Posted in Abendua 2009

Urtarrilaren 2ko manifestazioaren debekua dela eta

www.ezkerabertzalea.info

“Dagozkien eskubideen alde, euskal presoak Euskal Herrira” lelopean Etxerat-ek deituta eta hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek babesturik larunbatean ospatzekoa zen manifestazioaren debekuaren aurrean, ezker abertzaleak honakoa adierazi nahi du:

Euskal presoen eta euren senideen aurka Estatu espainiarra garatzen ari den errepresio estrategian urrats bat gehiago da debeku hau. Espetxe politika ankerrean gehiago sakondu du PSOEk, berriro ere, Audientzia Nazionaleko epaile txotxongilo bat horretarako erabiliz. Debeku hau eta PSOEk garatzen duen espetxe politika kriminala irmoki salatzen ditugu.

Larunbateko manifestazioaren debekuarekin, euskal presoekiko eta euren senideekiko elkartasun keinu erraldoi bat galarazi nahi dute. Berriro ere tronpatuko dira: Euskal Herriak ez ditu sekula bere presoak bakarrik utziko, ezta espetxe politika bortitz honen aurkako salaketa alboratuko ere.

Azken hilabeteetan buruturiko bestelako ekimen errepresiboen gisan, debeku honek Euskal Herrian irekitzen ari den eskenatoki berria zapuztea du helburu. Atxiloketa, tortura, espetxeratze eta debekuen bidez ezker abertzaleak Prozesu Demokratiko bat garatzeko duen apustu politikoa oztopatu nahi dute. Honetan ere oker dabil PSOE, ezker abertzalea bere apustuan berretsi egiten da, eta Rubalcabaren ekimenek ez dute ekimen hau baldintzatuko

Azkenik, debeku eta errepresio ororen gainetik, ezker abertzaleak bere elkartasun osoa adierazi nahi die euskal preso politikoei eta euren senideei.

Ezker Abertzalea,
2009ko abenduak 30

Laburpen hitzak ,

Ezker Abertzalearen Proposamena (EAP): 2010eko aurrekontuak zelan jorratu

Hauxe dozue Larrabetzuko Ezker Abertzaleak 201eko udalaurrekontuak jorratzeko egin deuen proposamena. Honeri buruzko zuen iritzia helarazoteko idatzi esanlarrabetzu@gmail.com e-lbidera

Udalaren egoera ekonomiko larriari aurre egiteko prozesua diseinatzea ezinbestekoa da. Prozesuaren barruan alkar lotuta dagozen gai bi aztertu behar dira:

1- Defizita kitatzeko plangintza. 2010-2011an ahalegindu  beharko ginateke

konpontzen. 2011an legislatura barria hasiko da eta ez litzateke oso bidezkoa

izango Udala egoera defizitarioan uztea.

2- 2010eko aurrekontuak. Aurreko puntuaren estrategiari  lotuta burutu

beharko dira.

Bestetik, Udala egoera honetan dagoelarik inoiz baino gehiago hurbildu behar da herritarrengana ez bakarrik informazioa emoteko, ostera ze euren eritxia jazo  eta konponketan parte hartzeaile izateko be

Proposatuten doguzen pausuak: Irakurtzen jarraitu

“ESAN*LARRABETZU” aldizkaria kalean

Abenduko ESAN Larrabetzu aldizkaria kalean dau.

ESAN aldizkarie Larrabetzuko Ezker Abertzalearen hiruhilabetekaria da. Udalean herrigintzarako egiten dogun lanaren barri eta Euskal Herriari egingo dotseguzan proposamenen barri larrabetzuar guztiok euki daigun sortu dogu.

Zuen kritikak, proposamenak, zalantzak, ekarpenak eta ostantzekoak helarazoteko idatzi esanlarrabetzu@gmail.com e-lbidera.

Zuek ESAN.

Egin klick hemen esanlarrabetzu aldizkariaren PDF-a ikusteko.


Laburpen hitzak ,

LARRABETZUKO ZERBITZU MEDIKOA. Udala-Osakidetza batzarra

Larrabetzuko Udalak premiazko bilera bat eskatu zuen Osakidetzako arduradunekin gai bakarraz hitz egiteko asmoz: gaur egun zerbitzu medikoan dagoen eskasia konpontzeko forma eta prozedura.

Lehenengo batzarra abenduaren 10ean adostu zen. Osakidetzaren aldetik, osasun-eskualdeko Zuzendaria, osasun-eskualdeko Kudeatzailea, baita Lehen Mailako Bezeroarentzako Arreta-Zerbitzuko burua ere aurkeztu ziren. Udalaren aldetik, alkatea eta ezker abertzaleko zinegotzi bat egon ziren.

