HORMAONDO:ZER PASEU BEHAR DA LARRABETZUKO UDALEAN ERANTZUKIZUN POLITIKOAK EXIGITZEKO?

HORMAONDO. LEGINA GOIKOA BASERRIA

Hormaondo jatetxea aterpetzen dauen Legina Goikoa baserria GOLF ARTXANDA konplexuaren parte da. Baserriagaz gertatu dana oso larria da, izan be, barriro be nabarmen frogatzen  dau, 2003-2007 legegintzaldian Larrabetzuko PNVk ezker abertzalea guztiz baztertu zeuen sasoian, inpunitate eta kontrol zein gardentasun falta itzelak emon zirela.

Esan dogun lez, Legina goikoa baserriak gaur egun HORMAONDO jatetxea aterpetzen dau. Baserria jatetxe, upeltegi eta biltoki bihurtzeko lizentzia Jose Mari Pelaez Gregoriok eskatu zeuen, HOTEL GOLF ARTXANDAren sustatzaileak berak. Baimena Larrabetzuko Gobernu batzordeak emon eutson 2006ko abuztuaren 8an. Gobernu batzordea PNVko zinegotziek bakarrik osatzen zeurien.

Bi irregurlartasun oso larri salatu gura doguz:

1.- EMONDAKO LIZENTZIA LEGEZ KANPOKOA DA

Legina goikoa baserriaren berezko azalera 703 m2koa zan. Edozein egokitzapen zein berreraikuntza lan eginda be, gehienezko azalera ezin zan berezko 703 m2 baino gehiagokoa izan. Ostera, 850,78 m2 eraiki dituez, hau da,  baimenduta dauzen baino 147,78 m2 gehiago.

Zer diote Larrabetzuko Arau subsidiarioek Legina goikoa baserriari buruz?

40.6 artikuluak zera dino: “Legina Goikoa Baserria Arau Subsidiarioetako 60 B artikuluak arautzen du; honen arabera, ezin izango da zabaltze-obrarik egin. Hortaz, burutzen diren obra oro eraberrikuntza kategorian barneratuko da, Eusko Jaurlaritzaren 308/2000 Dekretuak dionaren arabera. Egoitzazko erabilera Alda daiteke, baldin eta bolumetria, kanpo-itxura eta oinarrizko banaketa estrukturala errespetatzen diren.”

60 B artikuluak baserrien handitze, hobetze, konpontze eta sendotze lanak arautzen deitu. Baina 40.6 artikuluak handitzea debekatzen dau.

Horrez gain, Hirigintza Araudia, Legina Goikoa Baserriaren inguruko golf zelai eta eskolaren Plan Bereziari Buruzkoak berretsi baino ez dau egiten:

8. Artikulua.- “Legina Goikoa baserriaren azpigunerako ordenantza espezifikoa”

“Legina Goikoa baserrian soilik baimenduko dira berau hobetu, konpondu eta sendotzeko obrak; halaber, baserriko eraikigarritasun, okupazio, solairu kopuru eta gehieneko altuerari buruzko parametroak bertan dauden eraikuntzetakoak izango dira”…

“Azpigunea: Eraikitzeko esparru osagarria Legina Goikoa baserria” deritzonak, eraikitzeko gehienezko azalera berezkoa, jatorrizkoa izan behar dela dio, hau da, 703 m2, ez gehiago.

Beraz, ezin nabarmenagoa da, legez kanpo jokatu dutena.

ZERGATIK BAIMENDU ZEUEN LEGEZ KANPOKO JOKABIDEA LARRABETZUKO PNVk?

ZERGATIK EMON EUTSIEN BAIMENA?

2.- Larrabetzuko PNVk Jose Maria Pelaezeri emondako obra-lizentziaren 4. puntuan hauxe zehaztu jakon: “ ezin izango da inolaz ere jarduera hasi udaleko talde teknikoaren aldeko egiaztapen akta jaso baino lehen”. Ostera, zer paseu zan?

2007ko otsailean Hormaondo inauguratu zeurien. Inaugurazinoan, gaur egun be PNVko alkatea eta alkatea direzenak egon ziren. Ez dinogu ezin danik inaugurazino batera joan, baina bai salatzen dogu zabaltzeko baimenik euki ez zeuen jatetxe baten inaugurazinoan egon izana. Osasun-baimen barik ezin da zabalduteko baimenik emon eta eraikinak gabeziak zituzela-eta,  Hormaondok ez zeuen osasun-baimenik 2009ko azaroaren 4a arte lortu. Halan da ze, PNVko alkateak 2009ko azaroaren 5ean sinatu eutsien zabaltzeko baimena, inaugurazinotik bi urte eta erdira.

ZERGATIK EMON JAKOZ HORRENBESTE ERRAZTASUN PELAEZ JAUNARI?

EB/ARALAR/DANONARTEANekoei galdera, hau ere “ UN ERROR” izan da?

ZER PASEU BEHAR DA LARRABETZUKO UDALEAN ERANTZUKIZUN POLITIKOAK EXIGITZEKO?

Erantzun bat “HORMAONDO:ZER PASEU BEHAR DA LARRABETZUKO UDALEAN ERANTZUKIZUN POLITIKOAK EXIGITZEKO?” postean

  1. [...] HORMAONDO, ZER GERTATZEN DA HEMEN?. [...]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

Gravatar
WordPress.com Logo

Please log in to WordPress.com to post a comment to your blog.

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.