Posted on 2010/01/04

MANKOMUNITATEAREN AURREKONTUEI GURE ERANTZUNA

TXORIERRIKO MANKOMUNITATEAREN 2010KO AURREKONTUAK

Maite Bilbao Garciak, Larrabetzuko udaleko ordezkariak, Txorierriko Mankomunitatearen 2010ko Aurrekontuen Proiektuari bere ezezko botoa ematen dio, honako arrazoi hauengatik:

2010rako mankomunitatearen aurrekontuak krisi ekonomiko baten erdian.

2008. urtean finantza-krisialdiaren ondorioak ekoizpen ekonomiari eragiten hasi zitzaion. Orduz geroztik, Euskal Herriko egoera sozio-ekonomikoa bortizki hondatu da, eta hilabetez hilabete larriagotzen ari da.

Hego Euskal herriko langabeziaren tasak momentu honetan %12 gainditu du, eta iazko tasaren bikoitza izatera heldu da.

Krisia langileok eta herri sektoreak pairatzen ari gara aspalditik, ez bankeroek ezta enpresariek ere. Ekonomia hazkunde garaian, sektore pribatua ere handituz joan da, eta behin eta berriz egindako fiskaltasun eraldaketek errenta altuenen eta kapitalaren errenten presio fiskal txikiagotzeko helburuz egin dira.

Egoera honetan, zerga bidez jasotakoaren %11 baino ez da toki erakundeetara bideratzen Bizkaian, nahiz eta udalak herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak izan. Udal finantziazioa berez, ez-nahikoa da. Irakurtzen jarraitu

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.