Larrabetzuko Ezker Abertzalea osatzen dogunok hauxe esan gura deutsuegu Larrabetzuko herritarrari: GOLF ARTXANDA iruzur ekonomiko, sozial, ingurumenari jagokona eta legez kanpokoa da.
GOLF ARTXANDA egin beharra justifikatzeko herritar guztion interesekoa eta erabilera publikokoa izango zala esan zeurien: Ostera hauxe da benetako egungo egoera:
1- Gaur egun, Golf Artxandako bazkide egiteko 30.000 euro ordaindu behar dira. Halan da ze, bakarrik elite sozial eta ekonomiko zehatz batek erabil leike golf zelaia.
2- Lurzorua goitik behera aldarazo da. Ingurunea ondatu egin da eta auzoko bizimodua asko okertu.
3- Legina auzoa obrak hasi zirenetik, guztiz utzita dago, bideak moztuta aurkitzen dira, hesiez inguratuta dago, eraikuntzarako materialez beteta, ur fekalak eramaten deituezan hodiak hondatuta dauzenez, mendian behera doaz.
5- Instalazioek argi kutsadura handia eragiten deurie eta eragin hori ia Txorierri osoan ikusi leike. Ostera, larriena hauxe da: Irakurtzen jarraitu