Udalak gaur eguneko zerbitzua nolakoa den azaldu zien: kontsulten ordutegien irregulartasunak, gaixoen osasun txostenik eza, etxez etxeko bisitaldien erantzun eskasa, hau da, herritarrok kontsultara joan behar dugun guztietan pairatu edo jasan ohi duguna. Egoera hau eutsiezina zela ikusirik, kalitatezko zerbitzu bat eskatu zitzaien.

Osakidetzako arduradunen erantzuna hauxe izan zen: Irakurtzen jarraitu

HOTEL GOLF ARTXANDA: URTARRILEAN EZ-OHIKO UDALBATZARRA EGONGO DA

Halan iragarri zeurien atzoko udalbatzarrean Ezker Abertzaleako zinegotziek.  HOTEL GOLF ARTXANDAren inguruko iruzurra eta ardura politikoak herritar guztien aurrean argitzeko ez-ohiko udalbatzarra egongo da urtarrilean. Ganera, larrabetzuar asko hurreratuko garela aurreikusita, udalbatzarra Angulerin egitea eta bideoz grabatzea eskatuko dau Ezker Abertzaleak. EB/ARALAReko zinegotziak bat egin zeuen  eta EAJ/PNVkoak abstenidu egin ziren.

UDALBATZARRA ABENDUAREN 21ean

Abenduko udalbatzarra abenduaren 21ean izango da, 20:00etan udaletxean

Besteak beste, honek izango doguz berbagai:

- 147.- Hau aztertzeko, bidezkoa bada: Zubitaldeko 7. zenbakian dagoan eraikinaren beheko solairuan 6 etxebizitza eregiteagaz lotutako urbanizazinoa egiteko berme modura aurkeztutako abla itzultzea ukatzeagatik ipinitako berraztertzeko errekurtsoa.

148.- Enplegurako eta tokiko iraunkortasunerako estatuko fondoa: Udal Zerbitzuen Eraikinaren fatxadak eregiteko proiektua ontzat emotea.

149.- Udal Araudi Organikoa hasieran ontzat emotea bidezkoa bada.

150.- Euskal Fondoaren ozinoa Aminaotu Haidaren ganean.

153.- Kultureagaz, kirolaga eta Euskereagaz lotutako dirulaguntzak emotea arautzeko oinarri bereziak ontzat emotea bidezkoa bada.

154.- Eskaerak eta erreguak

ERDUZIE!

HOTEL GOLF ARTXANDA: EXPLICACIONES vs. REALIDAD

Tomás Ordeñana y el grupo municipal de EAJ-PNV han emitido un comunicado, que se puede leer en larrabetzuko-jeltzaleak.blogspot.com, relativo a la polémica suscitada con el Hotel Golf Artxanda, en el que desean manifestar que su “actuación política ha sido honesta, transparente y, sobre todo, ajustada a derecho”.

Actuación política honesta y transparente, rotundamente NO.  Sobre la juridicidad o antijuridicidad de las actuaciones desplegadas desde el acto de concesión de la licencia de construcción hasta la actualidad, aunque tenemos nuestra opinión y nuestros propios informes, no es el momento de pronunciarse ahora,  fundamentalmente por no disponer del informe jurídico encargado por el ayuntamiento. Además cuando no se actúa con transparencia y honestidad es difícil de creer que no se esté tratando de colocar una cortina que impida la visión de actuaciones ilegales.

Vamos a cotejar la afirmación de honestidad y transparencia que realizan con el desarrollo de los hechos reales:

Dicen que hasta junio de 2009 les pasan desapercibidas las notificaciones notariales donde se evidencian las compraventas realizadas. Aunque sea difícil de creer, por lo menos ya hay un primer reconocimiento: en junio de 2009 tienen conocimiento de que las ventas se están realizando, y por tanto, de que se está ejecutando uno de los mayores fraudes que se pueden cometer en el suelo no urbanizable, el uso residencial no vinculado a explotación agropecuaria. Ante esto el ayuntamiento debería de haber actuado, aunque ellos digan que “poco o nada podía hacer”. El ayuntamiento debe velar tanto por la legalidad de las construcciones como de los usos, debiendo actuar cuando se produzcan signos externos que hagan atisbar un uso fraudulento. Ese uso residencial fraudulento, en la práctica se puede producir  desde el momento de la adquisición de los apartamentos aunque no cuenten con el pertinente permiso de habitabilidad. Pero el ayuntamiento no actúa hasta que la promotora del hotel presenta la solicitud de licencia de apertura el 5 de agosto de 2009. Actitud sospechosa ésta, o por lo menos poco diligente e irresponsable.

