Posted in Urtarrila 2010

HONDAKIN ARRISKUTSUEK LARRABETZUN: BARRIRO BE, INFORMAZINOA OSTONDU DOSKUE

2009ko abenduaren 24an sartutako instantzietako batean,  Txorierriko Mankomunitateak NORLAN enpresari eskatutako txostena eskuragarri egotea eskatu gendun. Izan be, txosten horretan Larrabetzun hondakin arriskutsuak sailkatuteko garbigune industriala egiteko aukera proposatzen dau.

NORLANen txostenaren barri dakarren akta abenduan jaso zeuen Mankomunitatean Ezker Abertzalearen ordezkaria dan Maite Bilbao gure zinegotziak. Akta hori irailaren 11koa da ( berez, akta guztiek eskatu barik bidali behar deutsoz Mankomunitateak ordezkari bakotxari).

Abenduaren 21eko udalbatzarrean, Tomas Ordeñana PNVko alkateari galdera egin geuntson:
- NORLANen txostenaren barri euki dozue?
Erantzuna: Bai

- Orduan zergatik ez doskuzue ezer esan?

Erantzunik ez

Gure ustean, jokabide hori oso oso larria da, barriro be informazinoa ostondu egin jakulako eta gaia hain garrantzitsua izanda, atoan jakinarazi behar euskuelako.

Horra berbarik berba 2009ko irailaren 11ko Mankomunitatearen aktak dinona:
2.4.- NORLANek eginiko txostena:
NORLAN aholkularitza-enpresak eginiko txostena jaso dela adierazi zaio Tokiko Gobernu Batzordeari. Txosten hori Mankomunitateak horrela eskatuta egin da; izan ere, hondakin arriskutsuak jaso ditzakeen garbigune industriala edukitzeko eskaera aurkeztu dute enpresa askok. Txostena ikusita, Larrabetzuko udalari horren kopia bidaltzea proposatu da; izan ere, bertan aipatzen da Larrabetzu udalerria izan daitekeela kokapenik egokiena.

ZERGATIK OSTONDU DOSKU BARRIRO BE INFORMAZINOA PNVk?

NORLAN-hondakin arriskutsuak

2009ko abenduaren 24an udalean sartutako eskaerak

Honexek dira 2009ko abenduaren 24an sartu genduzan eskaerak

1) NORLAN aholkularitza enpresak egindako txostena pleno aretoko armairuan uztea zinegotziek aztertu dezaten.

2) Larrabetzuko Kultura Batzordea sortzeko proposamena aztertzea eta eztabaidatzea.

3) Ogasun, Gobernazinoa eta Komunikazinoa informazino Batzorde iraunkorrean Ezker Abertzaleak proposatutako ” Udalaren egoera ekonomikoari aurre egiteko prozesua” dokumentua aztertzea

4) HORMAONDO jatetxearen expedientea pleno aretoko armairuan uztea

5) HOTEL GOLF ARTXANDAren expedienteagaz batera, ondorengo dokumentuak gehitzea eskatzen dugu:
- Gai honen inguruan udalera sartu diren instantziak, denuntziak eta antzekoak.
- Plusbaliak: Notarioaren eskutitza ( 2008tik aurrerakoak)
- Plusbalien likidazioen irteerako dokumentuak.

ESKAERA HAUEN ERANTZUNA URTARRILAREN 11an JASO DOGU.

TO SHOOT AN ELEPHANT

Urtarrilaren 18an urtebete Gazan sekulako sarraskia egin zuela Israeleko armadak. Ehundaka hildako, herri oso txikituta. Orduko irudiak akorduan dauzkagu oraindik.
Bertan Alberto Arce kazetaria eta errealizadorea egon zan, ordukoa zuzenean bizitzen. Irudiokaz dokumentala osatu, eta Eguzki Bideoak kolektiboak plazaratu ostean, mundu osoan dokumentalaren proiekzioa egingo da, noz eta urtarrilaren 18an.
Larrabetzun be, To shoot an elephant dokumentala ikusteko aukera izango dogu, urtarrilaren 18an 20:00etan Angulerin.
Palestinako egoerari buruz berba egingo dogu, dokumentala komentatuaz batera.

BaDOK > EZtok
Hemendik aurrera, hilero eta Aretxabala kultur elkarteak antolatuta, dokumentalak ikusi eta komentatzeko aukera egongo da Larrabetzun. Urtarrilean hasita, hilero dokumental ezberdin bat. Nazioartekoak, Euskal Herrikoak, politikoak, sozialak, euskaraz, beste hizkuntza batzuetan. Dokumentala zinearen genero interesgarria da, baina ez dekonez zinema komertzialak dekon banaketa eta fama batzutan gutxietsi egiten da. Mundua aldatu gura dugunon eskura dagoen generoa ere badenez, Larrabetzun aurrerantzean aukera aparta eukiko dogu dokumentalak ikusi eta haren ganean berba egiteko.

