Larrabetzuko Udalak premiazko bilera bat eskatu zuen Osakidetzako arduradunekin gai bakarraz hitz egiteko asmoz: gaur egun zerbitzu medikoan dagoen eskasia konpontzeko forma eta prozedura.
Lehenengo batzarra abenduaren 10ean adostu zen. Osakidetzaren aldetik, osasun-eskualdeko Zuzendaria, osasun-eskualdeko Kudeatzailea, baita Lehen Mailako Bezeroarentzako Arreta-Zerbitzuko burua ere aurkeztu ziren. Udalaren aldetik, alkatea eta ezker abertzaleko zinegotzi bat egon ziren.
Udalak gaur eguneko zerbitzua nolakoa den azaldu zien: kontsulten ordutegien irregulartasunak, gaixoen osasun txostenik eza, etxez etxeko bisitaldien erantzun eskasa, hau da, herritarrok kontsultara joan behar dugun guztietan pairatu edo jasan ohi duguna. Egoera hau eutsiezina zela ikusirik, kalitatezko zerbitzu bat eskatu zitzaien.
Osakidetzako arduradunen erantzuna hauxe izan zen:
Irregulartasunak ezagutzen zituzten baita ematen ari zen zerbitzua kalitatezkoa ez zela ere, bazekiten.
Gaur egun, beraien lehentasunen artean gai hau konpontzea dago. Behar diren neurri guztiak hartzeko prest agertu ziren.
Hala eta guztiz ere, Larrabetzun ofizialki aurkeztu diren kexak, funtzionamendu ona duten beste kontsultorioen kexekin konparatuz, antzekoak dira.
Irregulartasun hauek guztiak, txikiak badira ere, EZAGUTARAZTEA EZINBESTEKOA da. Horretarako, bide hauek jarri ditugu:
- Osakidetzako erreklamazio telefonora deituz: 946007403
- Larrabetzuko Udaletxean zeure kexa azalduz, bertoko langileek kasuan kasuko erreklamazioa jasoko duelarik.
- Kontsultorio medikoan ezarriko den kexa edo iradokizun ontziaren bidez.
Toki agerian ere, gaixoaren eskubide-zerrenda zintzilikatuko da ikusgai, denok jakitun egon gaitezen.
Arazoaren konponbidea denon esku dago, Osakidetza, Larrabetzuko Udala eta herritarron esku, hain zuzen ere. Kalitatezko zerbitzu medikoa nahi badugu, geure kexa dagokion lekuan jakinarazi beharko dugu. Hori egitera animatzen zaituztegu, erreklamazio guztiak kontuan hartuko dira eta.
Arazo honi jarraipen egokia egiteko 2010eko urtarrilaren amaierarako beste bilera bat lotuta dugu Osakidetzarekin.
[...] leer en esanlarrabetzu.org las reuniones que ha tenido el ayuntamiento con Osakidetza para solucionar el desastroso servicio [...]