HOTEL GOLF ARTXANDA auziari buruzko eztabaidaren arrazoietako pare bat:
- Legezkoa da jabetza horizontalean eraikitakoa (Hotela) zatitu eta banakako apartamentu lez saldutea? (erregistroaren arabera gitxienez 27 apartamentu dauz saldute)
- Gaur egun indarrean dauzen Larrabetzuko Arau Subsidiarioen arabera, legezkoa da Larrabetzun HOTEL-APARTAMENTUrik egitea?
Eraikin bateri emon ahal jakon erabilpena gure Arau Subsidiarioetan araututa dago. Eraikinak Hotel lez erabilteari buruzkoa Erabilera-Araudiaren 32. artikuluan dago araututa “ Erkidego egoitza erabilera” goiburupean. Artikulu horrek halan dino:
32. artikulua.-Erkidego egoitza erabilera.
Egoitzaren arloan nolabaiteko iraunkortasuna duten eta taldeei egoitza emateko diren jarduerei dagokien erabilera da, jantoki zerbitzu amankomunarekin edo hori gabe, etxebizitza unitateak eratzeko haizurik ( baimen) eman gabe; delako erabilera horretan ezin sartu ahal izango dira inoiz etxebizitzak edo apartamentu-etxebizitzak. Irakurtzen jarraitu