Esan larrabetzu

Entries from Martxoa 2010

Martxoko aldizkaria kalean

Martxoa 30, 2010 · 2 Iruzkin

Martxoko aldizkaria:

Udalako gaiak.

Ados consulting.

Zutik Euskal Herria.

Aberri Eguna

Elkarrizketa JUAN MANUEL zinegotziari.

EGIN KLICK HEMEN ALDIZKARIA IRAKURTZEKO.

esanlarrabetzu2 (2)

Sailak: Barriek · esanlarrabetzu
Tagged: ,

Eskegi ikurrina

Martxoa 30, 2010 · Leave a Comment

Sailak: Euskal Herriko politika
Tagged:

HOTEL GOLF ARTXANDAKO IKUSKARITZA: PNVk eta EB/ARALARek Ezker Abertzalea baztertu deurie eta informazinoa ostondu doskue

Martxoa 30, 2010 · Iritzi 1

PNVk zabaldutako lauorrikoan irakurri gendun lehen aldiz: Ikuskaritzari buruz “…EAJ-PNV no se opone a ello, pero nos parece una contradiccion que los arquitectos sean propuestos por los partidos politicos y pedir “independencia” de los arquitectos. Por eso la inspeccion fue realizada por un arquitecto propuesto por el Colegio Oficial de Arqutiectos Vasco-Navarro.”

Aho-zabalik lotu gintzezan. Izan be,  otsailaren 4ko ez-ohiko udalbatzarrean eta ordutik egin direzen Hirigintza batzordeetan ez da holangorik adostu. Adostutakoaren arabera, alderdi bakotxak arkitekto bat izendatuko zeuen, arkitekto bakotxak espedientea aztertuteko behar besteko denbora hartuko zeuen eta adostutako egun batean Hotel Golf Artxandako neurketak egingo ziren jatorrizko baimenagaz bat egiten deurien jakiteko.

Orain PNVko alkateak, ezelango udalbatzarretan edota Hirigintza batzordetan adostu ez dana burutu dau eta horretarako  EB/ARALARen ezinbesteko oneritzia jaso dau. Halan da ze, EZKER ABERTZALEKO ZINEGOTZIEI EZER ESAN BARIK  Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarroko arkitekto bat kontratatu deurie ikuskaritza egiteko eta orain emaitzak aurkeztu doskuez.

PNVri argi eta tinko esan gura dotsegu guzur eta tranpa bide horretatik badoa aurrean eukiko gaituela, ez dotsegula bat bera be barkatuko.

EB/ARALARen jarrera ez dogu inondik inora ulertzen, ez dakigu zergatik sartu dan PNVren joko zikinean

Sailak: Barriek · Gure zinegotziek herrigintzan

Loiolako egiak. Hitzaldia

Martxoa 27, 2010 · Leave a Comment

ARETXABALA K.Ek antolatuta:

Sailak: Euskal Herriko politika

PNV GUZURRETAN DABIZKU ETA HORI EZ DOGU INONDIK INORA ONARTUKO

Martxoa 26, 2010 · Leave a Comment

Asteon gure etxeetara heldu dan PNVren panfletoa dala-ta, Larrabetzuko Ezker Abertzaleak azalpenak eskatuko dotsoz PNVri bertan kaleratu deituzen guzur guztiei buruz. Azalpenak eskatuko dotsieguz gai bakoitzari buruzko foroetan.

Ordezkaritza politiko bakoitzak eskubide osoa deko kritikak egiteko, baina guzurrik ez dogu inondik inora onartuko.

Esandako guzurrengatik erantzunik jasotzen ez badogu, herritarren aurrean azalpenak emon dagiezan ez-ohiko udalbatzarra eskatuko dogu.

Sailak: Gure zinegotziek herrigintzan

Udalbiltzaren deialdia

Martxoa 26, 2010 · Leave a Comment

KURSAAL ARETOA ELKARTASUNEZ BETETZEKO DEIA


Udalbiltzako auzipetuok dei ozen eta zabala egitera gatoz. Igande honetan, martxoaren 28an, Donostiako Kursaal jauregiko aretoa elkartasunez betetzeko deia.

Udalbiltzak eta Conseuk elkarlanean antolaturiko Autodeterminazioa eta dibertsitatea XXI. Mendean jardunaldien azken ekitaldia izango da, hain zuzen ere, igandean, 11:30ean hasita. Bertan, bezperatik nazioarteko hainbat ordezkariren artean herrien eskubideen inguruan landutako agirien berri ematearekin batera, Udalbiltza auzia bertan behera uzteko eskari ozena egingo dute bertaratzen direnek. Ekitaldian, musika, bideo eta dantza artean, nazioartetik jasotako elkartasun adierazpenak ezagutzera emango dira.

Jakina denez, hurrengo apirilean jada zazpi urte beteko dira Espainiako Auzitegi Nazionalak Udalbiltzaren kontrako eraso polizial-judiziala hasi zuenetik. Udaberri honetarako espero da, hain zuzen, ahozko epaiketa saioa Udalbiltzako 22 kide eta langileren kontra. 10 eta 25 urte bitarteko kartzela zigor eskariak daude eginak pertsona horien aurka, Udalbiltzaren beraren jardueraren debeku eskariarekin batera.

Euskal herritar guztien eta Euskal Herriaren beraren eskubideen defentsan egindako lan publiko eta instituzionala ezin da delitutzat jo eta ezin da zigortu. Horixe da igande honetan Kursaal jauregian aldarrikatuko dena, nazioarteko hainbat ordezkarirekin batera.

Horregatik, dei zabal-zabala egin nahi diegu, lehenengo eta bat Udalbiltzako kide izan diren udal hautetsi guzti-guztiei; baita Euskal Herriko gizarte, politika eta kulturako eragile guztiei eta herritar orori ere, bat egin dezaten gurekin igandeko ekitaldian.

Sailak: Euskal Herriko politika · Udalbatzarrak (Plenoak)
Tagged: ,

Larrabetzutik Jaenera: GATZA ASKATU!!.

Martxoa 26, 2010 · Leave a Comment

Asteburu honetan Larrabetzutik Jaenera joango gara elkartasun martxa egitera.

GATZA 30 urte kartzelan!!.

PRESOAK KALERA!

Sailak: askatasuna
Tagged:

Aberri eguna: Ikurriñak Aretxabalan.

Martxoa 26, 2010 · Leave a Comment

Aberri eguna dela eta, Ezker abertzaleak deialdia egiten dau:

Apirilak 4an, IKURRIÑAk  jartzea balkoi guztietan.

Ez badaukazu ikurriñarik, ARTEXABALAn erosi ahal dozuz.

Sailak: Euskal Herriko politika
Tagged:

Senideak Larrabetzun

Martxoa 26, 2010 · Leave a Comment

Sailak: askatasuna
Tagged:

MARTXOAREN 24ko UDALBATZARREAN EBATZITAKOAK

Martxoa 25, 2010 · Leave a Comment

Aurreikusi legez, atzoko udalbatzarrean berbagai izandako bi proposamenak aho batez onartu ziren:

-Estaduko dirulaguntzak: Igerilekuak barriztuteko proiektuan falta diren tramiteak.

-Aurrekontu prorrogatuari modifikazinoa egitea Plan Orokorrerako erredakzino taldea kontratatzeko behar dan partida hornitzeko.

Sailak: Gure zinegotziek herrigintzan · Udalbatzarrak (Plenoak)