Datorren abenduaren 21ean burutuko dan udalbatzarrean eztabaidatzeko hau mozinoau sartu dogu gaur udalean Larrabetzuko Ezker Abertzalea taldeko zinegotziok:
AMINATOU HAIDAR MENDEBALDEKO SAHARARA ITZULTZEAREN INGURUKO MOZIOA
Pasa den azaroaren 13an Marokoko Gobernuak Aminatou Haidar, Mendebaldeko Saharako Giza Eskubideen defendatzaile ezaguna, egotzi zuen. Ekintza hau giza eskubideen eta eskubide demokratikoen zaurtzapen nabaria da, Aminatou Haidarri, Sahararen marokotasuna ez onartzeagatik eta Marokorentzat arriskutsua denaren argudio faltsua erabiliz bere lurraldean sarrera ukatzen baitzaio, nahiz eta dokumentuak egunean izan. Pasaportea kentzea eta Espainiako Gobernuaren konplizitatearekin Lanzaroteko irlara egoztea, Aminatou Haidarrek behin eta berriz adierazi duen borondatearen aurka doa; hau da, bere bizitokia den Mendebaldeko Saharako lurraldean bere familiarekin, bere seme-alabekin, bizitzearen aurka.
Marokoko Gobernuaren ekintza hau Mendebaldeko Saharan Giza Eskubideen aurka ematen ari den errepresioaren testuinguruan kokatzen da. Irakurtzen jarraitu
