanakoen edo kolektiboen Giza Eskubideei dagozkien nazioarte mailako bestelako arauak ere, beste askoren artean Emakumeen Eskubideen Karta. Irakurtzen jarraitu

GATAZKA KONPONDUTEKO EZKER ABERTZALEAREN PROPOSAMENA

Ez Europako epaitegiek, ez Espainiako auzitegi ultraeskuindarrek ez Jaurlaritzako agintari lapurrek ez deurie galazoko ezker abertzalekook gure proposamena herritarren artean zabalduterik.

Argazkia eta etorkizuna

Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez eta Miren

Zabaleta (ezker abertzaleko kideak, 2009-11-08)

Poz handia eman digu ikusteak nolako manifestazio handia egin zen

Donostiako kaleetan, erantzun moduan, gu atxilotu eta kartzelan sartu

gintuztenean. Horrek indarra eta kemena eman die gure gogoetei eta ideiei;

bihoazkie, beraz, eskerrak Askatasunaren alde. Eskubide guztiak guztientzat

leloarekin Estatuaren ekinaldi zapaltzaile horri erantzun zieten milaka eta

milaka lagunei.

Poza sentitu dugu, ikusirik nolako erantzun antolatu itzela eman zaion sektore

politiko independentistak zapaltzeko hamaikagarren saioari. Ereduzkoa izan da,

ELA eta LAB buruan, gehiengo sindikalak eginiko deialdia, eta berriz ere begien

bistan geratu da argazki sozial eta politiko bat, aspalditik atzendua baina, hala

ere, gure herrian gehiengo soziologiko abertzale eta aurrerakoiak gogotik

eskatua eta desiratua.

Operazio politiko-judizial askotan, pertsekuzio politikoaren barruan, akusatzea

eta espetxeratzea ekarri dute atxiloketek, miaketek, inkomunikazioak eta

bestek. Genozidio politiko hori egiten ari dira, aldian-aldian horrelako ekinaldiak

antolatuz, guztiz bidegabe eta nahieran. Lehenik, helburu politikoa aukeratzen

dute, eta, gero, akusatzeko argudioak lortu/sortu egiten dituzte. Ekinaldi horien

gurpilak harritu egiten du euskal gizartea; izan ere, akusazio horiek,

errealitatetik aparte, helburu bakarra izaten dute: egoera baldintzatzea,

Estatuaren estrategiaren arabera heldu ahal izateko prozesu politikoaren

oraingo faseari. Irakurtzen jarraitu

ITSASOAREN ALABA.

Aretxabalaren 20 urteak ospatzeko ekitaldietako bat bihar izango dogu, azaroaren 11an, 20:00etan Angulerin

ITSASOAREN ALABA

Haize Goikoetxea Ugartek hogeita sei urte dauzka. Ipar Euskal Herrian jaio zen. Errefuxiatu bikote baten bigarren alaba da, eta bi urte bete gabe zituela, GALek Mikel Goikoetxea, “Txapela”, hil zuen: bere aita.

Urte guzti hauetan Haizerentzat sendatu gabeko zauri sakon bat izan da bere aitaren heriotza. Gertaera horrek bere bizitza erabat baldintzatu du, eta gainera, amarekin gaiari buruz hitz egitea bientzat oso gogorra izan denez beti, gauza gutxi dakizki aitari buruz.

“Irudi erreal bat edukitzea falta dut, zirkulu bat itxi beharra daukat barnean”, esan zidan egun batean Haizek. “Eta lan horretan zeuk lagunzea gurako nuke. Gura nuke aita ezagutu zutenak elkarrizketa ditzagun”. Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak

Una foto y un futuro

GARA.  09 11 08.

detenidos_1

Rafa Díez, Sonia Jacinto, Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodríguez, Miren Zabaleta En Estremera, a 25 de octubre de 2009

Una foto y un futuro

No es un artículo más, ni sus firmantes escriben desde donde deberían poder hacerlo. Llega a nuestra redacción proveniente de una cárcel española y la rubrican los cinco dirigentes de la izquierda abertzale que fueron enviados a prisión por Baltasar Garzón el pasado 16 de octubre. El artículo arranca recogiendo el testigo del «capital de denuncia, fuerza e ilusión que tomó las calles donostiarras» un día después, una ola popular que debe capitalizarse para abrir las puertas a otra fase política: «Una nueva fase dentro del proceso de liberación nacional que, indispensablemente -agregan-, necesita de nuevas estrategias, compromisos e instrumentos políticos».

La manifestación que inundó las calles de Donostia en respuesta a nuestra detención y encarcelamiento nos ha proporcionado una gran satisfacción, insuflando fuerza y moral a nuestras reflexiones y convicciones; vaya, pues, por delante, nuestro agradecimiento a las decenas de miles de personas que, bajo el lema «Askatasunaren alde. Eskubide guztiak guztientzako», respondieron masivamente a esta nueva actuación represiva del Estado.

Satisfacción al evaluar la enorme respuesta articulada tras la enésima intervención represiva contra sectores políticos independentistas. La ejemplar convocatoria realizada por la mayoría sindical, con ELA y LAB como tractores principales, ha vuelto a plasmar una foto social y política hace tiempo olvidada pero no por ello menos exigida y anhelada por la gran mayoría del espectro sociológico abertzale y progresista de nuestro pueblo.

