Posted in Otsaila 2010

DEMOKRATA TORTURAZALEAK

Beldurgarria EITB, El Correo Español, TVE, TELECINCO , ANTENA 3, LA SEXTA, CUATRO, CNN+… eta komunikabide españolek torturak isilarazotea, torturei buruzko ezer ez esatea.

Beste batzuoi urte luzetan aurpegiratu doskuen konplizidadea ahaztu egiten jakie PSE-PSOE, PP, PNV, UPyD, UPN eta EBri. Egunotan Ezker Abertzaleari makina bat exigentzia eskatzen dabizenak, indarkeria dala eta ez dala beti kontu eskean dabizenak, isil-isilik dagoz Guardia Zibila tortura basatiak egiten dabilela jakinda be. Demokrata torturazaleak dira, torturatzaileen konplize zikinak.

GARA egunkarian

BERRIA egunkarian

7 URTE EGUNKARIA BAHITU EUSKUENETIK

Gaur 7 urte bahitu euskuen EUSKALDUNON EGUNKARIA, 12 urte EGIN eta EGIN IRRATIA lapurtu euskuezanetik.

www.egunkaria.info

HORI BAIen FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO HERRIBATZARRA

HORI BAIen blogean leidu eta buzoietan jaso dogunez, HORI BAIek bere funtzionamendua hobetuteko larrabetzuar guztion ekarpenak batu gura deitu. Horretarako, domekan,otsailaren 21ean eta 17:00etatik aurrera, herribatzarrera deitu gaitu.

Larrabetzuko Ezker Abertzalekook zoriondu egin gura doguz HORI BAIko asanbladako kideak Larrabetzu osoari aukeria emoten doskuelako iritzia emon, kritika egin zein proposamenak luzatuteko.

HORI BAI zutunik eta bizirik

…ETA LARRABETZUN?

Gure herritar batzuk luzatuko doskuen galdera da. Usurbilen egin badeurie, Larrabetzun be egin geinke?

Gaurko BERRIAn, galdera horren berorren hausnarketa leidu dogu. ZER DERITZOGU LARRABETZUARROK?

Usurbildarrek bai; besteok zergatik ez?

Otsailaren 27an eta 28an usurbildarrek erabaki ahal izango dute Usurbilgo hondakinen bilketa nola egingo den, herri galdeketa bidez. Urtebete izan dute gaikako bilketa mota berri bat probatzeko, eta orain, edukiontzien bidezkoa eta atez atekoa ezagutu ondoren, bata ala bestea egokiagoa den bozkatuko dute; eta Udalak emaitza errespetatzeko hitza eman du. Irakurtzen jarraitu

1960 lagun eta 3.723 ibilgailu

Azken errolda datuen arabera:

Larrabetzun 1960 lagun bizi gara eta 3.723 ibilgailu dagoz gure herrian izena emonda: kotxe, kamioi, motor, traktore…

Aparketako leku nahikorik ez dagoalako eta etxetik ahalik eta hurren aparkatu gura dogulako, Larrabetzun arazo larriak dekoguz. Gaur egun, bidean oker aparkatzeaz ganera, oinezkoentzako lekuetan aparketan doguz kotxeak.

ZELAN KONPONDU GEINKE ARAZOA?

Guardia Civila Larrabetzun.

ESTATU POLIZIALIK EZ!!.

DEMOKRAZIA EUSKALHERRIARENTZAT!!

BERRIA.

Larrabetzun miaketa bat egin zuen Guardia Zibilak, Iturrikoetxe kaleko etxebizitza batean. Bizilagunek BERRIAri jakitera eman ziotenez, Guardia Zibilak Larrabetzuko alde bat itxi zuen, eta autoei handik igarotzen ez uzteaz gain, bizilagunei etxetik irtetea ere galerazi zien guardia zibilek. AAMk «kezka» agertu du atxilotuek jasan dezaketen tratuaz.

GARA.

……

Al mismo tiempo, también practicaron otro registro en una vivienda del municipio vizcaino de Larrabetzu. Según informaron a GARA varios testigos, en estos registros los militares españoles contaron con la colaboración de la Policía autonómica.

