Esan larrabetzu

OKUPAZIO MILITARRIK EZ!!

Otsaila 21, 2010 · Iritzi 1

Joan den astelehenean, otsailak  15, goitik beherako okupazio militarra jasan behar izan genuen Larrabetzun. Arratsaldeko 4ak aldera dozenaka Guardia Zibil agertu ziren herrian eta metrailetaz armatuta ITURRIKOETXE eta UGALDE kaleak moztu zituzten. Enkaputxatutako ertzainek ere agertu ziren okupazio militarra inolako arazo barik burutu zedin. Sei orduan zehar hainbat herritarrek ezin izan zuten euren etxeetara joan. Jende nagusia eta umeak etxean inkomunikatuta edo bertara joan ezinda geratu ziren. Dozenaka auzokide identifikatu zituzten etxera sartu eta irtetean. Kotxeak ere miatu zituzten. Ibilgailuek ezin zuten frontoiko kaletik pasatu, moztuta baitzegoen, eta lineako autobusak ere ezin izan zuen herri erditik pasatu. Are larriagoa da Guardia Zibilak INONGO BAIMEN JUDIZIALIK GABE etxe bloke bateko etxebizitza guztiak miatu izana. Ohean zeuden pertsona nagusiek pertsona armatuen “bisita “ izan zuten euren logeletan. Inpunitateak eta armek ematen duten babesaz eta jarrera harroputzaz Guardia Zibilak okupazio militarra ezarri zuen gure herrian.

Ertzaintzaren martitzeneko jarrera ere salatu beharrean gaude. Istiluen kontrako materialrekin eragotzi gura izan zuten aurretik aipatutakoa salatzeko deitutako mobilizazioa eta UTZI BAKEAN! Zioen pankarta ere errekisatu zuten. Era berean plaza inguruan zeuden herritarrak grabatu zituzten. Zein da grabazioen helburua? Audientzia Nazionalaren laguntzaz errepresio egoera larriagotzea?

Honen guztiaren aurrean Ezker Abertzaletik zera diogu:

1.   Larrabetzun emandako okupazio militarra salatzen dugu.

2.   Udalari eskatzen diogu ekintza polizialaren kontrako jarrera garbia hartu dezan eta kexa beharrezko den instituzioetara bidal dezan.

3.   Gertakari hauek salatzen dituen nota publikoa atera dezala eskatzen diogu Udalari.

4.   Ertzaintzaren jarrera salatzen dugu. Ez da bidezkoa okupazio militarra babestu eta ekimen herritarrak eragoztea.

5.   Egoera errepresiboa mai dadin eskatzen dugu eta gure kezka azaltzen dugu Euskal Herriko hainbat txokotan atxilotuak izan diren pertsonen egoeraren inguruan.

Sailak: Euskal Herriko politika
Tagged: