Honek direz HOTEL GOLF ARTXANDA auziaz berba egiteko ez-ohiko udalbatzarra eskatuteko udalean sartu gendun idatzia:
EZ-OHIKO UDALBATZARRA BURUTZEKO ESKARIA
HOTEL GOLF ARTXANDA auzian gertatutako irregulartasunak, gure ustean alkatetza zein teknikoen jarrera desegokia eta auziak herritarren artean sortu duen ezinegona aintzat hartuta
ESKATZEN DOGU:
Ez-ohiko udalbatzarra burutzea eta berbagaiak honakoak izatea:
1) HOTEL GOLF ARTXANDA proiektuari buruzko argibide guztiak emotea
eta eztabaidatzea eta proiektuaren fiskalizaziorako neurriak zehaztea. Neurri horietako bi, honako hauek izatea proposatu gura dugu:
a) HOTEL GOLF ARTXANDA S.L enpresari espedientea zabaltzea hirigintza arloan bete ez dituen arauengatik
b) Eraikina proiektuan zehaztutakoarekin bat datorren baieztatzeko, ikuskaritza berria gauzatzea .
2) “HIRIGINTZA ARLOAN GARDENTASUNA NAGUSI IZAN DADIN BERORREN JARRAIPENAZ, KONTROLAZ ETA FISKALIZAZIOAZ ARDURATUKO DEN BATZORDE BEREZIA SORTZEKO BAITA BATZORDEAREN OSAERA, EGITEKOAK ETA FUNTZIONAMENDUA ZEHAZTEKO ERE” deritzon mozinoa eztabaidatu eta bozkatzea.
Horrez gain eta gaiak duen garrantziagatik hauxe eskatu gura dugu:
udalbatzarra audioz grabatzea
udalaren izenean, herritarrei udalbatzarrera joateko deialdia egitea
NON BURUTZEA: Anguleri kultur etxean
ORDUA: 19:00
EGUNA: 2010eko otsailaren 5a
Eskaera egiten dugun zinegotziak:
Marifeli Etxeandia
Juan Manuel Basterretxea
Asier Urgoiti
Larrabetzun, 2010eko urtarrilaren 18an