Ezker Abertzaleak eskatuta, HOTEL GOLF ARTXANDAri buruzkoak argituteko ez-ohiko udalbatzarra burutuko da udaletxeko udalbatzarretarako aretoan, 20:00etatik aurrera.
Emondako lizentzia legezkoa da?
Zergatik ostondu doskue informazinoa PNVk, arkitektoak eta idazkariak?
Zein lotura dekie Hotel Golf Artxandako jaubea dan Jose Maria Pelaezek eta PNVk?
Jose Maria Pelaez Tomas Ordeñanaren ezkerretara Hormaondo jatetxearen inaugurazioan,2007ko otsailean . Inaugurazioa egin zan egunean, ondino Hormaondok ez eukan zabaltzeko baimenik eta Tomas Ordeñanak berak sinatutako idatzian argi eta garbi dino zabaltzeko baimena euki arte ezin izango zeuriela jaten emoten hasi. Halan da be, PNVko alkatea bera eta beste bi zinegotzi gitxienez, inaugurazinoan egon ziren!! Zabaltzeko baimena inaugurazino egunetik bi urte eta erdira lortu zeuen Hormaondok, 2009ko azaroaren 5ean, Tomas Ordeñanak sinatutako dekreto bidez. Jatetxe hori zabalduteko baimena Jose Maria Pelaezek eskatu zeuen, HOTEL GOLF ARTXANDAko sustatzaileak. Tipo hau berau da Larrabetzuko enpresa bateri milaka eta milaka euro zor deutsozana, atzo iluntzean bertan mehatxuka deitu eta isilik egon ezean ordaindu ez deutsola esanez mehatxatu dauana, udalak zabaltzeko baimena emon ezean ordainduko ez deutsola esanez txantajeatzen dauana… Dana guzurra, dana iruzurra, dana jokabide zikina.
Gaur da hori danori argituteko eguna



1 response so far ↓
Pleno extraordinario. Parte I,.. y va para largo… « Larrabetzutik.org // Otsaila 5, 2010 at 7:41 am |
[...] dureza el papel del arquitecto, y se dijo que ya no era una persona de confianza. Además destapo UN NUEVO CASO DE PRESUNTA IRREGULARIDAD EN EL CAMPO DE GOLF. OTRA VEZ EL PELAEZ, TOMAS Y LOS INFORMES DEL ARQUITECTO MUNICIPAL ESTÁN SOBRE LA MESA POR [...]