LANEAN JARRAITUKO DOGU: ZUTIK EUSKAL HERRIA!

Arnaldo Otegiri ezarritako zigorraren aurrean lanean jarraituko dugu

Arnaldo Otegiri bi urteko espetxe zigorra eta 16 urteko inhabilitazioa ezarri dio Espainiako Entzutegi Nazioanalak, Joxe Mari Sagardui, Gatza, espetxean 29 urte daramatzan euskal preso politikoaren askatasuna eskatzeko 2005ean Zornotzan buruturiko ekitaldian parte hartzeagatik beste lau euskal herritarrekin batera epaitua izan ostean.

Forma minimoak zaindu ez zituzten eta fartsa hutsa izan zen epaiketa batentzako aldez aurretik idatziriko sententzia batean aurrean gaude. Beste behin ere, Entzutegi Nazionaleko epaileek argi utzi dute Espainiar gobernuaren txotxongiloak baino ez direla eta sententziari erreparaturik, agerikoa da Hegoafrikako historiarekiko duten ezjakintasuna eta Euskal Herriko errealitateaz burutzen duten manipulazioa.
ZUTIK EUSKAL HERRIA
Dena den, Zutik Euskal Herria-n jasotzen den Ezker Abertzalearen apustu politikoa oztopatzeko saiakera berri honen aurrean; Euskal Herrian eskenatoki politiko berri bat irekitzea ekiditea helburu duten harresiak altxatzeko saiakera berri honen aurrean, burutzen ari diren ahalegin guzti hauek antzuak direla errepikatu behar diegu. Ezker Abertzaleak Prozesu Demokratiko bat martxan jartzeko hautua egin du, Estatuarekiko konfrontazioa termino politiko eta demokratikoetan garatuko den prozesua, eta indar metaketa eta herri aktibazio oinarri izango dituena.

Errepresioaren bidez gure bidetik ateratzeko Estatuaren saiakera iraunkorren aurrean, gure erantzuna Prozesu Demokratikoa lehenbailehen itzulerarik gabeko errealitate izan dadin baldintzak indartzeko lanean jarraitzea izan behar du. Horri dio beldurra Rubalcabak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.