To shoot an elephant
urtarrilak 18, astelehena, 8etan
Anguleri kultur etxean

Laburpen hitzak

HOTEL GOLF ARTXANDARI EMON JAKON LIZENTZIA LEGEZKOA DA?

HOTEL GOLF ARTXANDA auziari buruzko eztabaidaren arrazoietako pare bat:

  • Legezkoa da jabetza horizontalean eraikitakoa (Hotela) zatitu eta banakako apartamentu lez saldutea? (erregistroaren arabera gitxienez 27 apartamentu dauz saldute)
  • Gaur egun indarrean dauzen Larrabetzuko Arau Subsidiarioen arabera, legezkoa da Larrabetzun HOTEL-APARTAMENTUrik egitea?

Eraikin bateri emon ahal jakon erabilpena gure Arau Subsidiarioetan araututa dago. Eraikinak Hotel lez erabilteari buruzkoa Erabilera-Araudiaren 32. artikuluan dago araututa “ Erkidego egoitza erabilera” goiburupean. Artikulu horrek halan dino:

32. artikulua.-Erkidego egoitza erabilera.
Egoitzaren arloan nolabaiteko iraunkortasuna duten eta taldeei egoitza emateko diren jarduerei dagokien erabilera da, jantoki zerbitzu amankomunarekin edo hori gabe, etxebizitza unitateak eratzeko haizurik ( baimen) eman gabe; delako erabilera horretan ezin sartu ahal izango dira inoiz etxebizitzak edo apartamentu-etxebizitzak. Irakurtzen jarraitu

¿ES LEGAL LA LICENCIA DE OBRAS OTORGADA A HOTEL GOLF ARTXANDA?

Hasta ahora la polémica suscitada sobre el Hotel ha girado en torno a la ilegalidad de la división de la edificación en propiedad horizontal y, por tanto, de las compraventas individuales de apartamentos.

Pero ¿permiten nuestras normas urbanísticas la construcción de un Hotel Apartamento? El uso que se le puede dar a una edificación está reglamentado en nuestras Normas Subsidiarias. El uso hotelero viene regulado en el artículo 32 de la Normativa de Usos bajo el epígrafe “Uso de residencia comunitaria”. Dicho artículo sólo permite la construcción de un hotel, en sentido estricto, con o sin servicio común de comedor, sin que se permitan la constitución de unidades de vivienda o apartamento. Transcribimos el mencionado artículo en su literalidad:

“Artículo 32.-Uso de residencia comunitaria. Irakurtzen jarraitu

MANKOMUNITATEAREN AURREKONTUEI GURE ERANTZUNA

TXORIERRIKO MANKOMUNITATEAREN 2010KO AURREKONTUAK

Maite Bilbao Garciak, Larrabetzuko udaleko ordezkariak, Txorierriko Mankomunitatearen 2010ko Aurrekontuen Proiektuari bere ezezko botoa ematen dio, honako arrazoi hauengatik:

2010rako mankomunitatearen aurrekontuak krisi ekonomiko baten erdian.

2008. urtean finantza-krisialdiaren ondorioak ekoizpen ekonomiari eragiten hasi zitzaion. Orduz geroztik, Euskal Herriko egoera sozio-ekonomikoa bortizki hondatu da, eta hilabetez hilabete larriagotzen ari da.

Hego Euskal herriko langabeziaren tasak momentu honetan %12 gainditu du, eta iazko tasaren bikoitza izatera heldu da.

Krisia langileok eta herri sektoreak pairatzen ari gara aspalditik, ez bankeroek ezta enpresariek ere. Ekonomia hazkunde garaian, sektore pribatua ere handituz joan da, eta behin eta berriz egindako fiskaltasun eraldaketek errenta altuenen eta kapitalaren errenten presio fiskal txikiagotzeko helburuz egin dira.

Egoera honetan, zerga bidez jasotakoaren %11 baino ez da toki erakundeetara bideratzen Bizkaian, nahiz eta udalak herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak izan. Udal finantziazioa berez, ez-nahikoa da. Irakurtzen jarraitu

GAUR DENOK BILBORA! Euskal Presoak Euskal Herrira! Dagozkien eskubideen jabe!

GARA:

Los partidos convocan, también en Bilbo y con el mismo lema, la marcha por los presos prohibida por la Audiencia Nacional

Tras la prohibición decretada por la Audiencia Nacional de la convocatoria de Etxerat, la izquierda abertzale, Aralar, EA, AB y Alternatiba marcharán esta tarde por las calles de Bilbo, a donde animan a acudir a la ciudadanía para sumarse a “una gigantesca ola” que reclame “el final de la política penitenciaria criminal” hacia los presos y sus familiares.

berria.

Presoen eskubideen aldarriak oihartzuna izango du gaur Bilbon

ELA, LAB, Lokarri, Bai Euskal Herriari eta diasporako Eztabaida Guneak bat egin dute alderdi politikoen deialdiarekin

Laburpen hitzak
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.