Posted in Otsaila 2010

INDEPENDENTISTOK AUZOLANEAN

ari gara aldarrikapena


Euskal jendarteari eta, oro har, interesa izan dezaketen guztiei jakinarazi nahi diegu guk, XXI. mendeko euskal independentistok, gure indarrak biltzen eta antolatzen hasiak garela ekimen berri bat gorpuzteko. Argi utzi nahi dugu abiatu garela, hodeiertz garbia dugula eta hurrengo hileetan sare gisako mugimendu hau osatzeko eta bazter guztietara zabaltzeko prozesu irekia garatuko dugula.

Parte hartzea oinarri izango duen sare gisako mugimendu zabala jarriko dugu abian. Norbanakoez osaturiko esparrua, mugimendu independientea, alderdien joko eta hauteskunde lehietatik at egonen dena, anitza, batzen gaituena lehenetsiz, norberaren nortasun, kultura eta pentsamenduak babestuko dituena.

Gure herriak eskatu digulako! Lau haizetara zabaldu nahi dugu gure herriaren eskaera dela, gure herriaren nahia dela ahalegin hauen atzean dagoena. Horrek mugiarazten gaitu eta ez beste ezerk. Ez gara ETAren ustezko borondatea gauzatzen ari, baina ez dugu onartuko ETAren aitzakia erabiltzea mugimendu independentista anitza eta zabala osatzeko aukera oztopatzeko. Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak

BFAk AURTEN EZ DAU RENTANET 48 H ZERBITZUA ESKAINIKO

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK AURTEN  RENTANET 48 H  ZERBITZUA  EZ  ESKEINTZEKO ASMOAREN AURREAN, EZKER ABERTZALEAREN OHARRA

Ezker abertzaleak jakin izan du Foru Aldundiak azkeneko urteetan eskainitako Rentanet 48 h zerbitzua, 40.000 herritarrek erabiltzen zutena, bertan behera gelditzeko asmoa duela 2009ko errenta kanpainarako. Araba eta Gipuzkoako Ogasunek, berriz, zerbitzua mantenduko dute.

Ezker Abertzaletik salatu nahi dugu Bizkaiko Foru Aldundiak Rentanet 48  h zerbitzua kentzeko hartutako erabakia. Erabaki horrek suposatuko du bizkaitar zergadunak ezin zango dutela errenta aitorpena  Ogasun Sailean egin, orain arte egin duten moduan eta finantza entitateetara edo gestoria pribatuetara joan beharko dutela suposatuko du, nahiz eta Rentanet etxean zerbitzua indartzeko asmoa agertu.

Bizkaiko Foru Aldundiak aurreko urteetan eskainitako zerbitzua ezabatuko du. Ezin ahaztu iaz 40.000 bizkaitarrek erabili zuten zerbitzu publiko hau errenta aitorpena egiteko. Irakurtzen jarraitu

OTSAILAKO UDALBATZARRA BERTAN BEHERA

Otsailak 25ean egin behar zen udalbatzara ez da egingo.

Antza idazkaria bajan dagoelako. Ondino ez dakigu noz burutuko dan udalbatzarra

Laburpen hitzak ,

BAKE PROZESUAZ BRIAN CURRINEK ESANDAKOAK

Euskal Herrian PP, PSOE-PSE, UPy D eta Urkullu buru dekon PNVko sektore españolistak Ezker Abertzalearen proposamena gutxiesten badeurie be, gatazka politikoak konponduten esperientzia handia dekienek kontrakoa dineurie.

Currinen ustez, PSOEk urratsak egin behar ditu bake prozesua nahi badu. Berria egunkaritik

Elkarrizketari ekiteko eskatu dio Friendship taldeak Espainiako gobernuari. Berria egunkaritik

Currin insta al Gobierno español a responder de forma postiva a la izquierda abertzale: Gara egunkaritik

El Friendship pide al Gobierno español que se comprometa con un proceso democratico. Gara egunkaritik

OTSAILAREN 25eko UDALBATZARRA ( II): IKUSKARITZA ETA MOZINOA

Biharko udalbatzarrean beste bi berbagai izatea proposatu dogu:

IKUSKARITZA: Otsailaren 4ko ez-ohiko udalbatzarrean HOTEL GOLF ARTXANDAkoei ikuskaritza independientea egitea proposatu gendun, hau da, alderdi bakotxak arkitekto bat aukeratu eta HOTEL GOLF ARTXANDAk baimendutako neurriek dekozen ziurtatzea. EB/ARALARek baiezkoa emon eta PNVk ezezkorik esan ez zeuenez, gure proposamenaren inguruko erabaki garbia hartutea proposatuko dogu.

MOZINOA: Joan dan asteko okupazino militarrari buruz sartu dogun mozinoa eztabaidatuko da. Mozinoak halan dino:

OKUPAZIO MILITARRA GAITZESTEKO MOZIOA

Joan den astelehenean, otsailak 15 , goitik beherako okupazio militarra jasan behar izan genuen Larrabetzun. Irakurtzen jarraitu

LARRABETZURAKO PLAN OROKORRA: ADOS CONSULTINGek EGINDAKO INKESTAREN EMAITZAK

ADOS CONSULTING enpresak, Larrabetzurako Plan Orokorrari buruzko iritzia batzeko deialdian aurkeztu zanean, euskaraz eta espainolez lan egiteko gaitasuna daukala ziurtatu zeuen. Ostera, egin dauzen idatzizko lan guztiak espainolez egin deituz lehenengo eta gero itzuli dauz euskarara. Horixe gertatu da inkestaren emaitzen txostenagaz. Espainolezko bertsinoa aspalditik dauen arren, euskarazkoa bi hilabete eta erdi beranduago aurkeztu deurie. Gure ustean, hori onartezina da  ADOS CONSULTINGek ez dauelako deialdian eskatu geuntsona bete.

