Larrabetzuko Ezker Abertzalea osatzen dogunok hauxe esan gura deutsuegu Larrabetzuko herritarrari: GOLF ARTXANDA iruzur ekonomiko, sozial, ingurumenari jagokona eta legez kanpokoa da.
GOLF ARTXANDA egin beharra justifikatzeko herritar guztion interesekoa eta erabilera publikokoa izango zala esan zeurien: Ostera hauxe da benetako egungo egoera:
1- Gaur egun, Golf Artxandako bazkide egiteko 30.000 euro ordaindu behar dira. Halan da ze, bakarrik elite sozial eta ekonomiko zehatz batek erabil leike golf zelaia.
2- Lurzorua goitik behera aldarazo da. Ingurunea ondatu egin da eta auzoko bizimodua asko okertu.
3- Legina auzoa obrak hasi zirenetik, guztiz utzita dago, bideak moztuta aurkitzen dira, hesiez inguratuta dago, eraikuntzarako materialez beteta, ur fekalak eramaten deituezan hodiak hondatuta dauzenez, mendian behera doaz.
5- Instalazioek argi kutsadura handia eragiten deurie eta eragin hori ia Txorierri osoan ikusi leike. Ostera, larriena hauxe da:
Orain dala egun batzuk iruzur guzti honen azkeneko astakeriaren barri jakin dogu: Hasierako proiektuaren arabera, Golf zelaiaren ondoan Hotela egitea eskatu zeurien, ostera gaur erabat ekipatuta dauzen 51 apartamentu egin deituez hotelaren ordez. 51 apartamentu horrek enpresa zein norbanakoei saltzen dabiz horretarako baimenik ez badekie be. Salmenta horiek 2008. urtetik egiten ari dabizela jakin badakigu, EAJ-PNVko dan Larrabetzuko alkate Tomas Ordeñanak jakin deuen lez. Ostera, ilegalidade horren barri jakin arren, EAJ-PNVko alkateak beste alderdietako zinegotzioi hori informazinoa ostondu egin dosku, ezkutatu. Larrabetzuko hirigintza arauen arabera apartamentu pribatu horien gaur egungo izaera eta proiektuan jartzen den hotelaren izaera ez datoz bat. Gainera, hotelak, obran lanean ibili direzen enpresakaz (Batzuk Larrabetzukoak) 1.200.000 eurotako zorra du.
- ZER OSTONDU GURA IZAN DAU EAJ-PNVko TOMAS ORDEÑANA ALKATEAK?
- PNVK ETA TOMAS ORDEÑANAK IRUZUR HAU BABESTEN DEURIE??
- NOIZTIK DEKIE IRUZUR HONEN BARRI EAJ-PNVkoek?
- EAJ-PNVko IÑORK ETEKINIK ATERA DAU NEGOZIO HONETATIK?
Itzelezko iruzur sozial, ekonomiko eta naturala da Golfekoa, Foru Aldundiak eta Larrabetzu zein Galdakaoko udalek sustatutakoa eta onartutakoa. Guztion ondarea zana, ingurumen zein nekazaritzarako balio handiko lurzorua zana, pribilegiatu gutxi batzuen gozamenerako jabetza pribatuan bihurtu da.
LARRABETZUKO EZKER ABERTZALEAKetik hauxe diñogu:
Argi dekogu ez dogula baimenduko Larrabetzuko udalean iruzur guzti honegaz jarraitzerik eta barriro be epaitegietara jo behar badogu, joko doguna erantzunkizun penalak eskatuteko. Erantzunkizun politikoak Larrabetzun eskatuko doguz.