ari gara aldarrikapena
Euskal jendarteari eta, oro har, interesa izan dezaketen guztiei jakinarazi nahi diegu guk, XXI. mendeko euskal independentistok, gure indarrak biltzen eta antolatzen hasiak garela ekimen berri bat gorpuzteko. Argi utzi nahi dugu abiatu garela, hodeiertz garbia dugula eta hurrengo hileetan sare gisako mugimendu hau osatzeko eta bazter guztietara zabaltzeko prozesu irekia garatuko dugula.
Parte hartzea oinarri izango duen sare gisako mugimendu zabala jarriko dugu abian. Norbanakoez osaturiko esparrua, mugimendu independientea, alderdien joko eta hauteskunde lehietatik at egonen dena, anitza, batzen gaituena lehenetsiz, norberaren nortasun, kultura eta pentsamenduak babestuko dituena.
Gure herriak eskatu digulako! Lau haizetara zabaldu nahi dugu gure herriaren eskaera dela, gure herriaren nahia dela ahalegin hauen atzean dagoena. Horrek mugiarazten gaitu eta ez beste ezerk. Ez gara ETAren ustezko borondatea gauzatzen ari, baina ez dugu onartuko ETAren aitzakia erabiltzea mugimendu independentista anitza eta zabala osatzeko aukera oztopatzeko. (gehiago…)