Entre junio y noviembre de 2009 se hacen varias reuniones de la comisión de urbanismo y varios plenos, y en ninguno se nos informa del problema surgido. Pero hay varias comisiones en donde sí se informa sobre la solicitud de apertura del Hotel Golf Artxanda. Vamos a ver el tratamiento que se le da al tema:

  • El 29 de septiembre de 2009 se reúne la comisión de urbanismo. Asisten Tomás Ordeñana, el Arquitecto municipal, el concejal de urbanismo de la izquierda abertzale y un miembro de Ezker Batua-Aralar no concejal. En el 6º de los puntos tratados se informa de la solicitud de licencia de apertura del hotel en estos términos: “Todavía está sin hacer el informe técnico, pero el 5 de agosto se ha solicitado licencia de apertura del Hotel del campo de golf a la que se acompaña una documentación insuficiente. La única documentación presentada es el proyecto técnico denominado “Hotel de 4 estrellas….” y copia de la declaración de obra nueva. La documentación que falta consiste el certificado fin de obra, informe de la administración sanitaria, copia de alta en el IBI…. Por lo tanto se suspende la apertura hasta que aporten esa documentación”.  Se da a entender que una vez aportada esa documentación no hay obstáculo para conceder la apertura. El tema es tratado en cuestión de un minuto, como un asunto menor, de mera tramitación administrativa, sin darle mayor importancia. Ni la más mínima mención al fraude cometido. Irakurtzen jarraitu

GOLF ARTXANDA-ALBA HOTELA: ZETAN DABIZ EAJ-PNV, DEIA ETA HOTELEKO ARDURADUNAK?

Atzoko DEIAren Hemendik gehigarrian irakurri genuen albisteak aho zabalik utzi bagintuen, gaurkoak jota utzi gaitu.

Atzokoa

Gaurkoa

Zetan dabiz Larrabetzuko EAJ-PNV, DEIA eta ALBA HOTELEKO arduradunak?

Hotela dala dino Pelaez horrek eta hori erakusten agertu da argazkietan, ostera, erregistroan hauxe aurkitu dogu:

Obra nueva en construccion y division horizontal con Normas de Comunidad: Apartamento uno en planta baja bloque 1: Tiene una superficie util de ochenta y tres con dieciseis metros cuadrados, y consta de las dependencias y servicios necesarios: habitacion, salon, baño, cocina, hall y terraza… ZER DA HAU? ZETAN DABIL DEIA?

- Lehenengo eta bat herritarrok jakin behar dogu GOLF ARTXANDAkoek sustatutako ALBA HOTELAri baimenik ez emotea EZKER ABERTZALEA eta EB/ARALAR taldeetako zinegotzien proposamena izan dala, inondik inora ez dala EAJ-PNVrena izan. EZKER ABERTZALEA eta EB/ARALAReko zinegotziak izan ziren IRAILEKO!! Hirigintza batzordean ALBA HOTELAren irregulartasunak salatu zituezenak eta ez DEIAko artikuluan alkateak dinoen lez EKAINEAN!! ( eta lehenago be) irregulartasun horren jakitun egon zan EAJ-PNV.

- Bestalde, herritarrok jakin behar dogu hartuko direzen erabakiak ez dituzela EAJ-PNVk hartuko, ez bada udalean ordezkatuta dauzen taldeen gehiengoak.

Atzokoan EAJ-PNVkoen berbak agertu zituzen DEIAk. Gaurkoan Jose Maria Pelaez iruzur guzti honen buruarenak.

ZER DA EGIE, ZER GUZURRE?

MOZINOA: AMINATOU ETXERA

Datorren abenduaren 21ean burutuko dan udalbatzarrean eztabaidatzeko hau mozinoau sartu dogu gaur udalean Larrabetzuko Ezker Abertzalea taldeko zinegotziok:

AMINATOU HAIDAR MENDEBALDEKO SAHARARA ITZULTZEAREN INGURUKO MOZIOA

Pasa den azaroaren 13an Marokoko Gobernuak Aminatou Haidar, Mendebaldeko Saharako Giza Eskubideen defendatzaile ezaguna, egotzi zuen. Ekintza hau giza eskubideen eta eskubide demokratikoen zaurtzapen nabaria da, Aminatou Haidarri, Sahararen marokotasuna ez onartzeagatik eta Marokorentzat arriskutsua denaren argudio faltsua erabiliz bere lurraldean sarrera ukatzen baitzaio, nahiz eta dokumentuak egunean izan. Pasaportea kentzea eta Espainiako Gobernuaren konplizitatearekin Lanzaroteko irlara egoztea, Aminatou Haidarrek behin eta berriz adierazi duen borondatearen aurka doa; hau da, bere bizitokia den Mendebaldeko Saharako lurraldean bere familiarekin, bere seme-alabekin, bizitzearen aurka.

Marokoko Gobernuaren ekintza hau Mendebaldeko Saharan Giza Eskubideen aurka ematen ari den errepresioaren testuinguruan kokatzen da. Irakurtzen jarraitu

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.