Esan larrabetzu

OTSAILAKO UDALBATZARRA BERTAN BEHERA

Otsaila 24, 2010 · Leave a Comment

Otsailak 25ean egin behar zen udalbatzara ez da egingo.

Antza idazkaria bajan dagoelako. Ondino ez dakigu noz burutuko dan udalbatzarra

Sailak: Barriek · Udalbatzarrak (Plenoak)
Tagged: ,

BAKE PROZESUAZ BRIAN CURRINEK ESANDAKOAK

Otsaila 24, 2010 · Leave a Comment

Euskal Herrian PP, PSOE-PSE, UPy D eta Urkullu buru dekon PNVko sektore españolistak Ezker Abertzalearen proposamena gutxiesten badeurie be, gatazka politikoak konponduten esperientzia handia dekienek kontrakoa dineurie.

Currinen ustez, PSOEk urratsak egin behar ditu bake prozesua nahi badu. Berria egunkaritik

Elkarrizketari ekiteko eskatu dio Friendship taldeak Espainiako gobernuari. Berria egunkaritik

Currin insta al Gobierno español a responder de forma postiva a la izquierda abertzale: Gara egunkaritik

El Friendship pide al Gobierno español que se comprometa con un proceso democratico. Gara egunkaritik

Sailak: Barriek · Euskal Herriko politika

OTSAILAREN 25eko UDALBATZARRA ( II): IKUSKARITZA ETA MOZINOA

Otsaila 24, 2010 · Leave a Comment

Biharko udalbatzarrean beste bi berbagai izatea proposatu dogu:

IKUSKARITZA: Otsailaren 4ko ez-ohiko udalbatzarrean HOTEL GOLF ARTXANDAkoei ikuskaritza independientea egitea proposatu gendun, hau da, alderdi bakotxak arkitekto bat aukeratu eta HOTEL GOLF ARTXANDAk baimendutako neurriek dekozen ziurtatzea. EB/ARALARek baiezkoa emon eta PNVk ezezkorik esan ez zeuenez, gure proposamenaren inguruko erabaki garbia hartutea proposatuko dogu.

MOZINOA: Joan dan asteko okupazino militarrari buruz sartu dogun mozinoa eztabaidatuko da. Mozinoak halan dino:

OKUPAZIO MILITARRA GAITZESTEKO MOZIOA

Joan den astelehenean, otsailak 15 , goitik beherako okupazio militarra jasan behar izan genuen Larrabetzun. (gehiago…)

Sailak: Barriek · Udalbatzarrak (Plenoak)