Ezker Abertzaleak hilabeteetan burututako 300 herribatzarretan emon direzen eztabaiden ondorioak bildu deituz. Halan da ze, ondorio horrek asteongo eguenean, otsailaren 3en aurkeztuko doguz Anguleri kultur etxean iluntzeko 20:00etatik aurrera burutuko dogun herribatzarrean.
Hamen labur labur ondorioak:
1. Aldaketarako ateak irekita: Sakoneko aldaketa politikoari eta esparru demokratiko bati ateak ireki dizkiegu.
2. Aukera historikoa: Agorturiko fase politiko batean gaude, eta horrek proiektu nazionalari eta sozialari aukera historikoa eskaintzen dio.
3. Ziklo aldaketa: Ziklo aldaketa egin behar dugu, marka aldaketan eta gatazkaren konponbidean urratsa egiteko.
4. Aldaketa politikoa: Fase berrian, Euskal Herriaren nazio aitorpena eta autodeterminazio eskubidearen aitorpenean oinarritzen den aldaketa politikoa eskuratu behar dugu.
5. Prozesu demokratikoa: Aldaketa politikoa prozesu demokratikoaren bidez gauzatu nahi dugu. Fase politikoaren oinarrizko lanabesa prozesu demokratikoa da, eta berau abiaraztea Ezker Abertzalearen alde bakarreko erabakia da.
6. Eremu politikoa: Indar metaketa eta herri aktibazioa dira prozesu demokratikoaren oinarri nagusiak. Ezker abertzalearen ekinbidea eta jarduera mota guztien ezaugarritzea horretara zuzendu behar dira.
Aldaketa egiteko ezinbestekoa da gero eta zabalagoa izango den indar metaketa bideratzea eta konfrontazioa estatuak ahulen diren eremura eramatea; hau da, konfrontazioa eremu politikora eramatea.
7. Apustua: Apustu egitea gure erabakia da. Erabaki hori gure borondatearen ondorio da, ez beste inoren borondatearen ez beste ezeren (Estatuak edota beste eragileek trukean eman lezaketena) menpekoa.
8. Nazio eraikuntza: Prozesu demokratikoa eta nazio eraikuntza elkar lotzen ditugu.
9. Aldaketa soziala: Aldaketa politikoari Ezker Abertzaleak aldaketa soziala gehitu nahi dio.
10. Negoziazioa: Prozesu negoziatzailea berreraiki behar da. Azken negoziazio saioan izandako lorpenek beste aro negoziatzaile bat berreraikitzeko balio behar dute. Anoetako proposamena berresten dugu.
11. Berrantolaketa: Herritar Batasunak antolaketa eredua berregokitu behar du.
12. Denbora: Denbora termino politikoetan ulertu beharra dago. Gaur egun baldintzak daude planteatutako apustua egiteko, balia ditzagun.








