Posted on 2010/01/17

HONDAKIN ARRISKUTSUEK LARRABETZUN: BARRIRO BE, INFORMAZINOA OSTONDU DOSKUE

2009ko abenduaren 24an sartutako instantzietako batean,  Txorierriko Mankomunitateak NORLAN enpresari eskatutako txostena eskuragarri egotea eskatu gendun. Izan be, txosten horretan Larrabetzun hondakin arriskutsuak sailkatuteko garbigune industriala egiteko aukera proposatzen dau.

NORLANen txostenaren barri dakarren akta abenduan jaso zeuen Mankomunitatean Ezker Abertzalearen ordezkaria dan Maite Bilbao gure zinegotziak. Akta hori irailaren 11koa da ( berez, akta guztiek eskatu barik bidali behar deutsoz Mankomunitateak ordezkari bakotxari).

Abenduaren 21eko udalbatzarrean, Tomas Ordeñana PNVko alkateari galdera egin geuntson:
- NORLANen txostenaren barri euki dozue?
Erantzuna: Bai

- Orduan zergatik ez doskuzue ezer esan?

Erantzunik ez

Gure ustean, jokabide hori oso oso larria da, barriro be informazinoa ostondu egin jakulako eta gaia hain garrantzitsua izanda, atoan jakinarazi behar euskuelako.

Horra berbarik berba 2009ko irailaren 11ko Mankomunitatearen aktak dinona:
2.4.- NORLANek eginiko txostena:
NORLAN aholkularitza-enpresak eginiko txostena jaso dela adierazi zaio Tokiko Gobernu Batzordeari. Txosten hori Mankomunitateak horrela eskatuta egin da; izan ere, hondakin arriskutsuak jaso ditzakeen garbigune industriala edukitzeko eskaera aurkeztu dute enpresa askok. Txostena ikusita, Larrabetzuko udalari horren kopia bidaltzea proposatu da; izan ere, bertan aipatzen da Larrabetzu udalerria izan daitekeela kokapenik egokiena.

ZERGATIK OSTONDU DOSKU BARRIRO BE INFORMAZINOA PNVk?

NORLAN-hondakin arriskutsuak

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.