Hurrengo baterako uste dogu ziurtatu egin behar dogula euskaraz lan egiteko kapaz direzen enpresak kontratetan doguzena.

ADOS CONSULTING-EMAITZEN TXOSTENA

ADOS CONSULTING-INFORME RESULTADOS

Bi txostenok udalaren eraikin guztietan dagoz irakurgarri.

Larrabetzu Auzolanean

OTSAILAREN 25ean UDALBATZARRA ( I): LEGINA GOIKOA BASERRIA ETA ARKITEKTO BERRIA

Datorren eguenean, otsailaren 25ean, 20:00etan eta udaletxeko aretoan otsaileko ohiko udalbatzarra burutuko da.

EZKER ABERTZALEAko zinegotziek hauxe proposatu eta eskatuko dogu:

  • Legegintzaldi honetan zein aurrekoetan izandako jokabideagatik, emondako legez kanpoko hainbat lizentziengatik, herritar askorekiko errespetu ezagaitik eta ondorioz berarekiko konfidantza guztiz galdu dogulako, gaur egungo arkitektoaren ordez beste arkitekto bat kontratatzea proposatuko dogu.
  • Legina goikoa baserriari ( Hormaondo) emondako legez kanpoko lizentziari buruzko azalpenak.

OKUPAZIO MILITARRIK EZ!!

Joan den astelehenean, otsailak  15, goitik beherako okupazio militarra jasan behar izan genuen Larrabetzun. Arratsaldeko 4ak aldera dozenaka Guardia Zibil agertu ziren herrian eta metrailetaz armatuta ITURRIKOETXE eta UGALDE kaleak moztu zituzten. Enkaputxatutako ertzainek ere agertu ziren okupazio militarra inolako arazo barik burutu zedin. Sei orduan zehar hainbat herritarrek ezin izan zuten euren etxeetara joan. Jende nagusia eta umeak etxean inkomunikatuta edo bertara joan ezinda geratu ziren. Dozenaka auzokide identifikatu zituzten etxera sartu eta irtetean. Kotxeak ere miatu zituzten. Ibilgailuek ezin zuten frontoiko kaletik pasatu, moztuta baitzegoen, eta lineako autobusak ere ezin izan zuen herri erditik pasatu. Are larriagoa da Guardia Zibilak INONGO BAIMEN JUDIZIALIK GABE etxe bloke bateko etxebizitza guztiak miatu izana. Ohean zeuden pertsona nagusiek pertsona armatuen “bisita “ izan zuten euren logeletan. Inpunitateak eta armek ematen duten babesaz eta jarrera harroputzaz Guardia Zibilak okupazio militarra ezarri zuen gure herrian.

Ertzaintzaren martitzeneko jarrera ere salatu beharrean gaude. Istiluen kontrako materialrekin eragotzi gura izan zuten aurretik aipatutakoa salatzeko deitutako mobilizazioa eta UTZI BAKEAN! Zioen pankarta ere errekisatu zuten. Era berean plaza inguruan zeuden herritarrak grabatu zituzten. Zein da grabazioen helburua? Audientzia Nazionalaren laguntzaz errepresio egoera larriagotzea?

Honen guztiaren aurrean Ezker Abertzaletik zera diogu:

1.   Larrabetzun emandako okupazio militarra salatzen dugu.

2.   Udalari eskatzen diogu ekintza polizialaren kontrako jarrera garbia hartu dezan eta kexa beharrezko den instituzioetara bidal dezan.

3.   Gertakari hauek salatzen dituen nota publikoa atera dezala eskatzen diogu Udalari.

4.   Ertzaintzaren jarrera salatzen dugu. Ez da bidezkoa okupazio militarra babestu eta ekimen herritarrak eragoztea.

5.   Egoera errepresiboa mai dadin eskatzen dugu eta gure kezka azaltzen dugu Euskal Herriko hainbat txokotan atxilotuak izan diren pertsonen egoeraren inguruan.

Laburpen hitzak

Rufi etxebarria BERRIATBan

Elkarrizketa osoa:

http://www.berria.info/berriatb/esanahala/8/

Berria egunkaria:

Ezker abertzaleak egindako apustuan konfiantza osoa du Rufi Etxeberriak (Oiartzun, 1959), «helmugaraino iristeko» egindakoa delakoan. Rufi Etxeberriak ibilbide luzea du ezker abertzalean; besteak beste, HB eta Batasuneko mahaikide izana da, eta Aljer, Lizarra-Garazi eta, batez ere, Loiolako prozesuetan esku hartu du. Jardun politiko horregatik, hiru aldiz izan da espetxean. Elkarrizketak oso gogoko ez dituen arren, Berria TBko Esan ahala elkarrizketa saioan parte hartu du, Digitalak ekoizpen etxearen estudioan.

Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak ,
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.