En este último municipio, en la vivienda ubicada en el barrio Iturrikoetxe, los militares accedieron al piso tras romper la puerta, ya que no se encontraba nadie en su interior. Según alertaron desde Larrabetzu pasadas las 21.00, la Guardia Civil estaba irrumpiendo en todos los domicilios del bloque de cinco pisos -un total de quince domicilios- bajo amenaza, además de registrar las buhardillas de las viviendas, así como las bajeras.

Laburpen hitzak

La Izquierda Abertzale ha concluído su proceso de debate

http://www.ezkerabertzalea.info/

La Izquierda Abertzale ha reunido este fin de semana a sus Asambleas Territoriales de Araba, Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa, congregando a cerca de 600 militantes independentistas en representación de los más de 270 pueblos en los que la Izquierda Abertzale ha realizado su proceso de debate a lo largo de los últimos meses. Mediante la realización de estas Asambleas Territoriales la Izquierda Abertzale ha dado por concluido el debate en el que ha definido y decidido su estrategia política.

En dichas asambleas la militancia ha realizado un análisis de la situación política de Euskal Herria y se ha valorado el proceso de debate tras lo que se ha definido la planificación política de la Izquierda Abertzale para el 2010. Por ultimo, las Asambleas Territoriales han ratificado la resolución * “Zutik Euskal Herria”, que recoge las conclusiones del debate y la apuesta política de la Izquierda Abertzale. Los siguientes son los contenidos más destacables de dicha resolución:
Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak

SOILIK BITARTEKO POLITIKO ETA DEMOKRATIKOAK ERABILTZEKO KONPROMISOA BERRETSI DU EZKER ABERTZALEAK

Gure herrie kolore guztietako poliziz ganezka dau, errepresinoa besterik eskaintzen ez deurienek aginduta, konponbide demokratikoa baino urtenbide polizialaren alde egiten deurienek aginduta.

Ezker abertzaleak, ostera, gatazka gaindituteko proposamenak egiten darrai

Ezker abertzalearen proposamena.574

GARA egunkarian

OTSAILAREN 13a: TORTURAREN AURKAKO EGUNA

Tortura egunak

Espainar poliziek Euskal Herrian

behelaino zatiak ere preso hartzen dituzte

infernuaren hamaikagarren zirkuluan gatibatzeko.

Edozer gauzarekin harrapatu duten mutilak

lagun torturaturen baten azalpena oroitzen du,

beste batek ez daki zergatik detenitu duten ere,

eta inork ez du ateetan barrura daramatelarik

heldu den sofrimenduaz kalkulo egokirik egiten.

Zer da hormaren kontra zapaltzen nauen oinaze hau?

galdetuko dio gero mutilak bere buruari.

Zer da harrilako hutsune hau? Eta erantzuna

kolore ubelaren metafisikari buruzko tratatua

izanen da, mintzaira hil batetan, borrero itzalen artean.

Honela guti gora behera: odolak aurpegia borratuko dizu,

hegazti itsuek inguratuko zaituzte, haragiak

abandonatuko zaitu eta hargin enanoek zeure

gorputz adreiluz errautsezko katedralea eraikiko dute,

eta zure bizitza zeure fikzioa izanen da

eternitatearen aspektoa den egun bakoitzean.

Materialismo dialektikoaren klasikoetan ez zen argitzen

torturan gizakia, modurik indibidualenean,

munduaren epilogoa bihurtzen dela.

Joseba Sarrionandia. Gartzelako poemak. SUSA 1992

Dokumentala ARETXABALAn: “Brad Will, beste gau bat barrikadetan”

Hilero eta Aretxabala kultur elkarteak antolatuta, dokumentalak ikusi eta komentatzeko aukera egongo da Larrabetzun. Urtarrilean TO SHOOT AN ELEPHANT dokumentala ikusi genuen eta arrakastatsua izan zan ekitaldia.  Orain beste proposamen bat daukagu: Brad Will. Una noche más en las barricadas” dokumentala ikusi ahal izango dogu.


Dokumentala 55 minutu irauten dau. Ostean kafe-tertulia bat gura dogu egin. KAFEA GURE KONTURE!!

Hau dena ARETXABALAn bertan izango da.

OTSAILAK 15.

8retan


Laburpen hitzak
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.