Posted on 2009/12/02

Azaroaren 26ko udalbatzarraren laburpena ( I)

Joan dan asteko egueneko udalbatzarretik, hiru mozinoren inguruko eztabaidak aipatuko doguz.

Lehenengoa EHGAMek ezker abertzaleko zinegotzien bitartez sartutakoa, Benedicto 16 aitasantuak Afrikan egoala, kondoiaren erabilerari buruz esandakoei buruzkoa: Mozioa elebiduna

Eztabaida:

- Ezker Abertzaleko zinegotziek bat egin zeurien mozinoagaz

- EB/ARALAReko zinegotziak bat egin zeuen mozinoagaz

- PNVk argudiatu zeuenez, EHGAMek aitasantuaren berben interpretazinoa egin dau, ez dau jatorrizko testua aintzat hartu, horregatik hauxe proposatu zeuen:

  • Jatorrizko testua aintzat hartzea
  • aitasantuaren izena kentzea, PNVren ustez ez ei deko-ta garrantziarik nork esan zeituzen kondoiaren erabilerari buruzko berbak, ez bada zer esan zeuen.
  • Horretaz gain, ez dau ulertzen zertara datorren EHGAMen eskaria 7 hilabeteren ostean

- Ezker Abertzaleko zinegotziek zein EB/ARALARekoak esan zeurien sano dala garrantzitsua aitasantuaren izena agertzea, haren berbek eragin itzela dekielako eta erantzunkizuna, ardura neurri berekoak izan behar direzelako. Bestalde, ez deritzote zilegia esatea EHGAMek aitasantuaren berbak manipulatu deituzenik.

EMAITZA

BAI 5

ABS 4

EZ 0

JOANA LIBRE 30.000 ORDAINDU OSTEAN

Atxilotu zeurienean Larrabetzun bizi zan Joana Regeiro San Inazioko gure kidea libre utziko deurie 30.000 euro ordaindu ostean. 2007tik bahituta euki deurie.

BERRIA egunkaritik

Ondo etorria Joana!!

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.