Atzoko DEIAren Hemendik gehigarrian irakurri genuen albisteak aho zabalik utzi bagintuen, gaurkoak jota utzi gaitu.
Zetan dabiz Larrabetzuko EAJ-PNV, DEIA eta ALBA HOTELEKO arduradunak?
Hotela dala dino Pelaez horrek eta hori erakusten agertu da argazkietan, ostera, erregistroan hauxe aurkitu dogu:
Obra nueva en construccion y division horizontal con Normas de Comunidad: Apartamento uno en planta baja bloque 1: Tiene una superficie util de ochenta y tres con dieciseis metros cuadrados, y consta de las dependencias y servicios necesarios: habitacion, salon, baño, cocina, hall y terraza… ZER DA HAU? ZETAN DABIL DEIA?
- Lehenengo eta bat herritarrok jakin behar dogu GOLF ARTXANDAkoek sustatutako ALBA HOTELAri baimenik ez emotea EZKER ABERTZALEA eta EB/ARALAR taldeetako zinegotzien proposamena izan dala, inondik inora ez dala EAJ-PNVrena izan. EZKER ABERTZALEA eta EB/ARALAReko zinegotziak izan ziren IRAILEKO!! Hirigintza batzordean ALBA HOTELAren irregulartasunak salatu zituezenak eta ez DEIAko artikuluan alkateak dinoen lez EKAINEAN!! ( eta lehenago be) irregulartasun horren jakitun egon zan EAJ-PNV.
- Bestalde, herritarrok jakin behar dogu hartuko direzen erabakiak ez dituzela EAJ-PNVk hartuko, ez bada udalean ordezkatuta dauzen taldeen gehiengoak.
Atzokoan EAJ-PNVkoen berbak agertu zituzen DEIAk. Gaurkoan Jose Maria Pelaez iruzur guzti honen buruarenak.
ZER DA EGIE, ZER GUZURRE?