Han sido muchas las operaciones político-judiciales, en clave de persecución política, que con detenciones, registros, incomunicación… han finalizado en imputaciones y encarcelamientos. Ese genocidio político se viene realizando con intervenciones periódicas plenas de arbitrariedad y discrecionalidad. Primero se sitúa el objetivo político y luego se consiguen/construyen los argumentos de imputación. Una noria de actuaciones que sorprenden a la sociedad vasca por unas acusaciones que, lejos de la realidad, sólo persiguen condicionar la situación en función de la estrategia del Estado para abordar la actual fase del proceso político.

Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak

Celaa herriaren gehiengoaren aurka

EZKERABERTZALEA.INFO

Hezkuntza Kontseilari den Isabel Celaa entzun ahal izan genuen medio ezberdinetan “kontsentsua” berreskuratzeko inposaketan oinarritutako hezkuntza aldaketak iragartzen. Lotsagarria da ikustea gutxiengoaren Gobernuak gehiengo sozialaren aurkako neurriak nola hartzen dituen. Euskara inposaketa ideologikoa dela esatea, edo Euskal Herria termino kultural bat baino ez dela aipatzea guztiz iraingarria da euskaldunon gehiengo zabalerentzat. Baina berdin dio, eurek PPrekin eginiko akordioa aurrera eraman eta euren eskutik Espainiako estatu-paktua garatzea baino ez dute nahi. Nafarroan aspaldi garatzen dabiltzak estatu-paktua eta azken asteotan bereziki larria izan dena.

Herri honetan euskara eta gaztelera maila berdinean egon behar dutela diote, eta horretarako ikasle batzuek euskaraz ez jakitea beharko omen da: A eredua mantentzeak milaka ikasle euskarazko analfabetismora bultatzen ditu. A ereduak ez du euren legea betetzen. Ezta B ereduak ere. D eredua eta A eredua parekatzea, mutur batean eta bestean dauden ereduak bailiran, errealitateari muzin egitea da. Gustu txarreko broma bat dirudi, baina hori da euren irakurketa. Izan ere, zein eskubide dute gurasoek euren seme-alabak euskarazko analfabetoak izan behar dutela erabakitzeko? Erabaki dezakete gurasoek ea Matematikak edo Biologia ikasi nahi duten edo ez? Erabaki dezake A ereduko ikasle batek derrigorrezko hezkuntza bukatzerakoan koofizialak diren bi hizkuntzen artean zeinetan mintzatu?

Eta gainera Euskal Herria eskoletan irakastea, noizbait herri izateaz gain Nafarroako Estatu izan ginela ikastea, alienazio eta inposaketa omen da. Eta eurena zer da orduan? Gutxiengo sozialak onartzen duen zerbait guztiei irakastea zer ote da? Euskal Curriculumaren garapenari ateak itxi eta gure herri jakintza deuseztu nahi dute. Laster etorriko dira zer ikasi behar den eta zer esateaz gain nola irakatsi behar den eta nork egin behar duen esaten. Ildo horretan kokatzen da euskal gatazka politikoaren biktima batzuek (oso zehatzak) eskoletan sartzeko gogoa: gure herriaren historia aldrebestu, abertzaleak gaiztoak direla eta eurak munduko “hiritar” onak.

Ezker Abertzalean badakigu euskal herritarren gehiengoa Celaaren erabaki hauen aurka dagoela. Argi utz diezaiegun espainiar inposaketa ordezkatzen duten agintari horiei.

Laburpen hitzak

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA: ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Urtarrilaren 29ko udalbatzarrean emakumeen aurkako indarkeria salatzeko bi adierazpen aurkeztu ziren, biak be, azaroaren 25ean emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna izango dalako. Adierazpen bat ezker abertzaleak proposatu zeuen eta bestea EUDELena da. Biak onartu ziren. Guk geurea ekarriko dogu hona, EUDEL ez baitogu geure instituzinotzat, besteak beste, gure ilegalizazinoari buruz txintik be esan ez dauelako edo Aresegaz hitzarmena sinatu dauelako. Hauxe da, ba, onartu zan gure adierazpena:

Beste urte batez, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Larrabetzuko udalak salaketa egin nahi du eta biolentzia matxistaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du, gure Udalerrian ere irauten duen gaitza baita.

autodefentsa_feminista_002

2009a hasi zenetik 5 emakume erail dituzte Euskal Herrian eta milaka dira komunikabideen bitartez jasotzen ditugun kasuen berri . Eraso sexisten inguruko gertakariak eta salaketak egunero entzun ohi ditugun elementuak dira. Herriko jaietan edota jai eremuetan emakumeon askatasuna baldintzatu eta eraso sexisten areagotzea ematen da. Lan eremuan ematen diren sexu jazarpenen datuak kezkatzekoak dira. Gazteriaren artean sexuen arteko botere harremanak eta balore patriarkalak iraunarazteaz gain, mutil askok nesken kontrako indarkeria ere baliatzen dute… Irakurtzen jarraitu

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.